
II. Getxo Eszena Kalean.
2025/05/03 - 2025/07/26
Getxon, Areetako Geltokia Plazan. |JaialdiakAire zabaleko arte eszenikoen ikuskizunak Getxoko Areetako Geltokia Plazan izango dira, 14, hain zuzen be, Euskadi, Katalunia, Madril eta Belgikatik etorritako konpainien eskutik.

'Bilboko Irudiak'. ROSSINI ABESBATZA
2025/05/09 - 2025/06/13
Bilbon. |Musikea- Maiatzak 9: Errekaldeko Udaltegian.
- Maiatzak 16: Begoñako Udaltegian.
- Maiatzak 23: Otxarkoagako Udaltegian.
- Maiatzak 30: Enkarnazio Eleiza.
- Bagilak 6: Sortzez Garbiaren Parrokian.
- Bagilak 13: Sarrikoko Konserbatorioan.
Doban.

'Şuwar al-Rũm. Islam. Eskultura Klasikoa'
2025/05/15 - 2025/09/14
Bilbon, Berreginen Museoan. |ErakusketakErakusketa Artelana bere testuinguruan ekimenaren edizino berezi bategaz dator (maiatzak 15/18:00), Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko balio dauelako.
Lau atal tematikotan arte klasikoak literatura islamiarraren ikuspegitik zelako harrerea izan dauen erakusten da.

'Gamazada. Gure poltsikoaren jabe'.
2025/05/21 - 2025/09/21
Gernikan, Euskal Herria Museoan. |Erakusketak
'My house is your house' . CHIHARU SHIOTA
2025/05/27 - 2025/09/28
Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak
III. Antzerki Amateurraren Jaialdia
2025/05/30 - 2025/06/22
Pabellon 6 Aretoan. |AntzerkiaSarrerak hemen.

'Ile guztia begien aurrean'. EVA RAYA + SUSANA GÓMEZ GARCÍA.
2025/06/03 - 2025/06/27
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan. |ErakusketakErakusketea Foru parlamentuak eta EHUko Arte Eder Fakultadeak Leioako campusean trebatutako artista gazteei bultzadea emoteko daben akordioaren barruan dago. Eva Rayak eta Susana Gómez Garcíak alkarregaz asmau daben Ile guztia begien aurrean erakusketea egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketak ikasle biek EHUko Arte Ederren Fakultadeko azkenengo Pintura Masterrean egin dituen lanen aukeraketea batzen dau.
EHUko Pintura Masterreko ikasle horreen erakusketea bagilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Ordutegia: 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.
2025/06/05 - 2026/01/31
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakPilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

Arbola Fest 2025. Transizino ekosozialean dagoan mundu baterako arte bizien jaialdia.
2025/06/11 - 2025/06/15
Iruñeko Antartika Kultur Containerren. |JaialdiakInformazino gehiago hemen.

Gure Zirkua.
2025/06/13 - 2025/06/14
Amorebieta-Etxanon. |Antzerkia- Bagilak 13: 19:00.
- Bagilak 14: 12:00 eta 17:00.
Sarrerak hemen.

Gau Zuria 2025
2025/06/13 - 2025/06/14
Bilbon. |ErakusketakBilboko Udala uriaren fundazinoaren 725. urteurrena ospatzeko azken zehetasunak prestetan dabil. Bagilaren 15ean izango da. Halanda be, bagilaren 13an eta 14an, Gau Zuriak kultureaz beteko ditu uriko espazio enblematikoenak.
Bilbo eszenatoki handia bilakatuko da, bertoko, estaduko eta nazinoarteko artistek sortutako argi-instalazinoak, diseinua eta teknologia buztartuz.
Gau Zuria Bilboko Udalak bagilaren 15ean egiten dan uriaren fundazinoaren urteurrenaren esparruan atontzen dituan jardueren barruan dago.

XXXVIII. Pasealekuko Udal Kirol Txapelketea
2025/06/18 - 2025/08/01
Gernika-Lumon. |TxapelketakEmon izena hemen.

Azkena Rock Festival 2025
2025/06/19 - 2025/06/21
Gasteizko Mendizabalan. |JaialdiakSarrerak hemen.