Addar talde bermeotarrak 'Ez da galdu ezer' kantuaren bersinoa dakar

Bizkaie! 2026-02-26 07:55   Musikea

Lander Lourido (Moonshine Wagon) musikariaren kolaborazino berezia izan dau.

Bermeoko Addar taldeak Lander Lourido (Moonshine Wagon) musikariaren kolaborazino berezia izan dau eta pieza honek freskotasuna eta indarra ekarten deutsoz jatorrizko abestiari: abestiari esentzia berezia antzemon geuntsan, Lander Loridorek bere mundua ekarri eta emoitzea naturala eta bizia izan da, azaldu dau Addar taldeko Gorkak.

Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan grabautako bideoklipa Txaber Miravallesek (Conserje del Universo) zuzendu dau eta abestiaren mezuari irudi poetiko eta emozionala jarri deutso, izan be, ez dago ezer galtzeko, bizitea topau barik dagoanean.

Addar taldeak azken urteotan bere lekua egin dau euskal eszenan, rockaren oinarriak ardatz estilo propioa eta bizia eregi dabe. Taldearen zuzenekoek intensidade handikoak dira eta estudioan zein eszenatokietan freskotasun eta sormen handia erakusten dabe.

Ez da galdu ezer eta bere bideoklipa gaurtik, hilaren 26tik egongo dira eskuragarri plataformetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu