Merina Gris taldeak Euskerazko Disko Onenaren Saria irabazi dau
2026-03-26 12:48 MusikeaIzaro eta Oreka TX, Musika-Produkzino Onenean saridun.
Martiaren 25ean Kordoban egin dan MIN musika independentearen sarietan, Merina Gris taldeak eskuratu dau Euskerazko Disko Onenaren Saria, Zuloa lanagaitik. Garaikur hori lortzeko ondoko honeek izan dira lehian, EzEzEz taldea (Kabakriba), Mirua (Miruenea), Olaia Inziarte (Zerrautsa) eta Ruper Ordorika (Lurra ikutu barik).
Sara, Julen eta Paskalek 2020an sortutako talde donostiarra da Merina Gris, eta 2025an argitaratu eben Zuloa, hamar abestiko bildumea. Zuloa generoak eta emozinoak buztartzen dituan elektronika-punk lana da. Zuloaren kontzeptua hainbat zentzutan aztertzen dau, ansiedade garaikidean soinu-espazioa sortuz. 2022an, taldeak Zerua orain LPa argitaratu eban.
Euskerazko Disko Onenaren autortzea ezeze, Merina Gris Artista Barri Onena eta Pop Disko Onena sarietarako be izentau eben.
Izaro eta Oreka TX, Musika-Produkzino Onenean saridun
Xorieri lanari esker Izaro eta Oreka TX Musika-Produkzino Onenaren SAE Madrid Saria irabazi dabe. Horrezaz gan, Elektronikako Grabazino Onenerako be izentauta egozan, baita Gorka Urbizu be, Bakan (II) lanagaitik.
Danetara, zortzi euskal artista egon dira MIN sarietako hautagaien artean.
MIN sariak
Betiko lez, Unión Fonográfica Independiente (UFI) erakundeak atondu ditu 18. MIN sariak. Estaduan egindako produkzino independenteen sorkuntzea, aniztasuna eta kalidade artistikoa autortzen ditue. Helburua talentuari eta musika eremuko enpresa txiki eta ertainek produzidutako lanei ikusgarritasuna emotea da, baita musika independentea estadu eta nazinoartean sustatzea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
