Chillida, Oteiza, Saura, Barceló edo Matisseren lanak Bizkaian zehar ibiliko dira BBKren ekimeari esker

Bizkaie! 2014-11-04 09:58   Kulturea

Ospe nabarmeneko artisten lanak udalerri horreetako jentearengana hurreratzea da erakusketon helburua. Holan, aukerea emoten jako jenteari doban ikusteko museo handietan edo galeria ospetsuetan ikusgai egon diran kalidade handiko piezak, horreekaz gozau deien. Programeak kultura jendartean zabaltzeko tresna izan nahi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kurt Elling kantariak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak amaierea emongo deutsie 365 Jazz Bilbao zikloari

Bizkaie! 2014-11-03 17:53   Musikea

Kurt Elling abeslariak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) kontzertu bi eskainiko ditue denporaldi honetako 365 Jazz Bilbao zikloari amaierea emoteko. Euskalduna Jauregian izango dira Jazz Gaua izeneko kontzertuok, zemendiaren 6an eta 7an, arratsaldeko 19:30ean.

Bermeoko Arrantzale Museoa, atzera be zabalik

Bizkaie! 2014-11-03 17:36   kulturbiz

Urte bian egon da zarratuta Arrantzale Museoa, zaharbarritze lanetan. Bizkaiko Foru Aldundiak espazioa birmoldatu edo proiektu museografikoa eguneratzeko 1,2 miloe euroko inbersinoa egin dau. Ikerketa-lanetan dabilzala, aspaldiko aztarnak topau ditue ganera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

BilbaoArten Mika Murakami artista japoniarraren 'Zaindariak' erakusketea ikusgai dago

Bizkaie! 2014-11-03 14:54   Kulturea

Zaindariak - Guardianes proiekturako idea herrialde desbardinetako kultura anitzetan gaur arte iraun dauen ohitura batetik dator. Ipuin japoniarretan iratxoa agertzea normala da baita beste mitologia batzuetan be. Bere izakerea bihurria baina bihotz onekoa da. Etxeko zaindaria da, eta holan azaltzen da Mika Murakamik sortzen dituan obretan. Bere erakusketan, babeslearen irudia beti dago presente.

Mikel Peruarenak 'Su zelaiak' nobelea aurkeztu barri dau

Bizkaie! 2014-11-03 14:52   Kulturea

1914ko Mundu Gerran, Baionako Infanteriako 49. Erregimendua ardatz hartuta, Euskal Herriko makinatxu bat soldaduk bizi izandakoak jaso ditu Mikel Peruarena hernaniarrak Su zelaia (Susa) nobelan. Ipar Euskal Herrian, 6.000 lagun hil ziran, eta beste hainbat zauritu. Belaunaldi oso bat galdu zala dinoe adituek.

Bilboko Alondigeak hóPLAY 2014 Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako 32 finalistak aukeratu ditu

Bizkaie! 2014-11-03 10:58   kulturbiz

Bilboko Alondigeak zemendiaren 27tik abenduaren 3ra Alondigan ospatuko dan hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako V. edizinoko 32 proiektuak aurkeztu ditu.

Lehiaketearen helburua, bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean, lan onenak saritzea da.

Eneritz Zabaletak irabazi dau Aiziritzeko finalerdia

Bizkaie! 2014-11-03 09:52   Bertsolaritzea

Xilaba txapelketako finala domekan erabagi zan, halanda ze, Eneritz Zabaletaz aparte, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua izango dira hilaren 15ean taula ganean, Baionako Lauga gelan.

Gorka Ostolaza Ikaranek irabazi dau Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea

Bizkaie! 2014-11-03 09:33   Bertsolaritzea

Gorka Ostolaza Ikaranek lortu dau puntu gehien batzea, 379,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren sailatu zan Nerea Ibarzabal 353 puntugaz eta Peru Vidal hirugarren, 344 puntugaz. Beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu dau markina-xemeindarrak, eta zemendiaren 30ean Urdulizen kantauko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal poeten antologia bat italieraz, sarean laster

Bizkaie! 2014-10-31 14:52   Kulturea

Zapatuan ipiniko dabe irakurgai Interneten Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Harkaitz Canoren poemak batzen dituan  Il giardino dei sensi risvegliati - Antologia di sei poeti baschi contemporanei izenburuko antologia. Danilo Manera Milango Unibersidadeko irakasleak itzuli ditu testuak, unibersidadeak berak kudeatzen dauen Tintas aldizkarian.

Euskaltzaindiak webgunean ipini barri dau 'Zaldubi: Gaineratekoen bilduma' liburua

Bizkaie! 2014-10-31 11:15   Kulturea

Zaldubi: Gaineratekoen bilduma lana Euskaltzainak sailaren 20. zenbakia da, eta Senpereko Udalaren, Euskerearen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzinoagaz argitaratu zan. Egilea Gratien Adema Zaldubi da eta prestatzailea Henri Duhau.

