Kontzertuak noiz hasiko diran iragarri dabe
2026-05-04 11:09 MusikeaBBK Legends Bilbao, bagilarenh 26an eta 27an.
Chris Isaakek barikuan, bagilaren 26an, jaialdiaren lehenengo egunean, bere 70. urtebetetzea ospatuko dau BBK Legends Bilbaoko publikoagaz batera; zapatuan, bagilaren 27an, Tom Morellok bigarren jardunaldiaren amaieran izango da eta gau berean Beatek Steve Vai, Adrian Belew (King Crimson), Tony Levin (King Crimson) eta Danny Carey (Tool) agertuko dira oholtzan.
BBK Legends Bilbaok, BBK Banku Fundazinoaren eta Bilboko Udalaren babesagaz eta Dekker Eventsek atonduta, gaur iragarri ditu bere kontzertuen ordutegiak. Informazino hori eta sarrerak erosteko dagoeneko konsultau daiteke ekitaldiaren webgune ofizialean, www.musiclegendsfestival.com helbidean, baita Facebookeko eta Instagrameko profil ofizialetan be.
Atontzaileek honako kontzertu-ordutegi honeek emon ditue ezagutzera:
Barikua, bagilak 26
- 18:30 Ateen edegierea.
- 19:30 DEA MATRONA.
- 20:50 CRACKER.
- 22:15 CHRIS ISAAK.
Zapatua, bagilak 27
- 18:30 Ateen edegierea.
- 19:30 GRAVEYARD.
- 20:55 BEAT.
- 22:50 TOM MORELLO.
Ordutegiak ezagutzera emoda, BBK Legends Bilbaoren hamargarren edizina prestaketen azken txanpan sartu da. Edizin honek barriro batuko Bilbao Arenan ibilbide luzeko artistak, euren musikeagaz hazi ziran zaleak eta gaur egun soinu horreekaz bat egiten dauen publiko barria.
Bagilaren 26an, Chris Isaak izango da BBK Legends Bilbaoren lehen jardunaldiko protagonista, eta kontzertu horretan bere 70. urtebetetea ospatuko dau publikoagaz batera. Artista estadubatuarra bere Silvertone talde entzutetsuagaz bueltauko da Bilbora, 2023an egin eban aurreko bisitan sarrera guztiak agortu ondoren. Errepertorioak haren nortasun musikal bereizgarria ekarriko dau agertokira: dotorezia retroa, rock klasikoa, surf kutsuko soinua eta sensibilidade amerikarra buztartzen ditusn estiloa.
Isaaken aurretik Dea Matronaren txandea izango da, rock eszena proposamen fresko eta zuzenagaz dabilen Irlandako bikotea; baita Cracker be, rock alternatiboaren barruan gogor dabilen talde estadubatuarra, rockaren, country-rockaren, folkaren eta punkaren arteko bideak zeharkatzen dituan ibilbideagaz.
Zapatuan, bagilaren 27an, Tom Morellok BBK Legends Bilbaoren bigarren jardunaldia zarratuko dau. Rage Against the Machine eta Audioslave taldeen sortzaileetako bat da Morello eta rock garaikideko eragin handieneko musikarietako bat da. Bilbora nazinoartean ikusgarritasun berezia dauen momentuan helduko da, Bruce Springsteen & The E Street Band taldearen AEBetako Land of Hope and Dreams bireagaz bat egin ondoren. Bilbao Arenako emonaldia Euskadin egingo dauen lehenengoa izango da, eta 2026an Estaduan emngo dauen kontzertu bakarra.
Gau berean Beat be agertuko da oholtzan, Adrian Belew eta Tony Levin King Crimson taldeko kide ohi mitikoek, Steve Vai gitarra-jotzaile birtuosoak eta Danny Carey Tool taldeko bateria-jotzaileak osotutako supertaldea. Formazinoak Bilbon aurkeztuko dau Performing the Music of 80s King Crimson proposamena, King Crimsonen laurogeiko hamarkadako etapa berezian oinarritua: Discipline, Beat eta Three of a Perfect Pair diskoen berrinterpretazinoa.
Zapatuko jardunaldiaren amaieran Graveyard taldeak joko dau, gaur egungo Europako rock eszenako talde sendoenetako batek, hard rock kutsu psikodelikoko proposamenagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
