Larregi talde lemoarrak irabazi dau Banden Lehiaren 6. edizinoa
2014-12-02 11:18 MusikeaAurten Banden Lehiako lau finalistak bizkaitarrak izan dira; Crazy Chaos bilbotarrak, Gorliz, Plentzia eta Urdulizeko Late to Scream taldea, Bilbo eta Getxotik etorritako Aizkorak Zorroztu, eta Larregi irabazleak, lemoaztarrak. Barikuan jokatu zan finala Bilborock aretoan. Larregik disko bat produzidu eta Bilbao BBKLive eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan joko dau, sari lez.
Koldo Mitxelena zanaren berbak berreskuratu ditu Euskearearen Aholku Batzordeak
2014-12-02 10:41 Euskerea berbagaiEABk 2014ko Euskerearen Nazinoarteko Egunerako Adierazpena onartu dau. Euskal letren klasiko autortua dan Koldo Mitxelenaren idatzietan bilatu eta josiak diran testuek osotzen dabe Adierazpena. Eguzkia bezain argi ikusi daiteke batasunik barik ez dogula euskerarik izango bihar edo etzi, Batasuna ez da nahikoa dan baldintzea, baina bai premiazkoa eta ezinbestekoa, hizkuntzea biziko bada.
50. urteurrenean, Gobela ikastoleak jasoko dau V. Argia Ereiten saria
2014-12-01 17:01 Euskerea berbagaiGobela ikastoleak euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko Getxoko Udalak sustatutako V. Argia Ereiten Saria jasoko dau aurten. Ikastoleak 2015ean bere 50. urteurrena beteko dau eta sariak urte honeetan guztietan euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lana goraipatu nahi dau.
50 urte Arratiako tranbia barik
2014-12-01 14:02Ehun urtetik gora igaro dira, gehienbat Arratiako tranbia izenagaz ezagutzan dan Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa jaio zanetik, eta 20014ko zemendiaren 30ean haren heriotzearen 50. urteurrena bete da.
Juan Mari Iraolagoitia: 'Oztopoak gogorrak ziran, baina gure ilusinoa handiagoa'
2014-12-01 10:10 BarriketanBizkaia Irratiko zuzendaria izandakoa
Aitor Arregiren 'Zarautzen erosi zuen' lanak irabazi dau Urrezko Antzarra
2014-12-01 10:07 BarriakLekeitioko 37. Zine Bilerako sari nagusia Aitor Arregik zuzendutako Zarautzen erosi zuen film laburrarentzat izan da, eta zuzendari onenaren saria be berak irabazi dau. Amataurretan, Unai Garateren Ordu erdi beharra izan da nagusia. Zapatuan, Ikusgarri aretoan egin eben sari-banaketea.
Etxahun Lekue Etxebarriak be finalerako txartela eskuratu dau
2014-12-01 09:42 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu dau puntu gehien batzea, 515 puntu; ariketa guztietan puntu gehien batu ditu Etxahun Lekuek. Bigarren Onintza Enbeita sailkatu da 495,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Xabat Galletebeitia 474 puntugaz.
Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sari nagusia ez eze, akzesita be irabazi dau Ekaitz Goienetxeak
2014-11-28 14:47 sariak-autortzakEkaitz Goienetxeak Olatuak hausten diren lekua lanagaz lortu dau euskerazko sari nagusia. Fernando Morillo idazle eta epaimahaiburuak azaldu dauenez, epaimahaiko kideak hunkitu egin gaitu errelatoak, ganera bizkaiera erreal eta bizian kontauta dago.
Singapur, uri perfektua
2014-11-28 13:01 BidaideTradizinoa eta abangoardia burrukan dagoz eten barik oparotasunaren ugarte honetan. Asiako Hego Ekialdeko finantza zentro garrantzitsuena da eta planetako herrialderik aurreratuenetakoa. Edozelan be, finantza guneko etxe-orratz distiratsuakaz batera, kultura txinatar, hindu eta islamikoaren ohitura zaharrak babesteko tenplu txikiak dagoz.
Maribel Aiertzak irabazi dau Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketea
2014-11-28 10:18 sariak-autortzakBerriatuko Maribel Aiertzak eta Juan Ramon Alberdik jaso ditue UPV/EHUko Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketako lehen eta bigarren sariak. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak emon deutsez sariak.
Bertsonajerik bertsonajeena: MaƱukorta
2014-11-27 14:03 BertsolaritzeaXabier Amurizaren eretxiz, bertsonajerik bertsonajeena da Mañukorta, bertsolaria eta kontalaria, Newtonianoa, Mañukortaren uniberso mentala, emozionala eta jardunezkoa hain zehatza eta koherentea da, ezen bildur barik konparau daiteke uniberso fisikoaren sistemeagaz.
