Xaloa Telebista Iruñerrian martxan jarteko kanpainea abian da

Bizkaie! 2014-11-13 14:34

1997tik Baztan-Bertizarana-Malerrekan emitiduten dauen Xaloa Telebisteak salto kualitatiboa iragarri dau gaur, Iruñerrian be emitiduten hasiko da aste gitxi barru-eta. Telebistarentzat ez eze, Iruñerriko gizartearentzat be aurrerapausu handia izango da bertako euskerazko telebistearen sorrerea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Txiokatu zure tesia 6 mezutan' lehiaketea egingo dabe zemendiaren 18an

Bizkaie! 2014-11-13 14:17

UEUk kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak Txiokatu zure tesia 6 mezutan sariketearen bigarren edizinoa antolatu dau. Hilaren 18an izango da lehiaketea. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten daben lana gizarteratzea da, eta behar horren atzean dagozan personei izen-abizenak ipintea. Igaz 86 ikertzailek hartu eben parte.

Aiko Taldeak Sagasetak 70eko hamarkadako ikerketetan oinarritutako proiektu pedagokikoa jarri dau Interneten

Bizkaie! 2014-11-13 10:43

Webgunean txertatutako materialen artean, jauziak eta muxikoak izenez ezagutzen diran euskal jantzen inguruko testuak, bideoak, musika grabazinoak eta partiturak dagoz, hau da, Aiko Taldeak antolatzen dituan tailer eta erromerien zati garrantzitsu bat. Hauxe da, euskal jantza tradizionalaren alderdi zehatz honen ganean gaurdaino egin dan interpretazino arloko batze lanik handiena.

'Euskerea eta euskal gizartea XVII. eta XVIII. mendeetan' liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak barikuan

Bizkaie! 2014-11-13 10:09   Euskerea berbagai

Juan Madariaga Nafarroako Unibersidade Publikoko irakaslearen Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak, Donostian, Luis Villasante Euskerearen Ikergunean. Hain zuzen be egun horretan egingo ditu Akademiak XIX. Jagon Jardunaldiak, Euskerearen eta bizibarritzea Euskal Herriko uriburuetan gaiari buruz.

Getxon makinatxu bat jarduera Euskal Kulturearen XVI. Jardunaldietan

Bizkaie! 2014-11-13 09:46   kulturbiz

Euskal Kulturearen XVI. Jardunaldiek jarduera ugari eskainiko ditue Getxon datozen bi hileotan zehar, euskerearen erabilerea sustatzeko, euskal kulturea hurreratzeko eta asisialdia euskeraz eskaintzeko helburuakaz.

Kulturgintzearen ganeko ardura eta gogoetak kultur plazearen erdigunera ekarriko ditu Durangoko Azokeak

Bizkaie! 2014-11-12 14:28   Kulturea

Nobedade nagusia Landakogunean kokatzen dan Areto Nagusiak izango dau. Gerediagako presidentea dan Nerea Mujikak azaldu dauenez, Euskal kulturearen plaza nagusia, euskal kultureari buruzko gogoeta gune garrantzitsu bilakatzeko erronkea hartu dabe Gerediagan. Horretarako, kultur sektorearen kezka, erronka eta gogoetak jasoko dituan espazioa egokituko dabe programazinoaren barruan.

Astegoienean 'Yugo eta Lala' filma euskeraz ikusi ahal izango dogu zinema-aretoetan

Bizkaie! 2014-11-12 12:59   Barriak

Amazinoko film txinatarra da Yugo & Lala eta Donostiako Bildurrezko eta Fantasiazko Astean egin eban europako estreinaldia euskeraz. Orain zinema-aretoetara egingo dau salto. Datorren domekatik aurrera ikusi ahal izango da, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztu baita.

EAEko udalek euskerea sustatzeko eskumenak izango ditue lehenengo aldiz

Bizkaie! 2014-11-12 11:57   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzearen Gobernu Kontseiluak atzo (zemendiak 11) onartu dau Euskadiko Udal Legearen Proiektua eta, horrenbestez, lege proiektu horrek, lehenengo aldiz, euskerea sustatzeko eskumenak autortzen deutseez EAEko udalei. Lege horren bidez udalek euskerea sustatzeagaitik epaitegiakaz dituen buruhausteak desagertu egin daitekez.

EHUko ikasleen film laburrak ikusgai gaur, PreZinebi jaialdian

Bizkaie! 2014-11-12 11:10   Barriak

Ikus-entzunezko Komunikazinoko ikasleek euren lanak erakusteko aukerea izango dabe gaur, 20:00etan, Bilboko Campos antzokian, Zinebi jaialdiaren aurreko PreZinebi egitarauaren barruan. Erandioko Tartanga ikastetxeko eta Euskal Herriko Zinema Eskolako zinemagile gazteen lanak be proiektauko ditue. Danetara, hamabost pelikula izango dira.

