Kooltur. AIERT.

2026/10/29 22:00

Arrasateko Gaztetxean. |Musikea

'Estres' film kubatarra eta barriketaldia zuzendariagaz.

2026/10/29 19:00

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. |Ikus-entzunezkoak

Iurretako Udalak, Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazinoarteko Jaialdiagaz eta KCDgaz lankidetzan, Estres film kubatarra proiektauko dau datorren eguenean, urriaren 29an, arratsaldeko 19:00retan. Ekitaldian, Marilyn Solaya filmaren zuzendari ospetsuak parte hartuko dau eta herrira joango da bere lana aurkeztera eta ondoren ikusleakaz barriketaldia izango dau.

Proiekzioa Zine Ikusezinaren 18. edizinoaren programazino ofizialaren barruan kokatzen da, Iurretako udalerriak zinema sozialagaz, kultura inklusiboagaz eta artearen bidez errealidade globalei buruzko hausnarketeagaz dauen konpromisoa berretsiz.

Iurretarako benetako pribilegioa da Zinemaldi Ikusezinaren barruan maila horretako zinema-proiekzino bat izateaz gan, Marilyn Solaya zuzendaria be bertan izatea. Bertaratzeak aukera parebakoa eskaintzen deusku dokumentalak jorratzen dituan gaiei buruzko hurreko alkarrizketa aberasgarri eta bertatik bertara egiteko, Ibarretxe Kultur Etxea topagune kultural eta hausnarketa sozialerako gune bizi bezela sendotuz, nabarmendu dabe udal iturriek.

Sartzea doban da baina edukierea dala eta, aldez aurretik izena emon behar da kultur-etxea@iurreta.eus helbide elektronikoan edo 946 20 03 42 telefonoan.

III. Bilbo BEAT 2026. ARIANNA PUELLO.

2026/10/29 19:00

Bilboko Campos Eliseos Antzokian. |Musikea

NOVATO eta NEHOR (VI. VillaSound Jaialdian saritua).

'XX' disko barriaren aurkezpen-kontzertua. BROKEN BROTHERS BRASS BAND.

2026/10/30 17:00

Bilbon, Kalderapeko Kultur gunean. |Musikea

Mosu-truke.

Social Comedy. 'Corta el cable rojo'.

2026/10/30 20:00

Basauriko Social Antzokian. |Antzerkia

Sirimiri Zikloa. ANGEL STANICH.

2026/10/30 .

Bilboko BBK Salan. |Musikea

Erosi sarrerak BBK Salan eta Last Tour webguneetan.

SantasPascuas 2026. Aurkezpena.

2026/10/30 20:30

Iruñeko Zentral Aretoan. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

Bariku Flamenkoak. VICTOR & RUVEN + BARAKALDOKO UDAL MUSIKA BANDEA.

2026/10/30 20:00

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Musikea

Bime Live 2026.

2026/10/30 17:00

Bilbon, Uribitarte Pasealekuan. |Musikea

'Gau Baltza - Izena dauen guztia bada'

2026/10/31 16:00

Mungian, Landetxon. |Jaiak

Mungian, Landetxo Gunean egingo dira edade guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak, 16:00etan gazteentzako ginkaneagaz hasi eta goizaldera arte. Egun osoan zehar, ume eta gazteentzako ginkanak, makillaje-guneak, ibilbide misteriotsua, bildurrezko ipuin-kontaketak, zonbien jaia eta musikea izango dira.

Horrezaz gan, taloak jateko aukerea be egongo da.

Arratsaldeko, 17:00etan, umeentzako ginkanea egingo da, edade-talde bakotxari egokitutako jarduerakaz. Ekimen bietan parte hartzeko, aldez aurretik izena emon beharko da, ekitaldiaren kartelean jasotako QR kodearen bidez.

Hainbat gune tematiko be jarriko dira martxan: Glam Gelea zabalik egongo da 21:00ak arte, parte-hartzaileek Gau Baltzagaz lotutako irudiakaz arpegia pintetako eta mozorrotzeko aukerea izan deien. Ordutegi berean, ausartenek Ibilbide Misteriotsuan parte hartu ahal izango dabe, bildurrezko giroan sartuz.

