Dj Axular: ‘Euskal labeldun techno progresiboa jorratu dot ‘Anitza’ diskoan’

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
‘Anitza’ diskoaren aurkezpen kontzertuak: - Getxon, Areetako Geltokiko plazako karpan, zemendiaren 26an. Gaztejainahaste. AFRIKA + SELEKTA + DJ AXULAR + Graffiti erakustaldia. Kontzertua (20:00etan) eta Erakustaldia (17:00etatik 20:00etara). - Mutrikuko Beheko Plazan, abenduaren 4an. - Txitxarron, abenduaren 25ean, arratsaldez. - Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, urtarrilaren 5ean. Bizkaie!

‘Vacaciones de mi mismo’, Manolo Garciaren poesia

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
Beste alde batetik, Los Rapidos taldean eta Quimi Portetegaz batera, Los Burros eta El Ultimo de la fila taldeetan ibili ostean, bakarka hiru disko plazaratu ditu: ‘Arena en los bolsillos’ (1998), ‘Nunca el tiempo es perdido’ (2001) eta, hiru urte isilik egon ostean, ‘Para que no se duerman mis sentidos’ (2004), 16 kantu eta bideoklip bat eta argazkiakaz hornidutako DVD berezia. Manolo Garciak kontzertu bi emon ebazan Bilbon pasa dan astean eta La Casilla ganezka egoala, disko barriko 12 bat ...

Galder Perez: 'Cocidito madrileño antzezlana geure buruari barre egiteko modua da'

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Kulturea
Jenteak aspalditik ezagutzen dau “Cocidito madrileño”. Eurei ala jente barriari zuzendutako lana da? Batetik, "Cocidito madrileño” saioak jarraitzaileak ditu, eta eurei zuzenduta dago. Bestetik, antzerkia gustetan jakenentzat be egokia dala uste dot. Eta azken aldian umore politikoa modan dago. Ikusle mota askorentzat da, ikusleen esparru zabala hartuko dogula uste dot. Irratiak edo liburuak eskaintzen ez daben zer eskaintzen dau lan honek? Batez be irratietako tertuliakideei guk emoten deutsegun erantzuna. Eurek esaten dabezan astakeriak antzeztu egingo doguz, umorea ipiniz eta geure ...

‘Hamaika koloretan dantzan’: umeentzako antzerki musikala

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
Datozen emonaldiak: - Zemendiaren 20an, Goizuetan 18:30etan. - Zemendiaren 24an, Atarrabian 17:30etan. - Zemendiaren 27an, Hendaian 15:00etan. - Zemendiaren 28an, Ikaztegietan 17:30. - Zemendiaren 29an, Sestaon 10:00etan eta 11:30etan. Bizkaie!

Frutu siku koipetsuak gaixotasun kardiobaskularren prebentzinorako

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Jan edanak
Zeintzuk dira frutu siku koipetsuak? Urretxak, almendrak, intxaurrak, kakahueteak, pistatxoak eta pinaziak. Zein da frutu siku koipetsuen konposizinoa? Frutu siku koipetsuakaz aberastutako dietek kolesterola murrizteko daukien eragina frutu sikuon koipe muetearen araberakoa da eta horregaitik euren konposizinoa osotasunean hartu behar dogu kontuan. Frutu sikuek oso ur gitxi daukie eta horregaitik energia eta mantenugaiak oso konzentrauta daukiez. a) Karbohidratoak - Almidoia batez be - Zuntza: frutu sikuen % 3tik % 9ra zuntza da; barazkien zuntz kopurua % 0,4tik 2,5erakoa dala kontuan badaukagu, frutu sikuek ...

Lehenengo euskal liburu azokak

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   antxina-barri
Apurka-apurka, holako ekintzak sendotzen, ugaltzen eta indartzen joan ziran. Geroago, barriz, gerreak eta ondorengo diktadureak eragindako etenaldia etorri zan, barriro be, 1965an Gerediaga Elkarteak lekukoa hartu arte. Aurten, 297 erakusmahai izango ei dira Durangoko Erakusketan eta 400 liburu eta 60 disko barri aurkeztuko dabez. Hasikerako bitrina biekaz konparauta ba dago aldea... Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Agiritegiko teknikaria

Ikasleen euskerearen jakite-mailea egiaztatzeko azterketeaz

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Euskerea berbagai
Hizkuntzei jagokenez, helburuak zehaztu behar dira lehenengo eta gero, helburu horreetara heldu ahal izateko moduko erabagiak dira –antolamenduari buruzkoak, prestakuntza mailakoak, argitara emon beharreko materialen ganekoak...– hartu eta martxan jarri behar diranak. Gehiago esatearren, euskerazko irakaskuntzea bultzatu gura dogunean, holako edo bestelako jakintza-arloetan aurrera egitea posible ete da euskeraz gitxieneko gauzak egiten ez dakiguzala kontuan hartuta? Hau da, ba ete dago euskerea eta beraren bitartez jorratzen doguzanak bereizteko modurik? Eta, azterketa horren kontuak euskerearen eta euskerazko irakaskuntzearen alde jokatuko ete ...

Barri txarrak datozanean, burua hotz

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   eretxia
Hilaren hamalauan Batasunak kaleratutako agiriaren ostean, asko izan ginan lusinoz beterik jantzan hasi ginanok. Baina handik egun bira argitaratutako agiriek ilusinoa lurretik bota euskuen. ‘Zelan egon leiteke horrenbesteko aldea Batasuna eta ETAren artean?’; ‘Serioa da ahalegin hau ala ez?’ galdetzen geuntson geure buruari. Gero jakin gendun agiriak oraintsukoak zirala, baina gure gazte denporan esaten gendun legez, eulituta jarraitu gendun, zergaitiak ulertu ezinik. Eta holako baten, lagun bategaz berbetan, argi handia biztu jatan buru barruan, berba majiko bategaz: hauteskundeak. Horrek jazotakoari ...

Microsoft enpresea bidea urratzen

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   sarean
Batek jakin bost-hamar urte barru holakoak eukiko badoguz gure etxeetan. Baina gauza segurua da arazoak be metatuko jakuzala: zer pasauko litzateke telebista ikusten gagozanean (holako tramankuluan) edo musikea entzuten, birusen erasoa etorriko balitz? Edota “spam” edo “zabor-korreoa”? Orain arte holako kontuak Internet eta ordenadoreakaz buztartzen genduzan baina laster musika ekipo, telebista eta ordenadoreak alkartuta egoteak makinatxu bat burukomin eragingo deuskuz. Onerako ala txarrerago izango ete da? Abantailak bai baina arazo barriak be etorriko jakuz. Gotzon Plaza, informatikoa

Futbol entrenatzaile Sareari esker

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   sarean
Momentuz, 2.950 ziber-entrenatzaile daukiez eta euren artean 600 bat dira astero-astero konektetean diranak. Ganera, joko edo apustuen antzera be antolatuta dago: ziber-entrenatzaile baten eretxiak bete-betean zuzenak izan badira, “zuzendari teknikoaren” titulua lortuko dau.. Gauquelin jaunaren amesa: edozein futbol partidutan, ikusleek eskuko telefono baten bidez euren eretxia emoteko aukerea eukitea, aldaketak erabagi eta eretxiak emoteko, era horretara, ikusleek eurek be jokoaren jarraipenean parte hartu dagien. Ikusiko ote dogu holakorik gurean? Gotzon Plaza, informatikoa

Bertsobarri

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea Bizkaiko Txapelketa Nagusiko hurrengo saioa zemendiaren 28an izango da. Bertan Arkaitz Ugartetxea, Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Garikoitz Sarriugarte, Eneko Abasolo eta Unai Iturriaga izango dira finalerako txartela eskuratzeko epaileen puztarri gehien jaso gurako dabenak. Aurkezlea Xiomara Gezuraga izango da. Inozkorik jente gehien hurreratu da Bizkaiko Txapelketara; kanporaketatan bertsozale ugari agertu baziran, zer esanik ez finalaurreen kasuan. Bermeoko frontoian argi ikusi zan joan dan domekan Euskal Herriko bertsolaritzearen epizentroa uste baino mendebalderago dagoala. Xabier Paia

Arkaitz Estiballes jaun da jaube Bermeoko finalaurrean

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Hurrengo saioa: 2004-11-28 Getxon, Getxo Antzokian arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Unai Iturriaga Etxahun Lekue Oihana Bartra Arkaitz Ugartetxea Garikoitz Sarriugarte Eneko Abasolo “Abarkas” Bizkaie

Aupa Fredi!

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Zure ikasleak

Animalien okelea jatearen onespena kulturan (II)

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Jan edanak
Okelea modu berean jaten dogu? Ez. Gero eta gitxiago jaten dogu animalia etxurea daukan okelea. Baserrietan, Santo Tomaseko ferietan eta holako batzuetan oraindino mantentzen dira animalien gorputzeko atal osoak, baina gaur egun gero eta arraroagoa da harategietan orain urte batzuk hain normala zan txahal buruak euren begi eta guzti ikustea, baita untxi osoen gorputzak... be. Barrukiek, garunek eta mueta horretako jakiek gero eta enpagu handiagoa emoten deuskue gehienoi. Ganera, arineketan bizi garanez, gero eta gitxiagotan erosten doguz txikitu egin behar ...

