'Uhinak'. RA ASENSI.
2026/07/08 - 2026/12/28
Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak


Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.
Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.
Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Mundu baten aukerea-Naturearen iluspegiak BBVA Bilduman'.
2026/07/09 - 2026/10/09
Bilbon, San Nikolas Jauregian. |ErakusketakOrdutegia: astelehenetik domekara 11:00-19:00. Zarratuta egongo da garagarrilaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 22an.
'La posibilidad de un mundo. Visiones de la naturaleza en la Colección BBVA'.
2026/07/09 - 2026/10/12
Bilbon, BBVAren San Nikolas Jauregian. |Erakusketak
'Itsas-geruzak'. BEÑAT GEREKA BIKUÑA.
2026/07/10 - 2026/09/20
Donostiako Aquariumean. |ErakusketakItsasoa abiapuntu dauen argazki erakusketea da, Itsasoak pizten gaitu proiektuaren bigarren proposamen artistikoa.
'Zabalguneak, trazatutako edozein garai hobea izan al zen?'.
2026/07/16 - 2026/09/27
Donostian, Santa Teresa komentuan. |Erakusketak
'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.
2026/07/21 - 2027/01/10
Gernikan, Euskal Herria Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'La cuisine de ma cousine'. LA CUBANA.
2026/08/13 - 2026/09/13
Bilboko Arriaga Antzokian. |AntzerkiaErosi sarrerak hemen.
'BIZKAIA objetiboan' erakusketea. PHOTOBAT.
2026/09/04 - 2026/10/04
Urduñako Orduña Hiria Museoan. |Erakusketak
Nafarroako Komikiaren XVII. Aretoa.
2026/09/04 - 2026/09/27
Iruñea, Sarriguren, Antsoain eta Lizarran. |Jardunaldiak
Informazino gehiago hemen.
18. FesTVal.
2026/09/07 - 2026/09/12
Gasteizeko Europa Biltzar Jauregian. |JaialdiakFesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizinoan egoitza nagusia Arabako uriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da.
FesTVal-en 2026. edizinoak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eusten deutso: ikus-entzunezko produkzinoen primiziako estreinaldiak, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Zarratzeko Gala tradizionala.
FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean izandako eragina urtez urte handiagoa da: igaz, 85,8 miloe eurotik gorako oihartzun mediatikoa lortu eban jaialdiak, Onclusivek ikuskatutako datuen arabera. 20.000 albiste baino gehiago sortu ziran hedabideetan, eta miloeka ikus-entzule izan zituan.
Informazino gehiago hemen.
42. Getxoko Folk Jaialdia.
2026/09/09 - 2026/09/13
Getxon. |MusikeaGaragarrilaren 27tik aurrera, sarrerak hemen.
IV. Boga Boga Festibala.
2026/09/10 - 2026/09/13
Donostian. |MusikeaKontzertuak Donostiako Miramar Jauregian, Easo Plazan eta Dabadaban izango dira.
Erosi sarrerak hemen.
'El pelotazo'. Pabellon 6 Antzerki Laborategia.
2026/09/10 - 2026/09/13
Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |AntzerkiaPelotazo obreak zortzi antzerkigileren begirada poliedrikotik heltzen deutso etxebizitzearen krisiari. Antzerkigile bakotxak bere ikuspuntua eskainiko deusku, zortzi kontakizunek (horreetako sei gaztelaniaz eta euskeraz bi) antzezlan anitza eta, aldi berean, gaiei jagokenez homogeneoa osotzen dabe.
Patxo Telleriak asmau eta koordinautako proposamena Getari Etxegaraik eta Olatz Ganboak zuzenduko dabe eta eszenatokian lau antzezle izango dira: Alfonso Diez, Aitor Fernandino, Leire Orbe eta María Urcelay.
Erosi sarrerak hemen.
'Rigor Mortis'. Dorleta Urretabizkaia.
2026/09/10 - 2026/09/13
Donostiako Antzoki Zaharrean. |AntzerkiaErosi sarrerak hemen.
'Gandioleko eraikitzaileak'.
2026/09/11 - 2026/10/02
Getxon, Gurari, Emakumeen Etxean. |ErakusketakSenegalen aurrera eramandako proiektu komunitario bati buruzko erakusketan Tabax Nité prozesu eregitzailean parte hartu eben hainbat persona ikusi daitekez. Hahatay alkarteak 2020an Senegaleko Gandiolen martxan jarritako esperimentazino espazioa da. Horrek egitura komunitario batzuk ditu, esate baterako osasun zentroa, emakumeen etxe bat, komunikazino zentroa, lanbide-heziketako areto bat eta baratze bat, eta aldi berean, ingurumenari, generoari, ekonomiari, identidadeari, erresilientziari eta bestelakoei buruz hausnartzeko aukerea eskaintzen dau. Irudiak Marta Moreiras eta Ina Thiam argazkilariek emondako tailer baten emoitzea dira.
Ekimena udalerrira KCD GGKEaren eskutik helduko da, urriaren 16an Muxikebarrin izango dan Zinema Ikusezina Film Sozialak Nazinoarteko Jaialdiaren saioaren atarian.
6. Baratxinto Fest, Pirinioetako Arteen Seia.
2026/09/11 - 2026/09/13
Erronkari, Burgi, Uztarroze eta lehen aldiz, Bidankozen. |Jaialdiak
'Emakumeak eta literaturea'. Dinamizatzailea: Maitane Perez.
2026/09/14 - 2026/12/14
Bilbon, Foru Liburutegian. |IkastaroakIkastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. pisuan. Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra hemen. Danetara, 20 plaza dagoz, eta jente gehiagok izena emoten badau, zozketa bidez esleituko dira lekuak.
