'Geuria' Hego Uribe eskualdeko aldizkari barria kalean da

Bizkaie! 2014-10-07 18:48   Euskerea berbagai

Basauriko Ibaigane kultur etxean aurkeztu dabe Geuria komunikabidea, papelean eta sarean. Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Zaratamon banatuko dabe euskerazko hilabeteketaria, 10.000 ale, hilero.

'Herritarren bizipenetan oinarrituta emon deutsagu errealidadearen barri Adituen Batzordeari'

Bizkaie! 2014-10-07 15:07   Euskerea berbagai

Erregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren ebaluazinoa egiten dauen aditu taldea Bilbon izan da eta Kontseiluagaz eta Behatokiagaz batu da. Espainiako Estaduak Erregio edo gitxiengoen hizkuntzen Europako Itunaren beteteari buruzko laugarren txostena argitaratu ostean, honen azterketea (EAE eta Nafarroa) egin dabe bi erakundeek eta hori adituei aurkeztu deutse.

Basarrik 1931 eta 1943 urteen artean idatzi zituan kazetari lanak batu ditu Joxemari Iriondok

Bizkaie! 2014-10-07 12:06   kulturbiz

Joxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak Basarri. Gerraurrean kazetari. 1931-1935 eta Basarri. Gerratean kazetari. 1936-1943 lanak kaleratu ditu. Liburuok Auspoa bildumearen barruan argitaratu dira.

Bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanak sustatzeko sariak sortu ditue

Bizkaie! 2014-10-07 11:26   Bertsolaritzea

Mintzola Fundazinoak, Mikel Laboa Katedreagaz alkarlanean, bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko hiru sari emongo ditue, 2.000 eurokoa bakotxa. Zemendiaren 17an amaituko da eskariak aurkezteko epea.

Rafael Santandreu eta Javier Iriondo aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2014-10-07 11:07   jardunaldiak

Jentaurreko barriketaldien bitartez literaturara hurreratzeko helburua dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, Javier Iriondo idazle, coach eta kirolariaren eta Rafael Santandreu psikologoaren arteko topaketea aurkeztuko dau gaur, urriak7. Bertan, konbidatu biek literaturearen eta emozinoen ganean berba egingo dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Patxi Zubizarretak '50' disko-liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-10-06 18:24   Kulturea

Nikolas idazlea, Joseba pianistea eta Rafael artistea Panticosaraino doaz errezitaldi bat emotera, Baso bat opari izenekoa. Patxi Zubizarretak idatzitako istorioak Mintxo Cemillanen marrazkiak ditu alboan, eta lagun ditu Joserra Senperanaren pianoa, Oihane Igerabideren harpea, eta Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsak. Txalapartak Amaiur bilduman argitaratu dau 50 nobeleak.

Urria poesiaz beteta dator Bilbora

Bizkaie! 2014-10-06 15:39   jardunaldiak

BilbaoPoesia literatur jaialdiaren 15. edizinoan, sekula baino ekitaldi gehiago programau ditue. Hilaren 11tik 25era, besteak beste, Gabriel Arestiren jaiotzearen urteurrenean, errezitaldi berezia antolatu dabe eta, aurten, ganera, Harri eta Herri liburua argitaratu zaneko 50. urteurrena gogoan izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan' erakusketea ikusgai dago Euskaltzaindiaren egoitzan

Bizkaie! 2014-10-06 15:00   Kulturea

Etxez etxe da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituan aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzen dau Euskaltzaindiak. Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran izeneko erakusketa antolatu dau, urriaren 1etik 31ra bitartean.

UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak 'Pobrezia eta emakumea' mikrokontakizuen lehiaketea iragarri dau

Bizkaie! 2014-10-06 14:51   kulturbiz

UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak Pobrezia eta emakumea mikrokontakizunen lehiaketea antolatu dau alkartasunagazko sensibilizazinoa bultzatzeko. Txapelketan UPV/EHUko kide diran guztiek hartu leikie parte (ikasleek, administrazino eta zerbitzuetako langileek, irakasleek edota kontratautako beste langile batzuek).

Eriz Morenok Nazinoen arteko Guduaren 201. urteurrena gogoratu dau '18/19/2013' erakusketan

Bizkaie! 2014-10-06 11:55   Kulturea

Lan osoa guduari buruzkoa da, baina ez da guduagaz zerikusia dauen ezer agertzen; gehiago interesetan jataz guduaren garaiko testuinguru sozial eta politikoak eta bakotxak zelan ulertzen dauen jazoera historiko hori, azpimarratu dau artisteak. Morenok erakusketea urrian antolatzeko eskatu eban, hile honetan 201 urte beteko baitira Nazinoen arteko Gudua jazo zala, hilaren 16tik 19ra bitartean, zehatz esanda.

