Lurrun trena barriro martxan

Bizkaie! 2006-08-09 02:00

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren sozietate publikoaren Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen lau zirkulazino eskainiko ditu asteburu honetan eta abuztuaren 15ean, Azpeitia eta Lasao artean.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren sozietate publikoaren Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen lau zirkulazino eskainiko ditu asteburu honetan eta abuztuaren 15ean, Azpeitia eta Lasao artean.

Zapatuan, abuztuaren 12an, bi zirkulazino eskainiko dira: 12:30ean eta 18:00etan; domekan, hilak 13, eta martitzenean, hilak 15, zirkulazino bana eskainiko da eguerdiko 12:30ean.

Egun horreetarako antolatutako zerbitzu guztiak ‘Aurrera’ lokomotoreagaz egingo dira. Lokomotora hori Manchesterreko Nasmyth & Wilson enpresak egin eban 1898an, Elgoibar eta Donostia arteko trenbiderako.

Ganera, C-2 eta C-4 bidaiarien bagoiak be erabiliko dira. Bagoi horreek CAF enpreseak eregi ebazan 1925ean, Urolako trenbiderako. Jende larregi hurreratzen bada, 1915ean eregitako eta Bidasoako antxinako treneko C-5 bidaiarien kotxea erabiliko litzateke, baita lehenengoz 1944an abian martxan jarritako TC52 (Ferrocarriles Vascongados) bidairien kotxea be.

Lurrun trenaren zerbitzua erabilteko bidaia-txartelak lau euro balio dau eta Trenaren Euskal Museoa ikusteko aukerea emoten dau. Bertan, tren garraioaren historiari buruzko zenbait erakusketa dagoz ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu