Galeusca, esperantoa eta gu

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Kulturea
Aldiz, danok ondo egin dogun gauza bat jatea izan da. Allarizekoa eskandalua izan zan. Tripeari ez geuntson pakerik emon: hiru orduko bazkari zoragarria arrastiko bostetan amaitu ostean, bederatzietan atara euskuen afaria, eta beste ordu biko jarrialdia, musturren paretik olagarroak, enpanadak, txuletoiak eta berberetxoak pasetan jakuzan bitartean. Domekako gaia “Kanpoko uriak” izan zan, eta delegazino bakotxak hizlari bi eukazan bertan. Gure partetik, Jon Abril eta David Tijero izan ziran ordezkariak. Abril beratarrak Shangairen gainean egin eban berba, eta Tijero bilbaotarrak New ...

Kortxozko estalkia eta ardaoa

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Jan edanak
Kortxoak ardaoari eragindako kalteak Askotan usaimenagaz lotuta dagozan ardaoaren hainbat akats agertzen diranean, 'kortxo gustua' daukala esaten dogu. Baina benetako kortxo gustua ahoan desatsegina da eta ardaoari ustel eta urdindu usaina eransten deutso, eta askotan edateko txarrak dira. 'Kortxo gustua' agertzen da zenbait mikroorganismok kortxoaren zuntz suberosaren egituran aldaketea eragin eta ardaoari substantzia horreek joaten jakozanean. Kortxo gustua kimikoa edo begetal erakoa izan daiteke. Kimikoaren sentsazinoak hidrokarburoren bat ekarriko deusku gogora (gasolinea edo antzekoa). Begetalak, barriz, ardaoaren gustuagaz bat ez ...

Enbaxadak: zertarako?

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Bidaide
Informazinoa eta gaixotasunak Herrialdearen ganeko informazinoa jasoteko edota bidaiariak eragin ez dituan arazoei konponbidea emoteko nahitaezkoak dira enbaxadak. Horrezaz gan, berebizikoak dira ekonomia gaietan, izan be, ordezkatzen daben herrialdeko enpresak mimo handiz tratetan dabez, batez be, herrialdean egoitza hartu gura daben enpresen kasuetan. Lapurreta kasuetan be oso eragingarriak dira eta pasaporte eta nortasun agiri barriak berehala tramitetan dabez. Ezbeharretan eta gaixotasunetan, personak identifikau behar diranean edo hildakoak aberriratu behar diranean be laguntzino handia emoten dabe enbaxadek. Gizarte Segurantzak gastuak pagetan ...

V. Udagoieneko Ostera

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Musikea
Abendurako iragarritako lau saio ederrakaz amaituko da aurtengo Udagoieneko Ostera eta Elorrioko Arriola Antzokian, abenduaren 3an, euskerearen nazinoarteko egunean, Maddi Oihenart abeslaria eta Josetxo Goia-Aribe saxojoleak osotutako taldeak “Ilhargi-min” argitaratutako lan barria eskainiko dabe, jazza, folka, musika barriak eta kantu tradizionalak tartekatzen dabez maisutasunez. Ruper Odorika musikari oñatiarraren txandea Balmasedako Udal Aretoan izango da 5ean. Bestetik kantari beteranoa Santurtziko Serantes Aretoan be ikusi ahal izango dogu abenduaren 10ean, kasu honetan Bixente Martínez eta Joseba Tapiagaz batera, Hiru Truku taldeak doinu ...

Salvador de Bahia

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Euskaldunak munduan
Kapoeira be alderdi honetatik zabaldu zan Brasil osora. Dantza-burrukea da, ez dago seguru non sortu zan, Afrikan edo Brasilen, baina argi dagoana da baltzek sortutakoa dana. Esklaboek Brasilen garatu eben igesaldian zuriakandik babesteko. Gaur egun Brasileko kulturearen zati bat da. Taldean egiten da, persona bi taldearen erdian iminten dira, eta besoak, gorputza eta hankak erabiliz, alkarrizketa moduko bat sortzen dabe: goxoa, erasokorra, elegantea, leuna, bikoteak gura dauana izan daitekeena. Martitzen gaua asteko gaurik alaiena da, kontzertuak egiten dabez eta jenteak ...

Hamazortzi mila hildako, medikuarenera joaterik ez daukielako

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   txutxu-mutxuan
Klase ertainak eta osasun zerbitzuak AEBetako ekonomia apaltzen danean, klase ertainek horren kalteei eutsi behar deutsee. Ironikoa da, baina AEBetan pobrea izan eta behar barik egonda laguntza mediko hobea jaso daiteke lanaldi osoko beharra eukita baino. Estadu Batuetan enpresa handietako beharginek, jubilatuek eta pobre-pobreek baino ez daukie poliza medikorik. Baina negozio txiki bateko behargin batek edo enpresaburu txiki batek asegurua pagau beharra dauka, hau da, hilean batez beste 800 euro balio dauan asegurua. Hori, zoritxarrez, lujo itzela da 40 milioi ...

Frantses-porru budina

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Jan edanak
Frantses-porru budina Osogaiak (6 lagunentzat)  800 gr. frantses-porru  10 arrautza.  5 gr. gatz.  150 gr. tomate-saltsea.  Gramo bat piperhauts zuri.  400 gr. Esne-gaina. Zelan egin Oso erraeza da budina egitea, baina pausuak behar dan moduan betetea be oso garrantzitsua da. Horregaitik, adi egon. Osogaiak banan-banan iminiko doguz lapiko baten, ordena honetan: lehenengo arrautzak eta frantses-porruak. Thurmixagaz irabiauko doguz eta gatza eta tomate-saltsea ganeratuko deutsagu, piperrautsagaz batera. Behin ondo nahastauta dagoanean, esne-gaina bota eta azkenengoz ...

Urdanetaren bidaia Filipinetara

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   antxina-barri
Kapitainak Erregeak emondako eskutitzearen arabera hartu beharreko norabidearen agindua emon eban. Itsaso zabalean egozanean irakurri eban eskutitza eta danon harridurarako, Guinea Barrira joiazala pentsetan ebenean, azkenean, Erregeak Filipinetara joateko agindu eutsien. Urdaneta ez egoan konforme, berak esandakoagaz bat ez etozalako Erregearen aginduak, baina honeek betez, harantza hurreratu ziran lau ontziak. Azkenean, 1565eko apirilaren 27an heldu ziran itsas gizonak Cebuko ugartera, Filipinetan ukutzen eben lehenengo lurrera. Baina antza danez, bertakoak ez egozan konforme etorri barriakaz eta ez ziran hurreratu eurakana. Holan ...

Melinda and Melinda

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Zinemea
Melinda and Melinda filman ezusterako tartea dago. Ikuspuntu bikotx batetik abiatu eta lehenengo eta behin personaiak kontroletan dabezan sortzaileen sarrerea eginda, Woody Allenek ikuspegi kontrajarriak ezartzen dauz: batetik, bizitzearen tragikotasuna, eta, bestetik, komikotasuna. Dana dala, gidoiak idazteko maisu eskolak emotetik asago, bizitzeak herrestan eroandako personaiak eta sortzaileak aurkeztuko deuskuz. Halan, bikoxtasuna eguneroko kontraesanen eremu zabalean desegingo da. Aukera baten eta bestearen arteko aldea ondo be ondo zuzendutako personaiak kurutzatzean desagertuko da. Woody Allenek ondorioztatzen dau existentzian dan-dana tragikoa dala, baina ...

Being Julia

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Zinemea
Somerset Maugham-en nobela labur baten oinarrituta, “Being Julia” atzekoz aurrera idatzi ebela emoten dau. Izan be, amaierea hain da sendoa, ze aurretik erabilitako nahaste guztiak ez deusku ardura. Inork ez dau kolokan iminten amaierak garrantzi handikoak dirana. Zuzendari batek hasikera ona eta amaiera makala daukan film baten eta hasikera ahul eta amaiera indartsuko beste baten artean aukeratu beharko baleu, sekula ez leuke lehenengoaren alde egingo. Ikus-entzuleak be nahiko eskuzabalak izaten dira horrelakoetan eta edozer jasateko prest egoten dira amaieran ganorazko ...

Bush irabazle Ameriketako hauteskundeetan: esplikauezina esplikau guran

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   eretxia
Dana dala, defentsa kontuak garrantzitsuegiak izan dira kanpainan zehar, egoera ekonomikoaren ganeko eztabaidea baztertuz. Beraz, abantailarik onena alperrik galdu dauala uste dot. Bin Ladenen bideoak azken errematea emon deutso. Badago beste faktore deigarri bat: Estadu Batuetako maparen botu banaketea ikusi ezkero, begibistakoa da nondik etorri diran Kerryren botoak: kostaldetatik, gunerik liberalenetatik eta bateren batzuk industri arazoak izan dabezan estaduetatik. Hegoaldean eta Midwesteko estaduetan ez dau ezer atara. Ez dogu ahaztu behar Kerry Bostonekoa dala. Eta sarritan Estatu batuak herri bakar ...

Animalien okelea jatearen onespena kulturan (II)

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Jan edanak
Okelea modu berean jaten dogu? Ez. Gero eta gitxiago jaten dogu animalia etxurea daukan okelea. Baserrietan, Santo Tomaseko ferietan eta holako batzuetan oraindino mantentzen dira animalien gorputzeko atal osoak, baina gaur egun gero eta arraroagoa da harategietan orain urte batzuk hain normala zan txahal buruak euren begi eta guzti ikustea, baita untxi osoen gorputzak... be. Barrukiek, garunek eta mueta horretako jakiek gero eta enpagu handiagoa emoten deuskue gehienoi. Ganera, arineketan bizi garanez, gero eta gitxiagotan erosten doguz txikitu egin behar ...

