'Dekoratua', Primeran paltaforman ikusgai
2026-02-24 12:40 ZinemeaAnimazinoko Goya Saria eskuratzeko hautagaia da.
Sitgeseko Sail Ofizialean eta Bilboko FANT eta Donostiako Fantasiako eta Bildurrezko Zinemaren Astean aurkeztu ondoren, EITBren Primeran plataforman dago ikusgai Dekoratua. Alberto Vazquezek zuzendutako animazinoko filma da.
Arnold, edade ertaineko sagua da eta krisi existentzialean dago. Haren ezkontzea gainbeheran da, bizitea zentzubakoa iruditzen jako eta inguruko guztia guzur handia dala pentsetan hasi da. Haren lagun onena egoera susmagarrian hiltzen danean, Arnold seguru dago zeozer ondo ez dabilala. Eguneroko paranoia, igesaldi batean konbertiduten da, askatasun txiki baten bila.
Lanaren mundu mailako estreinaldia AEBko Fantastic Fest jaialdiaren Sail Ofizialean izan zan (irailean, Texasen), munduko jaialdi garrantzitsuenetakoa. Hiru hilabete geroago, animazinoko film onenaren Forque saria lortu eban.
Kontuak kontu, animazinoko film onenaren sarirako hautagaia izango da 40. Goya sarietan. Guztira, 47 izentapen ditu euskal zinemeak, horreetako batzuk ikusgai dagoz Primeran plataforman, esaterako: Maspalomas (9 izentapen) eta Zona wao dokumentala (film labur dokumental onenaren sarirako izentatua).
Ikusi hemen Dekoratua filma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