Kortxozko estalkia eta ardaoa

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Jan edanak
Kortxoak ardaoari eragindako kalteak Askotan usaimenagaz lotuta dagozan ardaoaren hainbat akats agertzen diranean, 'kortxo gustua' daukala esaten dogu. Baina benetako kortxo gustua ahoan desatsegina da eta ardaoari ustel eta urdindu usaina eransten deutso, eta askotan edateko txarrak dira. 'Kortxo gustua' agertzen da zenbait mikroorganismok kortxoaren zuntz suberosaren egituran aldaketea eragin eta ardaoari substantzia horreek joaten jakozanean. Kortxo gustua kimikoa edo begetal erakoa izan daiteke. Kimikoaren sentsazinoak hidrokarburoren bat ekarriko deusku gogora (gasolinea edo antzekoa). Begetalak, barriz, ardaoaren gustuagaz bat ez ...

Frantses-porru budina

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Jan edanak
Frantses-porru budina Osogaiak (6 lagunentzat)  800 gr. frantses-porru  10 arrautza.  5 gr. gatz.  150 gr. tomate-saltsea.  Gramo bat piperhauts zuri.  400 gr. Esne-gaina. Zelan egin Oso erraeza da budina egitea, baina pausuak behar dan moduan betetea be oso garrantzitsua da. Horregaitik, adi egon. Osogaiak banan-banan iminiko doguz lapiko baten, ordena honetan: lehenengo arrautzak eta frantses-porruak. Thurmixagaz irabiauko doguz eta gatza eta tomate-saltsea ganeratuko deutsagu, piperrautsagaz batera. Behin ondo nahastauta dagoanean, esne-gaina bota eta azkenengoz ...

Enbaxadak: zertarako?

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Bidaide
Informazinoa eta gaixotasunak Herrialdearen ganeko informazinoa jasoteko edota bidaiariak eragin ez dituan arazoei konponbidea emoteko nahitaezkoak dira enbaxadak. Horrezaz gan, berebizikoak dira ekonomia gaietan, izan be, ordezkatzen daben herrialdeko enpresak mimo handiz tratetan dabez, batez be, herrialdean egoitza hartu gura daben enpresen kasuetan. Lapurreta kasuetan be oso eragingarriak dira eta pasaporte eta nortasun agiri barriak berehala tramitetan dabez. Ezbeharretan eta gaixotasunetan, personak identifikau behar diranean edo hildakoak aberriratu behar diranean be laguntzino handia emoten dabe enbaxadek. Gizarte Segurantzak gastuak pagetan ...

Urdanetaren bidaia Filipinetara

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   antxina-barri
Kapitainak Erregeak emondako eskutitzaren arabera hartu beharreko norabidearen agindua emon eban. Itsaso zabalean egozanean irakurri eban eskutitza eta danon harridurarako, Guinea Barrira joiazala pentsetan ebenean, azkenean Erregeak Filipinetara joateko agindu eutsien. Urdaneta ez egoan konforme, berak esandakoagaz bat ez etozalako Erregearen aginduak, baina honeek betez, harantza hurreratu ziran lau ontziak. Azkenean, 1565eko apirilaren 27an heldu ziran itsas gizonak Cebuko ugartera, Filipinetan ukutzen eben lehenengo lurrera. Baina antza danez, bertakoak ez egozan konforme etorri barriakaz eta ez ziran hurreratu eurakana. Holan ...

Mobiduten bada, ez da eskultura bat

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Kulturea
1963. urtean ekin eutson Davies gazteak artea egiteari. Pintureagaz hasi zan, eta hamar urte behar izan zituan eskultureagaz ausartzeko. “Surrealismotik edan eban hasieran. Urteakaz, barriz, figurazinoa eta errealismoari heldu, eta estilo berezia finkatzera heldu da; sano ingelesa da bera, eta bere obrea be holakoa da: guztiz humanistea”, esan eban Dempseyk. “Artisauen moduan egiten dot lan, denpora guztian nabil marrazkiak egiten, nire etxean, nire lanlekuan, beti ideiak finkatzen. Marrazkia denpora-pasarako da: momentu berean, gero eskultura bihurtuko dana preparetan nabil, eta, ganera ...