The Da Vinci Code filmagaz hasi da Canneseko Festibala
2006-05-17 02:00 BarriakLehiaketatik kanpo emon dabe Dan Brownen liburu ezagunean oinarritutako filma.
'The Da Vinci Code' Dan Brownen liburuan oinarritutako filmak emongo deutso hasierea gaur Cannesko 59. Zinema Jaialdiari. Lehiaketatik kanpo eskainiko dabe filma jaialdian. Tom Hanks, Audrey Tautou eta Jean Reno dira Ron Howard zuzendariaren filmaren protagonista nagusiak. Frantzian, gaur estreinauko dabe baina ganerako herrialde danatan, bihar. 'The Da Vinci Code' liburuak erlijinoaren munduan bazterrak berotu ditu, kristinautasunaren oinarriak zalantzan jarten ditualako.
Alejandro Gonzalez Iñarritu Mexikoko zinema-zuzendariak amaitu barri dauen 'Babel' filma be aurkeztuko da jaialdian. Brad Pitt, Cate Blanchett eta Gael Garcia Bernal aktoreak dira istorioko protagonista nagusiak.
Pedro Almodovarren azken pelikuleak be, 'Volver'-ek, Cannesko Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren 59. edizinoan parte hartuko dau. Almodovarrek hirugarrenez aurkeztuko dau film bat Cannesen eta zuzendaria bigarrenez saiatuko da Urrezko Palmorria lortzen.
Wong Kar Wai izango da epaimahaiko burua
Wong Kar Wai zuzendaria izango da Cannesko Zinemaldiko epaimahaiaren presidentea. 'In the mood for love' (2000) eta 'Happy Together' (1997) filmen zuzendaria jaialdiaren epaimahaiko lehen presidente txinatarra izango da.
'As tears go by' filmagaz egin zan ezagun Wong Kar Wai 1989an. 1997an, zuzendari onenaren Urrezko Palmorria irabazi eban.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!