Marco Canale eta Olga Mesa koreografoen estreinaldiak, BAD jaialdiaren azkenengo astegoienean

Bizkaie! 2014-10-31 10:56   Kulturea

BAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiaren 16. edizinoa amaitzear dago, domekan eskainiko ditu aurtengo azkenengo emonaldiak. Baina, estreinaldi bigaz zarratuko ditu ateak, Marco Canale argentinarraren El futuro empezó ayer eta Olga Mesa koreografo eta artistearen Carmen Shakespeare: Acto 1 beharrakaz, hain zuzen be.

Crazy Chaos, Late to scream, Larregi eta Aizkorak zorroztu dira VI. Banden Lehiako finalean joko daben taldeak

Bizkaie! 2014-10-31 10:08   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatzen dauen Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizinoko finalerako sailkatu diran lau taldeak erabagita dagoz. On line jasotako botoei esker, Crazy chaos eta Late to Scream sailkatu dira; Crazy Chaos taldeak 3.467 puntu jaso ditu eta Late to Scream taldeak, barriz, 3.322.

Sortzaileekaz barriketaldiak, Udagoieneko Osterearen 15. edizinoan

Bizkaie! 2014-10-30 14:51   kulturbiz

Udagoieneko Osterea Bizkaiko kultur zirkuituaren XV. edizinoa antolatu dau Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Aurten, lehenengoz, egitarauan parte hartuko daben sortzaileek barriketaldian egingo ditue. Zemendiaren 5ean, Getxoko Villamonte Kultur Etxean, izango da lehenengo hitzordua, Gari musikariaren eskutik.

Sekula baino film gehiago aurkeztu dira Lekeitioko Zine Bileran

Bizkaie! 2014-10-30 13:35   Barriak

Zemendiaren 23tik 29ra bitartean Lekeition egingo dan 37. Euskal Zine Bileran 48 lan izango dira lehian, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Danetara, 59 lan jaso ditue, inozko gehien. Jaialdiko azkenengo egunean euskal zinemagintzearen inguruko jardunaldiak egingo dituela aurreratu dabe.

'Geure Kolkotik 2014' diskoa kaleratu dau Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak

Bizkaie! 2014-10-30 12:03   Musikea

Bost soinu-jotzaileren pieza barriak batu ditue Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratutako diskoan, hain zuzen be, Astiasara II, Aritz Alustiza, Eneritz Bengoetxea, Iker Dorronsoro eta Maitane Ayerzaren lanak. Zemendiaren 9an egingo dabe aurkezpena jentaurrean, Bergarako Zabalotegi aretoan, 17:30ean.

Getxoartek egungo sorkuntzea eroango dau Areetara

Bizkaie! 2014-10-30 11:46   Kulturea

Ekimenaren helburuak dira artista barrien lana bultzatu eta horreen prestakuntzan lagundu, esperimentazino- eta hazkunde-gune bilakatu eta sormen garaikiderako prozesuak publikoari hurreratu. Azokea Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko da eta bertan 30 arte-proposamen egongo dira ikusgai eta, horreen inguruan, zenbait jarduera antolatu dira.

Jabier Muguruzak 'Hilen logika ezkutua' helduentzako narrazino liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-10-30 10:32   Kulturea

Eguneroko bizitzako kontuak jaso ditu Jabier Muguruzak, itxuraz jazoera normalak izan arren, azpian beste esangura bat daukienak.  Hilen logika ezkutua (Erein) helduentzako hamabost urte idatzi barik egon ostean ailegau da. Kontakizun guztiek aipu bana dabe, berbarako, Natalia Ginzburg, Wislawa Szymborska, Bernardo Atxaga, Milan Kundera edo Josep Plarenak.

Angela Figuera gogoratzeko poesia eta musika errezitaldia izango da gaur Bilbon

Bizkaie! 2014-10-30 10:07   sariak-autortzak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak poesia eta musika errezitaldia antolatu dau eguenean, urriaren 30ean, Bidebarrietako liburutegian, Angela Figueraren eguna ospatzeko, poeta bilbotarra hil zanetik 30 urte beteten diran honetan, hain zuzen be. Errezitaldia ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrerea librea izango da.

Harkaitz Canok irabazi dau Euskadi saria ume eta gazte literaturan

Bizkaie! 2014-10-29 14:31   sariak-autortzak

Maite Gurrutxagak, Harkaitz Canok, Joseba Gabilondok eta Jon Juaristik irabazi ditue Euskadi Literatura Sariak ilustrazino, ume eta gazte literatura, euskerazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera arloetan hurranez hurran.

Clint Eastwood aktorea da Bilbao Mendi Film Festivaleko kartelaren protagonistea

Bizkaie! 2014-10-29 14:07   Barriak

Abenduaren 12tik 21era bitartean, Bilbon egingo dan Mendi Film nazinoarteko mendi zinemaldiaren zazpigarren edizinoko kartela aurkeztu dabe. Clint Eastwood aktore estadubatuarra agiri da irudian, Suitzako Alpeetako Eiger mendiaren ipar aurpegian eskegita, The Eiger sanction pelikulearen eszena batean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)