Benito Lertxundi omenduz kontzertua Orion, maiatzaren 17an
2026-04-29 08:16 MusikeaSarrerak salgai dagoz hemen.
Orioko Udalak orain egun batzuk aurkeztu eban VI. Balearen Eguna eta Benito Lertxundiren omenez maiatzaren 17an egingo dan kontzertua nabarmendu eben.
Orioko musikariak 2024an agur esan euskun baina Balearen Egunaren testuinguruan, autortzea egingo jako bere ibilbide artistiko oparoari. Omenaldi modura, Et Incarnatus orkestra sinfonikoa eta Euskal Herriko lau ume-abestalde agertuko dira oholtzan, Lertxundiren abesti ezagunenak interpretetako. Migel Zeberio da orkestra sinfonikoaren zuzendaria eta danetara 150 parte-hartzaile izango ditu kontzertuak: 50 musikarik osotuko dabe orkestrea eta 100 umek abesbatza.
Kontzertua maiatzaren 15ean egitekoa zan, barikuan, baina soinu teknikariek grebea deitu dabe egun horretarako, eta Orioko Udalak eta kontzertuan parte hartuko daben eragileek bat egingo dabe hareen aldarrikapenagaz. Horregatik, kontzertua hilaren 17ra atzeratzea erabagi dabe, domekara eta 20:00etan hasiko da.
Kontzerturako sarrerak turismo-bulegoan erosi daitekez eta, era berean, online erosteko aukerea be badago. Aurreikusten da 1.000 sarrera jartea salgai, 700 turismo-bulegoan eta 300 online. Persona bakotxak gehienez lau txartel erosi ahal izango ditu, eta sarrera bakotxa 20 euroan dago salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
