Joseba Tapiaren Hauspoa gaur Errenterian
2026-05-12 07:30 MusikeaErrenteriako 2026ko Musikastea maiatzaren 17an amaituko da.
54. Euskal Musikearen Asteak helburu eta erronkei eusten jarraitzen dau eta horren adibide dira sortzaile eta interpreteei laguntzea, euren musikea deskubridutea eta egungo konpositoreei laguntzea.
Musika erlijiosoa, Juan Crisóstomo de Arriaga eta José María Usandizagaren organorako obra bi eta Errenteriako Andra Mari Abesbatza eta Txistu kontzertua be izan dira baina Errenteriako Udal Txistulari Taldea, Karnaba Otxotea, Ereintza Dantza Taldea eta Xenpelar Bertso Eskoleagaz be ezin ahaztu.
Kontzertu didaktikoak be nabarmendu behar dira, Zaria Koru Eskolearen eskutik, Imanol Elizasu zuzendariak gidatuta. Soinu bidaian sartuko gaitue.
Edozelan be, hilaren 12an, Joseba Tapiaren Hauspoa, Errenteriako Arte Eskoleak eta Iparraldeko Konserbatorioak alkarlanean egindako proiektua izango da protagonista; bertan, ikastetxe bitako ikasleek Josebaren errepertorioari buruz egindako lana erakutsiko dabe.
Egitarauan nabarmentzekoak dira ondokoak
- Maiatzaren 13an, Garazi Navas eta Manu Gaigne.
- Maiatzaren 14an, Ozzinema: Akelarre: Marearen kontra.
- Maiatzaren 15ean, Koruen Eguna.
- Maiatzaren 16an, Euskadiko Orkestrea eta Andra Mari Abesbatza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
