Euskarabidea-ren webgunea

Bizkaie! 2006-07-19 02:00

Joan dan bagilaren 27an euskalgintzako 400 kidek publiko egin eben ‘euskarabidea’ izeneko adierazpenari jarraipena emoteko www.euskarabidea.euskalerria.org webgunea abian jarri da.

Joan dan bagilaren 27an euskalgintzako 400 kidek publiko egin eben ‘euskarabidea’ izeneko adierazpenari jarraipena emoteko www.euskarabidea.euskalerria.org webgunea abian jarri da. Webgune honen bidez euskerearen normalizazinoaren alde zeregin desbardinetan dedikazino handiagoagaz edo txikiagoagaz, lanbidez edo arduraz, militantziaz zein borondatez dabizan euskalgintzako lagunen atxikimenduak lortzea da asmoa.

Bizi dogun momentu politikoan Euskal Herriko gizarte osoak zeresana eta zeregina be badaukalakoan kaleratu eben adierazpena izenpetzaileek. Alde horretatik, euskalgintzeak, herri honetako gizarte-sektore garrantzitsuenetako bat izanik, eretxia emon behar dauela eta jagokozan konpromisoak hartu behar dituala berbatu eben.

‘Euskarabidea’, euskalgintzeari lotutako jente multzo anitz, handi eta esanguratsuaren adierazpena izanik, webgunean sinatzeko deia egin dabe. Sinatzeko prozedurea oso erraza da, goian azaldutako helbidera jo eta izenpetu norbanakoaren datuak idatziz: izena, abizenak, euskalgintzako zeregina, herrialdea, e-posta eta telefonoa.

Hona hemen sinatzea proposatzen dan adierazpena:

Agiri hau sinatzen dogunok euskerearen alde lan egiteak alkartu gaitu. Gure arteko aniztasun ideologikoa eta politikoa handia izan arren, euskerearen normalizazinoa lortu nahiak arduratzen gaitu guztiok eta garbi ikusten dogu Euskal Herrian sortu dan une politikoa oso garrantzitsua izango dala euskereak jagokon lekua jentartean eskura daian.

Orain arte urte luzetan euskerearen alde lan egin dogun legez, abian dan prozesuaren aurrean itxaropentsu agertu nahi dogu eta prozesu honek aurrera egin ahala hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskerearen normalizazinoa bultzatzeko neurriak be adosteko aukera politikoak ikusirik, urratuko dan bidean geure baliabideen arabera ahaleginak egiteko prest gagozala autortzen dogu.

Beraz, oraingo egoera honen aurrean jentarte osoaren konpromisoa beharrezkoa dalarik, guk be geure konpromisoa luzatu eta eretxia emon gura dogu.

1.- Alkarrizketan eta giza eskubideetan oinarritutako prozesuaren aldeko ahaleginetan pausuak emoteko dogun konpromiso trinkoa adierazo nahi dogu. Bilakabide honetan norbanakook eta gizarte eragileok jagokun protagonismoa izan behar dogula uste dogu eta prest gagoz gure esku dagoan guztia eskaintzeko.

2.- Gatazkea gainditzeko konponbidea herri honen eskubide indibidual eta kolektiboetan oinarritu behar da. Horreen artean dagozan hizkuntza-eskubideakzutarrietako bat dira norbanakoaren eta hizkuntza komunidadearen bizimodu duina lortzeko ezinbestekoak baitira, eta prozesuan euskal herritarrok hartutako erabagiak onartu behar diran neurrian, euskerearen normalizazinoa Euskal Herri osoankanpotiko esku-hartzerik barik aurrera eroateko eskubidea be onartu behar dalako.

3.- Mendeetan zehar euskaldunok bizi izan dogun hizkuntza-gitxitzeari amaierea emon behar jakoo. Egun euskerearen normalizazinoari traba egiten deutsien legeak gainditzeko momentua heldu dala uste dogu. Horregaitik, prozesu politikoak euskerearen normalizazinoa ahalbidetu behar dau ezinbestean, eta guk guztiok horren alde lan egiteko konpromisoa hartzen dogu.

4.- Ardurea danona da, guk geurea ez dogu ebitau gura eta, neurri berean, prozesuaren momentu bakotxean konponbidearen parte diran eragile bakotxak jagokon erantzukizun maileari uko egin barik joka daiala eskatzen dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu