Jostailuen Zirkua.

2025/12/16 - 2025/12/30

Bilboko BBK Salan. |Jaialdiak

Proposamenak interes handia biztu dauenez (hasieran erabilgarri egoazen 6.000 plazak agortu egin ziran dauela 10 egun abiarazo bezain laster), azkenean harmaila handiagoak jarri dira eta horrek edukiera handitzea ahalbidetuko dau. Holan, gaur arratsaldean, hilak 16, 17:00etan, BBK Salaren webguneak 1.500 gonbidapen izango ditu eskuragarri. Doban erreserbau ahal izango dira online.

Informazino gehiago hemen.

Gabonetako Azokea.

2025/12/18 - 2025/12/24

Mungiako Matxin Plazan. |Azokak

Azokak 12 postu izango ditu eta giro ezin hobea eskainiko dau Gabonetako erosketez eta jai giroaz gozetako.
Gabonetako Azokeak produktoreak batuko ditu, artisau eta hurbileko produktuen aukera zabala eskaintzeko, besteak beste, bitxigintzako piezak (beira eta zeramikea), egurrezko, ehunezko eta osogarrizko artikuluak, Gabonetako dekorazinoa, lora sikuak, pinturea eta artea, eta umeentzako produktuak izango dira. Horren guztiaren ondorioz, Gabon giroaz gozau eta bertako merkataritzeari lagundu nahi deutsen herritar eta
bisitarientzako topagune bihurtuko da Matxin plazea.

'Outsiderra ala insiderra?', Bilbao FormArteko artistak.

2025/12/18 - 2026/01/16

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6). |Erakusketak

Erakusketa kolektiboa, dibersidade funtzional psikiko edo intelektualen bat daben personek osotutako kolektibo horrek formatu eta material desbardinakaz egindako piezak batu ditue.

'Todos Pajaros'. Zuzendaria: Mario Gas.

2025/12/19 - 2025/12/20

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

'Lovesong'.

2025/12/19 - 2026/01/11

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

ESTREINALDIA.

  • Egilea: Abi Morgan.
  • Egokitzapena eta zuzendaritzea: Sandra Maturana.
  • Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza eta Itxaso Sanchez.
  • Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
  • Eszenografiaren egilea: ATX TEATRO eta Betitxe Saitua.
  • Argiztapen diseinua: Fernando Alcauzar eta Quique Gago.
  • Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
  • Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
  • Argazkiak: Hodei Torres.

Arriaga Antzokiaren kolaborazinoagaz.

Sinopsia 

Zelan pasau da horren azkar denporea?

Maitasunaz eta denporearen joanaz berba egiten dauen istorio hunkigarria. Maggie eta Billyren istorio kontetan dau, gaztaroko pasinotik hasita, berrogei urte alkarregaz pasau ondoreneko isiltasuneraino. Maggie eta Billy aste erabagigarri baterako prestetan dabizen bitartean, joanaren eta orainaren arteko etenbako buztarketea emoten da.

Abi Morganen testua, Sandra Maturanak egokitua eta zuzendua, Kepa Alesso, Felipe Loza, Itziar Lazkano eta Itxaso Sanchez protagonista dituala.

Erosi sarrerak hemen.

Slava’s Snowshow.

2025/12/26 - 2025/12/30

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Slava’s Snowshow zirkuko antzerki-ikuskizuna da, poetikoa eta intenporala, askotariko ikusleen irudimena liluratu eta indartu dauena.

Slava Poluninen ikuskizun handia, 10 miloe ikusle baino gehiago liluratu dituana.

Erretratua: Veronique Vial.

8. Enkounterra.

2025/12/29 - 2025/12/30

Tolosako Bonberenean. |Jaialdiak

BBK Truke Market.

2026/01/02 - 2026/01/05

Bilboko BBK Salan. |Azokak

  • Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (urtarrilaren 5ean goizez bakarrik).
  • Sarrera librea da, baina beharrezkoa da Truke-txanponak izatea merkatuan sartu eta trukeak egiteko.
  • Merkatuan bizitza barririk topetan ez daben artikulu guztiak Bizkaiko beste ume batzuei emongo jakez.

Informazino gehiago hemen.

ABAO Txiki. CUENTO DE NAVIDAD.

2026/01/03 - 2026/01/04

Bilboko Arriaga Antzokian. |Musikea

Dickensen ipuin ezagunean oinarritua, umeentzako opera honek Ebenezer Scrooge xuhurraren istorioa eskaintzen deusku. 

19. Huhezinema

2026/01/21 - 2026/01/23

Aretxabaletan. |Jaialdiak

II. Nazinorteko Developpe Dantza Lehiaketea.

2026/01/22 - 2026/01/25

Bilboko BBK Salan. |Jantzea

Orkestra Zuzendaritzari buruzko VIII. Topaketak

2026/01/27 - 2026/01/30

Bilboko Musika Egoitzan. |Musikea

XII. Loraldia Festibala

2026/03/09 - 2026/03/28

Bilbon. |Musikea

Sarrerak hemen.

Bizkaiko Foru eta Ogasunaren 500 urte

2026/03/18 - 2026/03/20

EHUko Bizkaia Aretoan. |Jardunaldiak

Izen-emotea hemen.

Aiara Fest 2026

2026/05/29 - 2026/05/30

Amurrion. |Jaialdiak

Sarrerak hemen.

Azkena Rock Festival 2026. Trashville

2026/06/18 - 2026/06/20

Gasteizko Mendizorrotzan. |Jaialdiak

Sarrerak hemen.

Azkena Rock Festival 2026

2026/06/18 - 2026/06/20

Gasteizko Mendizorrotzan. |Jaialdiak

Sarrerak hemen.

 

X. BBK Legends Bilbao

2026/06/26 - 2026/06/27

Bilbao Arenan (Miribilla). |Jaialdiak

Sarrerak hemen.

Bigsound Festibala

2026/07/03 - 2026/07/04

Barakaldoko Ansion. |Jaialdiak

Sarrerak hemen.

 

MAD COOL FESTIBALA

2026/07/08 - 2026/07/11

Madrilen. |Jaialdiak

Sarrerak hemen.