Amaraun musika-taldea AEBetan

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Euskaldunak munduan
Honeek dira eskainiko dabezan kontzertuak: - 2004ko abenduaren 2an: Rick's Tavern, NEWFANE, VT - Jam Session / jazz musikarien arteko topaketea - 2004ko abenduaren 3an: Michael S. Currier Center, The Putney School, PUTNEY, VT - - 2004ko abenduaren 4an: 880 Club, HARTFORD, CT - 2004ko abenduaren 6an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - euskal estilo eta jazzari buruzko ikastaroa + kontzertua - 2004ko abenduaren 7an: Hartt School of Music, WEST HARTFORD, CT - Workshop/ ikasle eta irakasleakaz topaketea - 2004ko abenduaren 8an: Vermont Jazz Center, BRATTLEBORO, VT - Jam Session - 2004ko abenduaren ...

Artea dario Bilbao Handiari

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Kulturea
Eta, Erandiotik gatozala, Bilbon geratzea erabagiten badogu, Guggenheim Museoak aukera ederra opesten deusku Migel Anjel artista florentziarraren erakusketea ikusiteko. Migel Anjel eta bere garaia erakusketeak Albertinan gordetako marrazki italiar ederrenak eta garrantzitsuenak batu ditu, Florentziako artistarik onenak izandako bizitza luzean zehar (1475-1564) egindakoak. Migel Anjelek oso eragin handia euki eban Errenazimentu klasikoaren garapenean, eta ezinbesteko inspirazino iturria izan zan Manierismo, Kontraerreforma eta Barroko arte moduentzat. Gorputzaren inguruan hizkuntza monumental barria garatu eban, eta bere garaiko artista gehienentzat eredu bihurtu zan ...

Internet: lana topetako bidea

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   sarean
Ikerketa horren arabera, sarean 15 miloe curriculum inguru dagoz. Ganera, jenteak askotan joten dau lanpostuak topetan laguntzen daben webguneetara. Pasa dan urtean, berbarako, mueta horretako guneek 600 miloe bisita baino gehiago izan ebezan. Lana topetako helburuagaz Internet erabilten daben gehienak lizentziadunak dira. Halan da be, aurten miloe bat personek lanpostua modu honetan lortu arren, unibersidadean ikasi daben honeen artean hirutik batek baino ez dau amesetan hainbestetan imajinau dauan lanpostu hori topauko. Bizkaie!

Gripea, mehatxu ezkutua

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   txutxu-mutxuan
Benetako arriskua Adituen esanetan, oilaskoen gripearen birusa nahiko kontrolauta dagoala emoten dau; dana dala, OMSk pentsetan dau epe laburrean mundu mailako larrialdi bati egin beharko deutsagula aurre, mutazino bat izateko arriskua benetakoa dalako. Ganera, negua gero eta hurrago dago, birusak ondoen moldatzen diran sasoia, hatan be. Aurtengo denporaldian 65 urtetik gorako personei eta arrisku taldeei (gaixo kronikoak eta osasun arloko beharginak) emongo jaken txertoa tribalentea da, Kaledonia Barriko 1999ko A birusaren anduiagaz, Fujian-go 2002ko bigarren A birusaren anduiagaz eta Shangaiko ...

‘Arrakalak’, Gotzon Barandiaranen lehen poema liburua

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Kulturea
Arrakalak herririk herri zabaltzea da orain asmoa eta errezitaldi bereziak preparau dabez, musikea eta animazino multimediak tarteko. ARRAKALAK poema liburuan oinarritutako multimedia errezitalak Bihotz Bakartien Klubagaz: -- Zemendiaren 26an (barikua) Bergarako Gaztetxean, 22:30etan. -- Abenduak 30ean (eguena) Urdiainen. -- Urtarrilaren 7an (barikua) Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean. -- Urtarrilaren 20an (eguena) Bilboko Ekoetxean. Horrez gan, Arrakalak liburuaren gaineko mahaingurua egingo da abenduaren 3an Larrabetzuko HORI BAI gaztetxean. - Irakurleak: Gorka Uriarte, Itziar Ituño, Iñaki Berazategi, Mari Feli Etxeandia, Gotzon Barandiaran. - Musikariak: Aintzina Lekue (biolina), Alex ...

María llena eres de gracia

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Zinemea
Zeintzuk dira Kolonbiako 17 urteko gazte batek sabelean kokaina eroanez bizitzea arriskuan ipinteko daukazan arrazoiak? Zein da persona honen atzean ostentzen diran ibilbideak? Marstonek film osoa egituratu dau Catalina Sandinok (Berlingo zinemaldian aktoresarik onenaren saria) antzezten dauan personaia nagusiaren bitartez. Neska gazte honek ez dauz beharlekuko eta etxeko modu txarrak aguantetan eta narkotrafikoaren alderdirik arriskutsuenera joko dau egoera personalari urtenbidea topau guran. Pelikulearen egitura dramatikoa sinple baizen eraginkorra da: kokaina “mando” bihurtzeko prozesuan emon beharreko pausuen deskripzino zehatza. Halan, film ...

