Galdakaoko IV. Oroimenaren Astea, orain 78 urte jazotakoak gogoratzeko

Bizkaie! 2015-05-14 13:01   kulturbiz

Burdin Hesia bertatik bertara ezagutzeko ibilaldiek eta berbaldi bik osotuko dabe aurtengo Galdakao Gogora alkarteak antolatutako IV. Oroimenaren Astea, maiatzaren 17tik 23ra bitartean. Jarduera guzti-guztiak debalde izango dira. Lehenengo hitzordua domekan da, 9:00etan, Bekea auzoko eta inguruko lubaki eta bunkerrak ikusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko museoek 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditue Museoen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2015-05-14 11:37   Kulturea

Gizarte jasangarri baterako museoak goiburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau maiatzaren 18an. Museoak herritarrei hurreratzea da egun berezi honen helburu nagusia. Bizkaiko 34 museok hartuko dabe parte, bisita gidatuak, tailerrak, erakustaldiak, umeentzako jarduerak eta dastaketak eskainiz.

Mitzuli: eskuko telefonoa itzultzaile bihurtzeko dobako aplikazinoa

Bizkaie! 2015-05-14 11:31

Mitzuli izeneko aplikazioa sortu dau Mikel Artetxe EHUko IXA Taldeko ikertzaile zarauztarrak, Elhuyarren laguntzino eta babesagaz. Androiderako itzultzaile automatiko bat da Mitzuli, eta 50 itzulpen-noranzko baino gehiago eskaintzen ditu; horreen artean, protagonismo berezia dabe baliabide urriko hizkuntzek, izaera komertzialeko produktuek albo batera ixten dituenek.  

Hezkuntzako 300 profesionaletik gora Getxolinguae 2015 jardunaldian

Bizkaie! 2015-05-13 18:05   Euskerea berbagai

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatzen dauen Heziberri 2020 Planaren barruan kokatzen dan ekimenean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, hizkuntza proiektuen arloko euren jarduera egokiak azaltzen eta ezagutarazoten dagoz gaur Hizkuntza proiektua: eskolako hizkuntzak birpentsetan izenburupean.

Gaur hasiko da 68. Cannesko Zinema Jaialdia, lehiaz kanpo erakutsiko daben 'La tête haute' filmagaz

Bizkaie! 2015-05-13 15:14   Barriak

Ingrid Bergman aktore suediarraren jaiotzearen 100. urteurrena beteko da aurten eta haren omenez, Cannesko 68. Zinema Jaialdiaren kartel ofizialean Bergamnen irudia agiri da. Era berean, zinematografoaren 120. urteurrena be gogoratuko da aurten eta azpimarratzekoa da Sail Ofizialean, epaimahaiburu izango dirala Coen anaiak.

Sabin Bikandi, Arte Eszenikoetako Max sarietako finalista, 'Gelajauziak' ikuskizunerako musikeagaitik

Bizkaie! 2015-05-13 12:25   Musikea

Sabin Bikandi, Xabier Erkiziagaz batera, ikuskizun eszenikorako musika-konposizinorik onenaren saria jasoteko hautagaia da, Zazpi aldiz elur, Mikel Laboa Elurretan ikuskizunerako musikea sortu dauen Iñaki Salvador euskal musikariaz gan.

Euskaltzaindia Monumenta Linguae Vasconum II. Jardunaldietan

Bizkaie! 2015-05-12 14:19   Kulturea

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean, Monumenta Linguae Vasconum II Jardunaldiak egingo dira Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean. Joseba Lakarra euskaltzainak zuzentzen dauen Monumenta Linguae Vasconum EHUko ikerketa taldeak antolatu ditu izen bereko jardunaldiak.

'Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarriak' liburua webgunean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-05-12 11:45   Kulturea

Jean-Baptiste Coyosek atondutako Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bildumea eskaintzen dau.

Berri Txarrak eta Belako saridun Musika Independentearen Sarietan

Bizkaie! 2015-05-12 11:27   Musikea

Sarituen artean, Berri Txarrak eta Belako izan dira euskal ordezkariak, Belako bizkaitarrentzat izan da Behetik gora datorren taldeari saria. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leioako XV. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2015-05-11 18:55   Musikea

Aterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 57 taldek hartu dabe parte: 41 pop rock talde eta 16, barriz, metal modalidadekoak; 3 leioaztarrak izan dira, 37 Euskal Herrikoak eta 17 beste jatorri batzuetakoak izan dira. 

