Surfilm Festibala domekara arte Donostian
2006-06-05 02:00 BarriakIngurumena izango da festibalaren laugarren edizinoaren gai nagusia, bagilaren 8tik 11ra Donostian.
Bagilaren 8tik 11ra bitartean, surfaren eta zinearen jarraitzaileek hitzordu berezia daukie Donostiako Aquiariumean, izan be, arlo biak buztartzen dituan Surfilm Festibal jaialdiaren laugarren edizinoa izango da bertan.
Danetara, 21 film emongo ditue. Hilaren 8an, desagertzeko arriskuan dagozan olatuen ganeko dokumental bi ikusteko aukerea izango da: 'SOS Surf' Barcelonan, Mediterraneoko kostaldean surfak bizi dauen egoeraz; 'Lost Jewel of the Atlantic'-ek, barriz, Europako olaturik onenetarikoak erakutsiko ditu.
Horrezaz ganera, Bartzelonan daukien arazoaren inguruan eztabaida biztu gura dau Surfilm Festivalek. Bertan, kai-muturrak eregiten dagoz, olatuen kalterako. Holan, gai horregaz zerikusia daukien hainbat film labur emongo ditue.
Barikuan, zapatuan eta domekan, festibala Antzoki Zaharrean izango da. Surfaren inguruan egindako azken lanak emongo ditue eta horreetan parte hartu daben hainbat pertsonaia izango dira bertan.
Ikus-entzunezko lanez gan, hiru erakusketa be izango dira. Untzi Museoan, berbarako, Kantaurialdeko hainbat olaturen historia erakutsiko dabe. Beste bi erakusketak Alde Zaharrean egongo dira: 90º izeneko aretoan, Zurriolako hondartzan surflariei ataratako argazkiak ikusgai izango dira eta, Soul dendan, barriz, Lance eta Juan Herreroren lanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!