Jagobak 'Atzera begirada bat' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2026-03-26 11:14   Musikea

Entzun hemen disko osoa.

Jagoba Mendizabal Lasarte-Orian jaiotako euskal abeslaria da. 2024. urtean, Beñat Bobillo (Bobi) musikariagaz batera emon eutson hasierea Jagoba proiektuari pop-rock doinuak jorratuz. Urte horretan bertan kaleratu eban lehenengo abestia Hazas abeslariagaz batera: Zenbat Gau. Abestiak izandako arrakastearen aurrean 2025. urtean zehar herriz herri ibili dira Hazasegaz. Ibon Kazalis (bateria) eta David Vila (bajua) izan dira taldera batu diran azkenak.

Kontuak kontu, gaur, hilak 26, diskoa kaleratu dabe: Atzera begirada bat. Diskoak joandako bizipenak eta gaur egungo egoerak jorratzen ditu, hainbat gai eta ikuspegitatik, akorduaren, identidadearen eta denpeoraren inguruko hausnarketak eginez. Berbak eta soinuak heldutasunez jorratuta dagoz eta entzuleari begirada atzera botateko konbita egin deutse, oraina ulertzeko eta etorkizunari zentzuz aurre egiteko. Jagobak esaten dauen moduan: -Atzera begirada bat- ez da joandakoaren kontakizuna bakarrik, orainaren irakurketa kritikoa be bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu