'One Battle After Another', Bafta sarietako irabazle nagusia
2026-02-23 07:31 ZinemeaRobert Aramayo, euskal jatorriko aktore ingelesak, eskuratu dau aktore onenaren saria.
Paul Thomas Anderson zuzendari estadubatuarren One Battle After Another filma izan da 79. Bafta sarietako irabazlea. Halanda ze, ondoko sari honeek irabazi ditu: film onena, zuzendari onena, gidoi egokitu onena, argazki onena, edizino onena eta gizonezko bigarren mailako aktore onenaren saria (Sean Penn).
The Sinners filmak, bestalde, jatorrizko gidoi onena, soinu banda onena eta emakumezko bigarren mailako aktore onenaren saria (Wunmi Mosaku) eskuratu dau. Gillermo del Toro mexikarraren Frankestein filmak be, hiru sari irabazi ditu: jantzien diseinu onena, produkzino diseinu onena eta makillaje eta ule-apainketa onena.
Hamnet filmak bafta bi irabazi ditu: britaniar film onena eta emakumezko aktore onena (Jessie Buckley).
I Swear filmak casting onenaren saria eskuratu dau eta Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak eskuratu dau aktore onenaren saria. Aramayok Bafta bi jaso ditu, izan be, izar errebelazinoaren garaikurra be jaso dau.
Oliver Laxe galiziarraren Sirat filma esku-hutsik joan da, izan be, Affeksjonsverdi norvegiarrak eskuratu dau ingelesez ez dan film onenaren saria.
Irabazleak
- Britaniar film onena: Hamnet (Irabazlea).
- Film onena: One Battle After Another (Paul Thomas Anderson).
- Zuzendari onena: Paul Thomas Anderson (One Battle After Another).
- Emakumezko aktore onena: Jessie Buckley (Hamnet).
- Gizonezko aktore onena: Robert Aramayo (I Swear).
- Emakumezko bigarren mailako aktore onenaren saria: Wunmi Mosaku (The Sinners).
- Gizonezko bigarren mailako aktore onenaren saria: Sean Penn (One Battle After Another).
- Izar errebelazinoaren garaikurra: Robert Aramayo.
- Gidoi onenaren saria: The Sinners.
- Egokitutako gidoi onenaren saria: One Battle After Another.
- Gidoilari, zuzendari edo produktore britainiar baten debut onena: My Father's Shadow.
- Ingelesez ez dan film onenaren saria: Affeksjonsverdi.
- Dokumental onena: Mr Nobody Against Putin.
- Animazinoko film onena: Zootopia 2.
- Umeentzako eta familientzako zinemea: Zootopia 2.
- Casting onena: I Swear.
- Argazki onena: One Battle After Another.
- Jantzien diseinu onena: Frankenstein.
- Muntaketa onena: One Battle After Another.
- Makillaje eta ule-apainketa onena: Frankenstein.
- Soinu banda onena: The Sinners.
- Produkzino diseinu onena: Frankenstein.
- Efekto bisual onena: Avatar: Fire and Ash.
- Soinu onena: F1.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