Bridget Jones: The edge of reason

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Zinemea
Renee Zellweger-ek ostera be heldu deutso itzelezko ospe eta izena emon eutson Bridget Jones-en personaia antzezteko beharrari. Bigarren film honetan istorioa hasten da lehenago amaitu zan leku berean: Bridget zoriontsua da Mark Darcy abogadu prestigiotsuagaz daukazan maitasun hartu-emonei esker; egoera idiliko horrek, dana dala, ez dau larregi iraungo. Jelosiak eta segurtasun faltak hasiko dira mutil-lagunaren lankide erakargarria, Rebecca, tartean sartzen danean. Bridget-en baldarkeria aurreko filmaren arrakastearen giltzarrietako bat izan arren, oraingoan filmaren egileak lar baliatu dira ezaugarri horretaz, eszena barregarriak ...

Txapel: ‘Tonto el que lo lea’

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Diskoa plazan dago daborduko, Txapel taldeak daukazan berezitasun danak entzuleei eskaintzeko asmoagaz. Punkaren abiadura handian doaz Txapelen kantak, rockaren indarragaz eta baita etenbako melodiakaz be. Ez dabe inor aspertu gura, eta egin beharrekoa labur eta arin egiten dabe; horregaitik, kantak oso laburrak dira eta entzunaldia bera be laburra da. Hamalau abestitan (sei euskeraz eta zortzi gaztelaniaz), Iñigitok berak sortutakoak eta taldeak oneretxitakoak danak, inor ez dala beste inor baino gehiago gogorarazo gura dabe. Horretarako jarri deutse, hain zuzen be, izen ...

Finalean Lekue dauka Larrabetzuk

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Bertsolaritzea
Elorrion erabagiko da finaleko zortzikotea Saio bi jokatuta, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue sailkatuta dagoz, eta puntuen arabera sartuko diranetan ia segurutzat jo geinkez Unai bera (507) eta Iratxe Ibarra (484). Lau aulki beteta. Hortik aurrerakoak Elorrion zehaztuko dira datorren domekan. Igor Elortza, Igor Muniategi, Eñaut Intxaurraga, Gorka Lazkano, Xabi Paia eta Joseba Artza izango dira kantuan Arriola Aretoan arratsaldeko 5,30etatik aurrera. Bertako irabazleak bosgarren aulkia beteko dauala kontuan hartuta, azken hiru lekuetarako lehia estua espero da. Elorrioko bigarrenak ...

Game over: PLT erabarritua

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Indarrak bat eginda, PLTko hiru kideak David Gonzalez, Xampe eta Rafa Rueda jaiobarri legez sentidu dira, lehenengo diskoetan igarten diran sentsazinoakaz baina pozik geratu dira azken produktuagaz. Egoereak eraginda, leitekeana da testu ilunagoak agertzea diskoan eta, oro har, diskoa rockeroagoa, zuzenagoa izatea. Hori bai, taldea zuzenean ikusteko datorren urteko martira arte edo itxaron beharko da; bien bitartean, geldiro-geldiro zuzenekoa preparetan eta egoera barrira ohitzen joango dira. Bizkaie!

Letrak saritzen

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Euskerea berbagai
Mezea, inoz baino egokiago esanda, Martin Ugalde idazle eta kazetaria gogoratu eta omenduz hasi zan. Harek be jaso eban 1990 urtean Euskadi Literatur Saria Itzulera baten historia lanagaitik, baita mereziduta Euskaldun Unibertsala saria be. Mikroa makurtu behar izan eban hurrengo hizlariak. ‘Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero antolatzen dau sariketea, literatur esparru guztiak bultzatu eta zabaltzeko helburuagaz. Ganera, lehiaketa honen bitartez euskal literaturea indartu eta idazleen lana be balorau gura dau’. Grosso modo, holako zer edo zer esan eban Mirenek, aitamenak ...

Rodriguez Ibarraren berbak, ‘sukalde’ lanaren erakusgarri

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   eretxia
Honen ondorioz, gero eta argiago dago, nire ustez, egoera politikoa guk uste baino gehiago aldatu dala gure inguruan. Orain gitxira arte posible ez zana, errealidadea izan leiteke hemendik gitxira. Zeintzuk izango dira jazoera honeen ondorioak? Ez dago oraindino jakiterik, holako gauzak isilpean eroan behar diralako, baina Espainiako gizartean zelan edo holango akordioa izan leitekela ETA eta Espainiako Gobernuaren artean zabaltzen hasten bada, hurrengo asteak oso interesgarriak izango diralakoan nago. Jarraitu daigun 'sukalde mobimentuaren' usain goxoa hartzen… Iñaki Atxutegi

Umetarik eskuko telefono eta guzti

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   txutxu-mutxuan
Mozkorraldi elektronikoa Eskuko telefonoa umeen bizitzan bete-betean sartu da. Orain dala hogei urteko jaunartzeetan erloju, liburu edo bizikletak erregaletan baziran, gaur egunean ohikoa izaten da hari bako telefono mueta honeek erostea. Zelularren fenomeno hau modearen araberakoa dala pentsetan da, baina gurasoak ez dagoz bape arduratuta traste horreei sarritan emoten jaken erabilerea larregizkoa izan arren. Komunikazino faltea bultzatuagaitik be, arazo honek ez dau zaratarik ataraten. Hainbat soziologok esaten dabenari jarraituz, aztertu beharra dago umeek ia zergaitik joten daben eskuko telefonoetara edo ...

