'Johatsu' eta 'Derrumbes y pajaritos' dakarz Keu Agirretxeak
2026-04-29 09:13 Musikea
Keu Agirretxea (Governors, Fjord, Etsaiak) Improphono proiektu personalagaz bueltan da barriro. Solo guitar formatuan, gitarra bakar baten biluztasunak eusten deutso konposizinoaren pisu osoari.
Pieza bi dagoz EP honetan, soinu geruza guztietatik iges egitea erabagi dauen musikari bat agiri jaku Johatsu eta Derrumbes y pajaritos kantuetan.
Emoitzea sormen-indar erakustaldi bat da, gitarrearen gordintasuna protagonista bihurtuz. Sormenak mugarik
ez dauenean, instrumentua bide barriak urratzen dituan manifestu bilakatzen dala erakutsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
