'Maiatzaren 8an atarako dogu 'Etxepeian' albuma'
2026-05-04 09:34 MusikeaEtapa eder honi agur esatea erabagi dogu...


Arrasatearrek zehaztu dabenez, aurtengua izengo da gure azken urtea. Etxepegaz hasi ginanean ez genekian nora helduko ginan baina etapa eder honi agur esatea erabagi dogu. Maiatzaren 8an atarako dogu Etxepeian albuma.
Adi egon, gure azken zatitxu bat doa eta kantu honeetan.
Laster iragarriko dogu azken kontzertuen bueltea. Egon trankil, juerga batzuk geratzen jakuz oraindino ta...
Eskerrik asko bide honetan gure alboen egon zarien danoi. Beti ta betiko izango da gure etxe, gure etxepia.
Nire Printzesa Etxeperen azken singlea da, Etxeperen hirugarren eta azken diskokoa, egun gitxi barru kaleratuko dana. Argitalpen honetan, taldeak beste bide batzuk edegiko ditu, corrido etntzutetsuaren tradizinoa arakatuz eta euskerea eta gaztelania modu ezin hobean buztartuz, Aitor Valcarlosen haizezko instrumentuek nabarmendutako instrumentazino organiko bereziagaz.
Anbotoko Mariren presentzia dabela, artistek maitasunaren konplexutasunetan sartu dira eta, batez bere, bihotz-hausturearen bildurrak sortzen dauen ahultasunean. Zeozer sakradua haustearen bildurraren autorpen edegia da, taldearen beraren barruko tensinoen eta erresilientziaren isla zuzena. Azken single honegaz, Etxepek disko barrirako bidaia egiten dau, euren bilakaera sonikoak ez dauela mugarik eta Euskal Herriko kaleen soinua inoiz baino biziago dagoala nabarmenduz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