Euskerazko komikiak protagonista izango dira Txurdinagan eta Santutxun, eguenetik zapatura
2014-11-26 14:16 kulturbizParrapean Komiki Egunak antolatu ditu Bilboko Udalak, euskerazko komikigintzan egiten dan lana erakusteko. Zemendiaren 27tik 29ra, erakusketak, azokea, tailerrak eta berbaldiak egongo dira Begoñako barrutiko udaltegian eta Santutxu auzoko hainbat gunetan.
Kepa Junkerak 'Trikitixaren historia txiki bat' disko-liburua aurkeztu dau Errekalden
2014-11-25 14:52 MusikeaRekalde auzunean, gurasoen etxe-aurrean, hortxe aurkeztu dau Kepa Junkerak, Sorginak taldeagaz batera, Trikitixaren historia txiki bat liburu-diskoa. Musika munduan daroazan 35 urteak behar barri honegaz ospatu gura dituela esan dau aurkezpenean, lagun, ezagun eta auzokoez inguratuta. Bihar kontzertu akustikoa eskainiko dau Bilboko Elkar dendan, 18:30ean.
Hileko Dokumentala zikloaren barruan, 'Five days to dance' aurkeztuko dau eguenean Zinebik
2014-11-25 12:41 BarriakHileko Dokumentala, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, ZINEBIk, urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen estreinaldien zikloak, Rafael Molések eta Pepe Andreuk zuzendutako Five days to dance (Espainia 2014, 77 min.) filma eskainiko dau eguenean, zemendiaren 27an.
Euskal artisten 'Riding to Amarillo' erakusketea ikusi ahal izango da San Diegon (AEB)
2014-11-25 10:39 Kulturea2015eko urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai eta honako artista honeek hartuko dabe parte, horreetako batzuk Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz: Lehior Bilbao, Julen Agirre, Unai Requejo, Usoa Fullaondo, Iranzu Antona, Jorge Nuñez, Jon Otamendi, Damaris Pan, Lorea Alfaro eta Olatz Vilariño.
'Sortuko dira besteak' emonaldia domekan, Bilboko Arriagan
2014-11-24 17:25 MusikeaHirugarren urtez, hainbat euskal musikari ezagun Sortuko dira besteak emonaldian alkartuko dira zemendiaren 30an, Bilboko Arriaga antzokian. Mixel Ducau, Alex Sardui, Mikel Urdangarin eta Petti kantariak agertuko dira, besteak beste, oholtzan. Abenduaren 27an, Donostiako Kursaalen izango dira.
Berri Txarrak, hiru disko eta hiru estilo lan bakarrean
2014-11-24 14:45 MusikeaBuruan 20 urte 20 abesti lemea sartuta eukela, ekin eutsien Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta Dabid Gonzalezek Denbora da poligrafo bakarra (Only In Dreams) diskoari. Hiru disko, hiru estilo eta hiru produktore, Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson. Aurreretxi eta bildurrak estudioko atean itxi ditu Berri Txarrakek.
37. Euskal Zine Bilerearen hasiera ekitaldia cabaret erraldoi bihurtu da
2014-11-24 11:26 BarriakMiren Gojenola, Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocinak 37. Euskal Zine Bilerako hasiera ekitaldia kabaret erraldoi bihurtu dabe bart. Emozinoz beteriko hasiera ekitaldia izan da. Bertan izan dira igazko aurkezleak be, ganbaratik begira. Lehiatuko diran filmen erakusketea egin eta epaimahakideen aurkezpena egin da segiduan.
Lehenengo finalaurrekoa irabazita, Iratxe Ibarra Foruriak finalean kantauko dau
2014-11-24 09:55 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ostean, Iratxe Ibarra Foruriak lortu dau puntu gehien batzea, 475,5 puntu. Holan, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko dan finalerako txartela lortu dau markina-xemeindarrak.
Hego Koreako Chun-Kyu Parken 'Mould' filmak irabazi dau Zinebi jaialdiko sari nagusia
2014-11-21 14:30 BarriakEuskal Zinemearen Sari Nagusia, Aitor Gutierrezek eskuratu dau, Anomalo lanari esker. Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebik, goizean emon dau ezagutzera aurtengo edizinoko palmaresa. Arratsaldean, Arriaga Antzokian, sariak emoteko ekitaldia izango da eta, bide batez, Alex Angulo aktore hil barriari omenaldia egingo deutsie antolatzaileek.


