Espainian euskerearen, galegoaren eta katalanaren ofizialtasuna lortzeko: GALEUSCA

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Euskerea berbagai
Europan ofizialtasuna eskuratu ahal izateko, euskerea, galegoa eta katalana Espainiako Estaduko hizkuntza bilakatzea nahikoa litzateke. Prozesu hori burutzeko sozialistek Europako instituzinoen aurrean erakutsitako jarrera erabili ahal izango geunke. Ze, Europan egin leitekena, zergaitik ezin leiteke egin Espainian? Ondorioak, katean, askotarikoak izango litzatekez: 1. Estaduaren baitako administrazino eta eskumenetan eragina izango leuke. 2. Nafarroan, eremuen baitako hizkuntza politikea gainditzeko euskarri legala eskainiko leuke. 3. Hizkuntza horreek ofizialkide diran eremuetan hizkuntza politikea are eragingarriagoak egin ahal izateko egungo trabak gainditzea ekarriko leuke ...

Eñaut Intxaurraga Zeanurin nagusi

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Bertsolaritzea
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2004 / Finalaurrekoak: Partehartzaileak: 2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak (zazpik emon dabe izena):  Iratxe Ibarra  Unai Iturriaga  Igor Elortza  Oihane Enbeita  Fredi Paya  Etxahun Lekue  Igor Muniategi Kanporaketa saioetako irabazleak:  Onintza Enbeita 394  Oihana Bartra 389,5  Arkaitz Ugartetxea 386,5  Gorka Lazkano 379  Eñaut Intxaurraga 383,5 Puntuen arabera sailkatu diranak:  Xabier Paya 391,5  Arkaitz Estiballes 379  Garikoitz Sarriugarte 377,5 ...

Munduko superordenadorerik indartsuena prest dago

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

SIMO 2004: “hackerrentzako” lehia

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   sarean
Irabazleren bat balego Xifra-ri emon beharko leuskio erabili dauan teknikearen ganeko dokumentazinoa (kodeak eta erabilitako elementu guztien zerrendea). Enpresa honen helburua argia da: alde batetik, euren sistema eta teknologien propaganda egitea, sistema indartsu eta urratu ezinaren ospea lortuz eta, beste alde batetik, hackerrek erabilten dabezan teknikak aztertzea eta ikertzea (euren sistema eta teknologian apliketako. Xifra enpesearentzat ez eze, beste erakunde batzuk be intresauta dagoz, jakina, berbarako Espainiako Guardia Zibilaren arlo telematikoetako arduradunak be adi egongo dira hackerren teknikak aztertu eta ...

Inflexino puntuak

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Bertsolaritzea
Gero, udea lan handirik egin barik igaro ondoren, udagoienean otso handia agertzen da; kasu honetan, Foru Aldundiak ez dau ehiztari talderik antolatzen otsoa akabetako. Hori baino, laguntzinoa emoten deutso animalia errukarriak irunsten jarraitu dagian (eta kontrajartea bada be, espero daigun holan jarraitzea). Eta otso honek, aurreko astegoienean janaldi edarra egin eban. Hogeita hamar txarri, basurde, urtxintxa, orein, sator eta abar topau ebazan bere zulo parean. Eta horreetatik danatatik, hamaikak baino ez eben lortu iges egitea. Haimaka horreek beste zazpi animaliagaz ...

Iberdrolaren planak atzeratu egin dira (PLC)

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Azken uretaratzea?

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   antxina-barri
Ontziolen zabaltze ekitaldia 1916an izan zan, apirilaren 27an. Eguna ospatzeko langileek soldatako egun bateko saria jaso eben eta bazkaria doban; konbidatuentzako, barriz, tea banatu zan. Egun honetan jarri ziran “Conde de Zubiria” eta “Marques de Chavarri” ontzietako azpialdeak. Biak Labe Gariak enpresearen enkarguz lantegira ikatza itsasoz ekarteko. Ontzien motorrak be enpresan bertan egiteko ziran. Eurekaz batera, “Alfonso XIII” 5.000 tonako itsasontziaren lehenengo zatiak be jarrri ziran. Ontziola barritik uretaratutako lehenengo ontzia “Conde de Zubiria” izan zan, 1917ko garagarrilaren 7an ...

Bisak: ahaztu ezinekoak

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Bidaide
Herrialde muetak eta bisak Herrialde mueta bi dagoz: bisa exijiduten dabenak eta ez dabenak exijiduten. Azken honeek Europako Batasuna osotzen daben herrialdeak dira. Halan da be, euretariko batzuk, batez be kide barriek, oraindino be bertara sartukeran eta urtekeran silua iminten dabe pasaportean. Baina honeek ez dira guri interesetan jakuzanak. Guk herrialdean sartzeko bisa eskatzen dabenak aztertuko doguz. Honeen artean, desbardintasun ugari dagoz, eta bi talde egin geinkez: bisa herrialdera sartukeran emoten dabenak (Europako Batasuneko nazionalidadea euki behar da derrigorrean) eta ...