Luna de Avellaneda

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Zinemea
'Luna de Avellaneda' auzo bateko klub ospetsu baten ganeko istorioa da; iraganean loraldi baten moduko ibilbidea euki eban, baina gaur egun arriskua dakarren krisialdian murgilduta dago. Antza danez, aukera bakarra kasino bihurtzea da, 1940ko hamarkadan fundau ebenek eukiezan ideia eta helburuetatik guztiz asago. Fundatzaile horreen ondorengoek ames horreek aurrera eroaten jarraitu beharko dabe edo euren burua salbau; horra hor zalantzea eta dilemea. 2001ean Juan José Campanellak harri eta zur itxi ginduzan “El hijo de la novia” film bikaina ikusteko aukerea ...

'Pantera Errosa' ospetsuaren remake bat abian

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Zinemea
Kline antzezle ezagunak ('Wanda izeneko arraina' eta 'French Kiss') Dreyfus-en narruan sartuko da, Clouseau-ren nagusi harroaren paperean, hatan be. Aktore honek dino filmazinoan orain arte giro ona nagusitu dala eta zeozer txarto egiten dabilzala, dan-dana lar erreza izan dalako. Jean Renok, bestalde, berarentzat ohore handia dala MGMrentzat atzera be behar egitea esan dau. Era berean, adierazo dau Roberto Benigni itailarraren hurrengo lanean be ikusi ahal izango dogula. 'Pantera Errosaren' ikutu femeninoa Beyoncé-k emongo dau; antzezle honek onartu dau errodajearen hasikeran ...

Foie eta sagar berde milorria

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Jan edanak
Osogaiak: (4 lagunentzat)  Sagar berde bi (gran smith).  500 gr. Foie midi cuit (egositako foie-grasa).  Sagar bigaz egindako purea.  Lasagnea egiteko pasta freskoa (12 lamina).  40 gr. azukera. Zelan egin: Sagar berdea hartu eta oso fin ebagiko dogu, ahal izan ezkero pernila ebagiteko makineagaz. Ebagi ostean, uretan sartuko dogu, oxidau ez daiten. Beste sagar bigaz purea egingo dogu, honeek labean erre ostean thurmixagaz ondo txikituz. Sagarra labean ordu erdiz eukiko dogu, 180ºtara, eta sagarraren bihotzean ...

Argentinako ardaoak

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Jan edanak
Argentinako mahastiak hiru gune handitan batu geinkez: - Ipar Andinoa: gune honetan Rioja (8.000 hektarea), Catamarca (3.000 hektarea) eta Salta (1.800 hektarea) sartuko doguz. Saltako lurraldean, Cafayaten hain zuzen be, munduko mahastirik altuenak dagoz. Bertako mahatsondoak ikusgarriak dira, batez be altuereagaitik eta enborrek daukien zabalereagaitik. Torrontes bariedadeagaz egindako ardao zuri zoragarriak egiten dabez bertan. - Erdialde Andinoa: gune honetan Argentinako mahasti guztien % 90 dago. Argentinako ardao-lurralde handiena eta ospetsuena Mendoza dogu (148.000 hektarea). Beste alde batetik, gune honetan ...

Morro de Sao Paulo eta bueltako bidea

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Euskaldunak munduan
Euskal Herria zerutik ikusi dot: iluna, urdina, euria, kotxeak eta etxeak. Non geratu ete da Brasileko eguzki beroa? Aireportuan ahiztea eta lehengusinea daukadaz itxaroten. Pozgarria da familia barriro ikustea, mosuak emotea, entzutea, alboan sentidutea. Tabernan ama dago: pozik eta eder, betiko moduan. Ez da ia ezer aldatu. Iratxe Ormatza

Maceió: Brasil trankila

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bidaide
1.- Hiru bider bisitau dozu Brasil, eta horreetatik bitan Maceió eta Recifera joatea erabagi dozu, herrialdeko leku ezagunak, uriburu handiak eta Amazonasa albo batera itxita. Zergaitik hori? Ez da leku horreek interesetan ez jatazalako, ezta pentsau be. Gehiago esatearren, oraintsu etorri naz Rio de Janeirotik. Baina nire helburua leku trankila topetea da, idazteko kontzentrazinoa lortu ahal izateko. Lagun batek Maceió eta inguruak ezagutzen ebazan, eta beragaz joan nintzan. Gustau egin jatan, eta handik gitxira, barriro be joatea erabagi neban. 2 ...