Berrizen kantauko dau Maite Larburuk maiatzaren 15ean

Bizkaie! 2026-05-06 08:31   Musikea

Carlos Taroncher (klarinetistea) eta Karlos Arancegi (bateria) izango ditu lagun gipuzkoarrak.

Maite Larburuk maiatza honetan ekingo deutso bere azken diskoa aurkezteko bireari. Igaz Maizter disko barria kaleratu ondoren, Maite Larburu artista polifazetikoa Euskal Herriko agertokietara bueltauko da bere unibersorik intimoena aurkezteko.

Berrizen hasi eta Alkiza, Getxo, Villabona eta Irunen eskainiko ditua kantaldiak eta horreetan folk progresiboa, ahotsak eta biolinak gure inguruko soinu organikoakaz bat egingo dabe.

Maizter Hernaniko artistearen bakarkako hirugarren diskoa da, arretaz eta mimoz grabautako lana, gitarra klasikoa eta biolina eguneroko soinuakaz buztartuz, ibaiaren emaria, auzoko zaratea edota txorien kantua.

Zuzenean, Maite Larburugaz batera Carlos Taroncher (klarinete baxua) eta Karlos Arancegi (bateria) ibiliko dira oholtzan. Hirukote honek kontzertu bakotxa ikus-entzunezko esperientzia parebakoa bihurtzen dau.

Maizter kontzertuak

  • Berrizen, maiatzaren 15ean, Andikoako Santutegian.
  • Alkizan, maiatzaren 17an, Ur Mara Museoan.
  • Getxon, bagilaren 19an, Muxikebarri.
  • Villabonan, irailaren 27an, Gurea Antzokian.
  • Irunen, abenduaren 5ean, CBA Kultur Gunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu