'One Battle After Another', Oscarretako irabazle nagusia

Bizkaie! 2026-03-16 07:55   Zinemea

Sirat, esku-hutsik.

Paul Thomas Anderson zuzendari estadubatuarraren One Battle After Another filma izan da 98. Oscar sarietako irabazlea. Halanda ze, ondoko sari honeek irabazi ditu: film onena, zuzendari onena, gidoi egokitu onena, muntaketa onena, casting onena eta gizonezko bigarren mailako aktore onenaren saria (Sean Penn). 

Betiko lez, Hollywoodeko (Los Angeles, California) Dolby Theatre Aretoan egin da galea. Conan O'Brien izan da aurkezlea.

Sinners filmak, bestalde, gizonezko aktore onena (Micahel B. Jordan), jatorrizko gidoi onena, argazki onena eta soinu banda onena eskuratu dau. Gillermo del Toro mexikarraren Frankestein filmak be, hiru sari irabazi ditu: jantzien diseinu onena, produkzino diseinu onena eta makillaje eta ule-apainketa onena. 

Jessie Buckleyek emakumezko aktore onenaren saria irabazi dau Hamnet filman egindako lanagaitik. 

Oliver Laxe galiziarraren Sirat filma esku-hutsik joan da, izan be, Affeksjonsverdi norvegiarrak eskuratu dau ingelesez ez dan film onenaren saria. 

Saridunak

  • Film onena: One Battle After Another (Paul Thomas Anderson).
  • Zuzendari onena: Paul Thomas Anderson (One Battle After Another).
  • Emakumezko aktore onena: Jessie Buckley (Hamnet).
  • Gizonezko aktore onena: Michael B. Jordan (Sinners).
  • Emakumezko bigarren mailako aktore onenaren saria: Amy Madigan (Weapons).
  • Gizonezko bigarren mailako aktore onenaren saria: Sean Penn (One Battle After Another).
  • Casting onena: One Battle After Another.
  • Egokitutako gidoi onenaren saria: One Battle After Another.
  • Gidoi onenaren saria: Sinners.
  • Ingelesez ez dan film onenaren saria: Affeksjonsverdi.
  • Dokumental onena: Mr Nobody Against Putin.
  • Animazinoko film onena: KPop Demon Hunters.
  • Muntaketa onena: One Battle After Another.
  • Argazki onena: Sinners.
  • Makillaje eta ule-apainketa onena: Frankenstein.
  • Produkzino diseinu onena: Frankenstein.
  • Jantzien diseinu onena: Frankenstein.
  • Soinu banda onena: Sinners.
  • Soinu onena: F1.
  • Abesti onena: Golden (KPop Demon Hunters).
  • Efekto bisual onena: Avatar: Fire and Ash.
  • Animazinoko film labur onena: The girl who cried pearls.
  • Dokumental film labur onena: All the empty rooms

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu