Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren Asteak atzera begirakoa eskainiko deutso David Cronenbergi
2006-07-18 02:00 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XVII. Astea urriaren 28tik zemendiaren 4ra izango da aurten eta atzera begirakoa eskainiko deutso David Cronenberg zinemagile kanadarrari. Gainera, ‘Elm Streeteko amesgaiztoa’ pelikuletan Freddy Kruegeren rola egin eban Robert Englund izango da jaialdiaren kartelaren protagonistea.
Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XVII. Astea urriaren 28tik zemendiaren 4ra izango da aurten eta atzera begirakoa eskainiko deutso David Cronenberg zinemagile kanadarrari. Gainera, ‘Elm Streeteko amesgaiztoa’ pelikuletan Freddy Kruegeren rola egin eban Robert Englund izango da jaialdiaren kartelaren protagonistea.
Antolatzaileek jaialdiko zenbait alderdi iragarri dabez Donostian; lehiaketan, generoko egungo pelikula esanguratsuenak eskainiko ditu eta Publikoaren Saria eroaten dauen filmak 6.000 euroko saria lortuko dau. Bestalde, film laburrak Publikoaren Saria eta Nazinoarteko Epaimaharen Saria lortzeko lehiatuko dira, besteak beste.
Fantasiazko eta Bildurrezko Astean zehar Cronenbergen film guztiak ikusi ahal izango dira, ‘azken hiru hamarkadetako fantasiazko generoaren zinemagile garrantzitsuenetakoa’ baita, antolatzaileen arabera. Atzera begirakoagaz batera liburu bat be argitaratuko da.
Bestalde, eta 2001eko edizioan bere ilustrazinoak erakutsi ondoren, Jack Mircala barriro izango da Donostian. Erakusketa batean bere ipuinak eta besteenak ilustretako erabilten dituan kartulinazko maketa bolumetrikoak erakutsiko ditu. Beste erakusketa bat be izango da aurtengo edizinoan, euskeraz eginiko komikiari buruzkoa, hain zuzen.Era berean, umeentzako fantasiazko bi film emongo dira Kursaal Auditorioan, 1.500 umeren aurrean. Gainera, Irusoinek eta Dibulitoonek produzidutako eta Aitor Arregi eta Iñigo Berasategik zuzenduriko ‘Cristobal Colon’ filmaren estreinaldia izango da zemendiaren 4an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!