ETS taldeak bazterrak astinduko ditu Bermeon

Bizkaie! 2026-05-13 07:34   Musikea

Andra Mari eta Santa Eufemia jaien lehenengo gauean.

Bermeoko Udalak jakinarazo dauenez, irailaren 7an, txupinazoaren ostean, euskal musikearen panoramako izen indartsuenetako bat izango da jaietako lehen gaueko protagonista, zuzeneko indartsu eta emozionalagaz milaka lagun erakarteko kapazidadea erakutsi dauen ETS taldea.

ETS taldearen kontzertua aurtengo jaietako hitzordu nagusietako bat izatea espero da, bai herritarrentzat, bai egun horreetan herrira gerturatuko diran bisitarientzat be. Musika-programazinoan ondorengo egunetan be, estilo eta edozeineri zuzendutako kontzertuak eskainiko ditue, besteak beste, Cherry & The Ladies, Oxabi, Txapela Brava, Merina Gris, Akerbeltz eta Mariachi Imperial entzutetsuak.

Beste alde batetik, Bermeoko Udala dagoeneko buru-belarri dabil aurtengo jaiak atontzen. Martxan dagoz jaiak iragarriko dituan kartela aukeratzeko lehiaketea eta jai-liburuxkarako sormen-lanak aurkezteko epea be. Udalaren ustez, herritarren parte-hartzea eta ekarpena oinarrizkoak dira jai biziak, herrikoiak eta danontzako erakargarriak izan daitezan.

Datozen asteetan jaien egitarauaren inguruko xehetasun gehiago emoten jarraituko dabe. Helburua egitaraua aurkeztea eta irailera begirako giroa eta ilusinoa pixkanaka-pixkanak elikatzea dira, herriak urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat gero eta hurbilago sentidu daian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu