Rebordinosek kargua itxiko dau abenduaren 31n
2026-03-05 08:05 ZinemeaMartxan da Donostia Zinemaldiaren zuzendari posturako lehiaketea.
Donostia Zinemaldiaren administrazino kontsejuak, jaialdiaren zuzendari posturako lehiaketa publikoa jarri dau martxan. Ondoko honeek osotzen dabe: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea eta Espainiako gobernuaren Kultura Ministerioa.
Batea, hautaketea eta headhuntingean espezializautako giza baliabideen arloko aholkularitza-enpreseak, kudeatuko dau prozesua. Oinarrien arabera, goi-mailako unibersidade-titulua, ingeles-maila handia eta euskeraz eta gaztelaniaz komuniketako gaitasuna dituan persona haututako da. Bestalde, frantsesa jakitea be balorauko da. Eskatzen da lanbide-esperientzia izatea ikus-entzunezkoen eta sormenaren arloko erreferentziako antolakundeen zuzendaritzan, batik bat zinema-jaialdien arloan, baita beste trebetasun batzuk izatea be, esaterako lidergo-gaitasuna, taldeen kudeaketea, negoziazinoa eta komunikazinoa, eta, era berean, finantza eta aurrekontu-ezagutzak izatea.
Hautagaiek euren curriculum vitaea bialdu beharko dabe, baita aurkezpen-gutuna be: gehienez bi orrikoa, postua eskuratzeko motibazinoa, ikuspegi estrategikoa eta proiektuari egingo deutsen ekarpena adierazoz. Izena emoteko, ondoko inprimakia bete beharko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