Era berean, 17:00etatik 19:00retara, Reading Light jarduerea egingo da, bildurrezko ipuinak kontauko baititue kandelen argitan.

Arratsaldeko egitarauak 19:00etatik 21:00etara izango dan Zombie Jaiagaz jarraituko dau. Zonbien munduan girotutako disko-festa izango da.

Beste alde batetik, 19:00retatik aurrera, Aitor Aurrekoetxearen talo postua egongo da zabalik Landetxo Gunean, bertaratzen diranek taloak jateko aukerea izan deien.

Ondoren, gaueko 21:00etatik aurrera, DJ eta SALSEOren eskutik atondutako animazinoak iragarri ditue baina musika eta jai-giroa goizaldeko 04:00ak arte egongo dira.

Kontuak kontu, Mungiako Udalak txiki zein handientzako kultura eta aisialdi-jarduerak eskainiko ditu, misterioa, entretenimendua eta herritarren parte-hartzea buztartzen dituan ospakizunaren barruan.

EZK Fest 2026.

2026/10/31 .

Santurtzin. |Musikea

+ ROBERTO MOSO...

MOSES & THE TABLETS + MACFLY.

2026/10/31 19:30

Bilboko BBK Salan. |Musikea

Contigo Contra el Cáncer de la Mujer Fundazinoak minbiziaren ikerketearen alde: MOSES & THE TABLETS, MACFLYk eta hainbat artistagaz batera, eta ikutu hunkigarria emongo deutsezau hitzordu solidario honi.

Lagundu FILA 0ren bidez:

BIZUM, ONG KODERA: 04123

'El entusiasmo'. CENTRO DRAMATIVO NACIONAL + TEATRO KAMIKAZE.

2026/10/31 20:00

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Antzerkia

PASION VEGA.

2026/11/01 19:00

Bilboko Arriaga Antzokian. |Musikea

XIII. Berbagunea.

2026/11/04 09:30

Bilboko Azkuna Zentroan. |Jardunaldiak

2026ko Mintzola Mintegia.

2026/11/05 09:30

Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria, Almortza bidea 7, Donostia). |Jardunaldiak

Mendi Tour. Sopela.

2026/11/05 19:00

Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. |Ikus-entzunezkoak

Bilbao-Bizkaia Nazinoarteko Dantza Garaikidearen XXVII. Jaialdia.

2026/11/05 12:39

Bilboko Azkuna Zentroan. |Jantzea

Dantzaldia 30 urteko ibilbidea beteten dagoan euskal jantza garaikideko konpainia handietako baten ibilbidea ospatuko dau: La Intrusa, 2015eko Dantza Sari Nazionala.

Este himno llevara la palabra euforia. LA INTRUSA.

XIV. MAZ Basauri.

2026/11/06 20:30

Basauriko Social Antzokian. |Musikea

Zemendiaren 6an, Basauriko Social Antzokian, 20.30: Rufus T. Firefly + Maika Makovski (20. urteurren birea) + Reeler. Sarrerak hemen.

Zemendiaren 7an, kalean, doban: Txiki MAZ, 11.30: Laztana (kontzertua) + Perli eta Koxkolo: Ongi etorri paradisura (ipuin musikatuak) + Juan Solo (DJ ikastaroa eta sesioa) + MAZ Kalean, 17:30: Monos + Reeler + Silkat.

Zemendiaren 7an, Basauriko Social Antzokian, 21:00etan: La Bien Querida + Fernando Alfaro (Convento Freak disko barriaren aurkezpena)· Sarrerak hemen.

Zemendiaren 12n, Marienean, 18:30ean, doban: Emakumeak eta industria musikala berbaldia, euskeraz. Hizlariak: Afrika Bibang, Lova Lois, Myriam Miranda.

Rockein eta Marieneagaz batera atonduta.