Muse talde ingelesak 2015eko Bilbao BBK Live jaialdian joko dau

Bizkaie! 2014-11-12 09:50   Musikea

Joan dan urriaren 3tik, barriz, Muse taldea buru belarri lanean dago estudioko zazpigarren diskoa grabetan, AC/DCren 1980ko Back In Black lan ospetsuko produktore izandako Robert John 'Mutt' Langeregaz batera.

Pettik 'Astirtitan' disko barria zuzenean aurkeztuko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2014-11-11 11:04   Musikea

Bost kanta barrik osotzen dabe Petti Berako kantariaren Astirtitan diskoa. Harkaitz Cano eta Beñardo Goietxe izan ditu lagun kantak idazten, eta Igor eta Iñigo Telletxea anaiak musikan. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Liburutekia topaketak egingo ditue egunotan Bilbon

Bizkaie! 2014-11-11 10:13

Literatura eta teknologia barriei buruzko jardunaldiek hirugarren edizinoa martxan da Bilboko Foru Liburutegian. Besteak beste, Jasone Osoro, Iurdana Acasuso, Pablo Gallo, Iker Merodio eta Cesar Coca adituak izango dira topaketotan gaur eta bihar. Sarrerea librea da, jarleku kopurua bete arte.

The Saurs, The Wizards eta Music Komité taldeak dira Bilbao Hiria 26. Pop Rock Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2014-11-11 09:47   Musikea

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 26. edizioa amaitu da honezkero, eta The Saurs (Bartzelona), The Wizards (Bizkaia) eta Music Komité (Cadiz) izan dira Pop Rock, Metal eta Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadeetako irabazleak, hurranez hurran.

Donostia Kirolak Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu dau, euskerearen kudeaketearen kalidadeagaitik

Bizkaie! 2014-11-10 17:15   Euskerea berbagai

Donostia Kirola erakundeak Eusko Jaurlaritzeak emoten dauen Euskerearen Kalidadearen Ziurtagiriaren Zilarrezko Bikain mailea lortu dau, urrian zehar egindako ebaluaketea gainditu ondoren.

Bilboko III. Berbaguneak euskaldunak eta euskera ikasten dabilzanak batuko ditu

Bizkaie! 2014-11-10 16:53   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, ekitaldia Bilboko Alondigean izango da, zemendiaren 13an, eta 2.000 bat euskaldun batzea aurreikusita dago, hau da, aurreko edizinoan baino 400 gehiago.

Zinebi jaialdiak hil osteko Ohorezko Mikeldia emongo deutso Alex Angulori

Bizkaie! 2014-11-10 14:45   Barriak

56. Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak garagarrilean kotxe istripuan hildako Alex Angulo aktorea omenduko dau, hil osteko Ohorezko Mikeldi saria emonez. Jaialdiaren amaiera ekitaldian, zemendiaren 21ean, Mayda Zabala emazteak eta Dodo alabeak jasoko dabe saria, Bilboko Arriaga antzokian. Asteon hasiko da Zinebi, barikuan.

IX. Zentsura At jaialdia Bilbon barikura bitartean

Bizkaie! 2014-11-10 14:45   kulturbiz

Zentsura At! Jaialdiaren IX. edizino honetan, zemendiaren 10etik 14ra, Banda Bassotti, Benito Lertxundi eta Susheela Ramanen kontzertuak, Abuelas de la Plaza de Mayo berbaldia eta El Papus aldizkari satirikoari buruzko El Papus. Anatomía de un atentado dokumentala izango dira  Bilboko BBK Salan.

'Les Voix Basques. Ongi Etorri' diskoa kaleratu dabe Anne Etxegoienek eta Aizkoa abesbatzak

Bizkaie! 2014-11-10 13:32   Musikea

Igaz argitaratutako Les Voix Basques diskoak ezagun egin ditu Anne Etxegoien eta Baionako Aizkoa abesbatza Frantzian. 60.000 diskotik gora saldu ditue. Aurten, lehenengo lan horren bigarren zatia plazaratu dabe, eta orain, Elkar diskoetxeak disko bi horreetatik aukeratutako hamahiru kantagaz Les Voix Basques. Ongi Etorri atera barri dau. Zemendiaren 14an, Donostiako Kursaalen aurkeztuko dabe zuzenean, 20:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltegietako matrikulazinoa %1,20 hazi da aurtengo ikasturtean

Bizkaie! 2014-11-10 11:01   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietako ikasle kopuruak gora egin dauela jakinarazo eben barikuan prentsaurrekoan Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Joseba Erkizia HABEko zuzendariak. % 1,20 egin dau gora matrikulazinoak; halanda ze, danetara, 25.351 ikasle ikasle egongo dira 2014/1015 ikasturtean.

Imanol Uria Albizuri getxotarrak irabazi dau bosgarren eta azken kanporaketea

Bizkaie! 2014-11-10 09:48   Bertsolaritzea

Imanol Uria Albizuri algortarrak lortu dau puntu gehien batzea, 376,5 puntu, hain zuzen. Beraz, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantauko dau Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)