Paula Amilburu eta Unai Mendibil sailkatu dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako

Bizkaie! 2014-10-06 11:11   Bertsolaritzea

Paula Amilburuk eta Unai Mendibilek irabazi ditue zuzeneko txartelak, lehenengo bi aurre-kanporaketetan, Kanpezun, irabazleak izan ziran Zigor Enbetia eta Xabi Igoagaz batera. Ozaetan kantau eben beste bertsolari guztiak zain geratu dira, beste 3 aurre-kanporaketetan beste bertsolariek lortzen daben puntuen arabera sailkatuko diran ala ez. Danetara, 13 bertsolarik lortuko dabe aurrera jarraitzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sustrai Colina jaun da jaube Xilabako lehen kanporaketan

Bizkaie! 2014-10-06 10:45   Bertsolaritzea

Sustrai Colinak irabazi eban joandako zapatu arratsaldean Xilabako lehen kanporaketea, Muskildiko Posonpesenea gelan, 232 puntu eskuratuz. Bigarren postua Aitor Servierrentzat izan da (210 puntu), eta ondoren bertsolari honeek sailkatu dira: Xan Alkhat (203,5), Egoitz Zelaia (189,5), Gillenn Hiribarren (186) eta Mixel Etxekopar (184,5). Berrehun bat bertsozale batu dira bizi-bizia izan dan saioan.

Berri Txarrak taldeak 'Denbora da poligrafo bakarra' disko hirukotxa kaleratuko dau zemendiaren amaieran

Bizkaie! 2014-10-03 15:45   Musikea

Berri Txarrak taldeak 20 abesti barri batzen dituan Denbora da poligrafo bakarra lan hirukotxa argitaratuko dau zemendiaren amaieran, LP eta CD formatuetan, Only In Dreams zigilu propioan, taldearen 20. urteurrena ospatzeko.

Argizaiola 2014ko argazki sarituak ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusietan

Bizkaie! 2014-10-03 14:19   Kulturea

Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Alkarteen Federazinoak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da (aurtengoa VIII. edizinoa da) eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazinoak babesturik dago.

Liburu digitalak maileguan emoteko dauen proiektua aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak Bartzelonako Liber azokan

Bizkaie! 2014-10-03 12:46   kulturbiz

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak datozen asteetan jarriko dau martxan liburu digitalak maileguan itxiko dituan zerbitzu barria. Honi esker, liburutegietako 500.000 erabiltzaile baino gehiagok (danak be Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kideak) katalogo digitalak eskaintzen dituan tituluak hartu ahal izango ditue maileguan.

Eusko Label sagardaoa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ikastolen jaietan

Bizkaie! 2014-10-03 12:28   Jan edanak

Hurrengo bost urteetan, 2014tik 2018era bitartean, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Kilometroak jaietan Eusko Label sagardaoa probetako aukerea izango da. Ikastolen Elkarteak eta Euskadiko Sagardaogileen Federazinoak alkarlanerako akordioa sinatu barri dabe, HAZI Fundazinoaren laguntzinoagaz.

Aragoiko folklorea eta jotak protagonista astegoienean Bilbon

Bizkaie! 2014-10-03 11:24   Kulturea

Folklorea sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Plazarik Plaza programea antolatu dau beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai jantza taldearen laguntzinoagaz. Programea Bilboko Basurtun gauzatuko da, urriaren 3an, 4an eta 5ean (Donostia plazan eta inguruetan).

Bilboko Alondigeak 'El contrato' erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-10-02 15:06   Kulturea

El contrato erakusketea gaurtik aurrera, urriaren 2tik, 2015eko urtarrilak 11ra arte egongo da ikusgai Bilboko Alondigan. Erakusketa honek zinemea, eskulturea, argazkigintzea, poesia, audioa, antzerkia edo jantza arloetan dabilzan hogei bat artistaren lanak batzen ditu.

Surf taulentzako haririk bako sensore inertzialen prototipoak irabazi dau Surf Boards Innovation Comp lehiaketea

Bizkaie! 2014-10-02 12:56

Lehen saria EHUko Politeknikoko ikasleak diran Ruben Imbers eta Pablo Cuencak aurkeztutako prototipoak irabazi dau. Hain zuzen be, haririk bako sensore inertzialak garatu ditue surflariaren gorputzeko zati desbardinen eta surf taulearen mobimentua ezagutzeko, jarrerak zuzendu eta surflariaren teknikea hobetzeko. Prototipoa garatzen MOOR enpreseak lagundu deutse.

Prest dago Orion Kilometroak 2014, Gipuzkoako ikastolen jai handia

Bizkaie! 2014-10-02 12:30   Euskerea berbagai

Orioko Herri Ikastoleak egitarau ederra atondu dau, Erria txikota! lemapean. Hurreko artista eta musikariak izango dira protagonista domekan, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handian. Ibilbideak 5.6 kilometro ditu, bost gunetan zatituta.

»» Ikusi argazki guztiak (1)