'Arkumea, erdi katu, ia txakur' erakusketea. ABIGAIL LAZKOZ (Bilbo, 1972).

2026/10/21 - 2027/01/17

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Arkumea, erdi katu, ia txakur'. ABIGAIL LAZKOZ.

2026/10/21 - 2027/01/17

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Abigail Lazkoz artista bilbotarrak eta erakusketaren komisarioak Yara Sonsecak berbaldia eskainiko dabe gaueko 21:00etan, Bastida Aretoan. Sartzea doban da baina izena emotea nahiaetaezkoa da, edukierea bete arte.

Erakusketea martitzenetik domekara bisitau daiteke 11:00etatik 20:00etara.


XI. Zientzia Teknologia Berrikuntza.

2026/10/30 - 2026/11/15

Bergaran, Aroztegi Aretoan |Jardunaldiak

Jardunaldien hasiera ofiziala urriaren 30ean, 18:00etan, Aroztegi aretoan izango da. Bertan, jardunaldiei hasierea emoteaz gan, Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak erakusketea inaugurauko da.

Enpresarek atondutako erakusketeak Bergarako enpresa-sarea izango dau ardatz, eta herritik ezagutza, jarduera eta barrikuntzea sortzen daben enpresen ekarpena ezagutarazoko dau. Erakusketea urriaren 30etik zemendiaren 15era egongo da zabalik.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

XI. SantasPascuas.

2026/10/30 - 2027/01/05

Iruñean. |Musikea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

47. Santurtziko Antzerki Jaialdia.

2026/10/31 - 2026/12/03

Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

'Aho Arkeologia - Arkeologia Bucal'. IRATXE BARCINA eta NURIA PEREZ GARCIA.

2026/11/05 - 2026/12/12

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo). |Erakusketak

Foru Parlamentuak eta EHUko Arte Ederren Fakultadeak Leioatik datozan artista-belaunaldi barrien sorkuntzak zabaltzeko daben akordioaren barruan, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketa-aretoak Aho
Arkeologia erakusketea, Iratxe Barcina Barrantesen eta Nuria Pérez Garcíaren lan bateratua, hartuko dau.

Musikaldia. 'Kantuen Kontuak' proiektuaren saio pedagogikoak.

2026/11/09 - 2026/11/13

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. |Musikea

Juan Orobiogoitiako ikasleentzat.

'Resurreccion Maria de Azkue (Lekeitio, 1864 – Bilbo, 1951)'.

2026/11/09 - 2027/01/10

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

Museoak lehenengo euskaltzainburuaren eta euskerearen zein euskal kulturearen erreferente nagusietako bat izandako Azkueren bizitza, lana zein ondarea jorratuko ditu erakusketeak.

Euskaltzaindiak atondutako omenaldi-egitarauaren barruan, erakusketeak Azkueren lanaren eta objektu esanguratsuenen bidez, haren ibilbidea ezagutzeko aukerea eskainiko dau, bisitariek hizkuntzalariaren alderdi ugari deskubridu ahal izango ditue: musikaria, irakaslea eta folkloristea, besteak beste.

Azkueren ibilbide oparoa jorratzen dauen aldi baterako erakusketea, Bilboko Euskal Museoak eta euskerearen Akademiak alkarlanean atondutakoaren estreinaldia gaur izango da.

​​Ekitaldian parte hartuko dabe: Nadir Barainka musikariak; Miren Agur Meabe Euskaltzaindiko idazkari eta idazleak; Xabi Paya Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko zuzendari nagusiak, Andres Urrutia euskaltzainburuak; eta Jurgi Kintana Historian doktore eta EHUko irakasleak.

Bilboko Eleiz Museoan izango da gaur, hilak 9, aurkezpena eta erakusketea zemendiaren 11tik 2027ko urtarrilaren 1era arte egongo da zabalik Bilbon, Euskal Museoan.

Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa.

2026/11/10 - 2026/11/15

Getxon, Romo Kultur Etxean. |Azokak

V. Amua, Musika-Film Laburren Jaialdia.

2026/11/12 - 2026/11/14

Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. |Ikus-entzunezkoak

Informazino gehiago hemen.

Eibarreko Liburu Azokea.

2026/11/13 - 2026/11/22

Eibarreko Untzaga Plazan. |Azokak

Eibarko Untzaga plazea euskerazko liburuen topagune bihurtuko da, Euskadiko Liburu Ganbarak atondutako azokeagaz. Euskaraz argitaratzen danaren artean arakatzeko eta hurrengo irakurketea aukeratzeko modua izango dogu.

Liburuak kalera ataraten ditue, irakurleei erakutsi eta euskerazko argitalpenen ikusgarritasuna handitzen dabe.

'Bizipoza'. PATXO TELLERIA.

2026/11/13 - 2026/11/15

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

'Bizipoza'. PATXO TELLERIA.

2026/11/13 - 2026/11/15

Bilbon, Pallon 6ko Antzerki Laborategian. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

Gure Zirkua. Abadiño.

2026/11/13 - 2026/11/14

Abadiñon. |Jaialdiak

Erosi sarrerak hemen.

Iruñaldia. LUR. MADDI OHIENART + JUANTXO ZEBERIO.

2026/11/14 - 2027/01/24

Iruñeko Pompelo Civibox Aretoan. |Musikea

45. Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia.

2026/11/14 - 2026/11/22

Bilbon... |Jaialdiak

Bilboko zortzi gune desbardinetara eta Bizkaiko beste bederatzi udalerritara helduko da, txotxongiloaren arteak lurraldeko leku askotako publikoarengana hurbiltzeko. Bilbon, Txotena Gunea, Jaialdiaren egoitzea, jarduera gune nagusietako bat izango da berriro. Egitaraua Deustuko La Fundicionera eta Basurtu, Errekalde eta San Frantziskoko udal zentroetara be helduko da. Aurten, gune horreetan sartuko dira Hika Ateneo, Zabalgune eraikina eta Pabellón 6.

Jaialdia Bilboko Arenalean, Arrigorriagan, Basaurin, Derion, Larrabetzun, Lezaman, Muskizen eta Natxitua-Ean be izango da. Eta aurten lehenengo aldiz, txotxongilo jaialdia Barakaldora be helduko da.

'Bizipoza'. PATXO TELLERIA.

2026/11/20 - 2026/11/22

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

'Bizipoza'. PATXO TELLERIA.

2026/11/20 - 2026/11/22

Bilbon, Pallon 6ko Antzerki Laborategian. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen. 

Gure Zirkua. Gasteiz.

2026/11/20 - 2026/11/22

Gasteizen, Musikaren Paselakuan. |Jaialdiak

Erosi sarrerak hemen.