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio jokatu dira astegoienean

Bizkaie! 2015-05-11 17:31   Bertsolaritzea

Zapatuan, Astigarragan eta domekan, Oiartzunen eta Idiazabalen; hiru herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Herri bakotxean bi saio jokatu ziran, goizez eta arratsaldez, 38 bertsolariren parte-hartzeagaz. Unai Muñoa, Xabier Sukia, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan dira saioetako irabazleak. 

»» Ikusi argazki guztiak (6)

‘Mañukorta Bertsonajea’ liburuaren 2. edizinoa prest

Bizkaie! 2015-05-11 15:08   Bertsolaritzea

Mañukorta bertsonajea liburua 2014ko zemendiaren azkenetan aurkeztu eben, eta Gabonetarako agortu ziran ale guztiak. Liburuak izandako arrakastearen ondorioz, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bigarren edizinoa argitaratu dau orain. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joxemari Iturraldek 'Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2015-05-11 15:04   Kulturea

Hogeita bost emakumeren gorabeheren bitartez, hiru gizon ospetsuren istorioak idatzi ditu Joxemari Iturraldek. Hain zuzen be, Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga boxeolariak eta Ladis Goiti medikua dira gizonok. Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' (Pamiela) idazle tolosarraren bederatzigarren eleberria da.

X. Kaldearten 31 konpainiak 46 emonaldi eskainiko ditue Gasteizko kaleetan

Bizkaie! 2015-05-11 13:43   Kulturea

Hamar urteko ibilbidean, KaldeArtek burua erakustea lortu dau estaduko jaialdi eta erakustaldi garrantzitsuenen artean. Danetara, 10 urteotan 275 konpainiak jardun dabe Gasteizen, eta 511 emonaldi eskaini ditue. 

Idoia Bediaga abadiñarraren 'Painkiller' kantuaren bideoklipa aurkeztuko dabe gaur

Bizkaie! 2015-05-11 11:30   Musikea

Painkiller salgai egon dan lehenengo astean Espainia mailan 50 abestirik salduenetakoen artean kokatu da (iTunes) eta asteko entzunena izatera heldu da hainbat webguneetan. Hau guztia multinazional handien nahiz diskografien laguntzinorik barik lortu da.

Zinemeak ikusleen zentzumenei eragiten deutsen gozamena islatzen dau Donostia Zinemaldiaren kartelak

Bizkaie! 2015-05-08 15:55   Barriak

Donostia Zinemaldiak 63. edizinoaren irudia aurkeztu dau. Kartel ofizialaren diseinuak zinemeak ikusleen zentzumenei eragiten deutsen gozamena irudikatzen dauela adierazo dabe bere arduradunek, Donostiako Eureka! Zientzia Museoko Newton auditoriumean egindako aurkezpenean. 63. Zinemaldia irailaren 18tik 26ra bitartean izango da. 

Musikea, gastronomia eta naturea buztartuko ditu Mundaka Festivalek

Bizkaie! 2015-05-08 12:18   Musikea

Garagarrilaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean lehenengoz egingo da Mundaka the Basque Music & Cook Festival nazinoarteko jaialdia. Mundakako Santa Katalinan egingo dan jaialdiaren bitartez, kulturearen balioa azpimarratu nahi dabe, Urdaibai eskualdeko garapen sozial eta ekonomikoan eragin leikelako, turismoagaz lotuta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Anarik 'Zure aurrekari penalak' bere bosgarren diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2015-05-08 12:10   Musikea

Bederatzi kantako diskoa da Zure aurrekari penalak (Bidehuts), eta danak Anarik berak idatzi ditu. Berbetan ahalegin berezia egin dauela nabarmendu eban aurkezpenean, gaiak aldatu ez dituan arren. Maiatzaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dau behar barria zuzenean.

'Zuri-beltzean klik' argazki zaharren erakusketa ibiltariak Ermuan hasiko dau ibilbidea

Bizkaie! 2015-05-07 18:25   Kulturea

Durangaldeko 300dik gora argazki zehar erakusgai ipiniko ditu Gerediaga Alkarteak Zuri-beltzean klik izenburuagaz Durangaldeko herrietara eroango dauen erakusketa ibiltarian. Ermuko liburutegia izango dau erakusketeak lehen geltokia, maiatzaren 7tik 22ra. 

Aitor Mazo aktore, gidoilari eta zinema zuzendari bilbotarra hil da

Bizkaie! 2015-05-07 15:38   Zinemea

Aitor Mazo Etxaniz (Bilbo, 1961 - 2015eko maiatzaren 7a) aktore, gidoilari eta zinema zuzendaria gaur goizean hilda topau dabe Bilbon, Txurdinagako bere etxean.