Paolo Sorrentinoren 'La Grazia' filmaren erabateko estreinaldia izango da Bilbon, hilaren 28an

Bizkaie! 2026-02-17 10:39   Zinemea

Zikloa zezeilarenn 23tik 28ra izango da Euskaditaliak sustatuta.

taliako Kultura Zentro Ofizialak sustatzen dau, ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren laguntzeagaz.

Programazinoak zortzi proiekzino, guztiak doban, eta hainbat ekitaldi berezi batzen ditu.

Aurten be Zinecittà Italiar Zinemaldiaren egoitzea izango da Bilbo. Euskaditalia- Italiako Kultur Zentro Ofiziala alkarteak atondutaa, ZINEBI-Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren lankidetzea be badauka.

Programazioa zezeilaren 23tik (astelehena) zezeilaren 28ra (zapatua) izango da eta proiekzinoak (dobank), zinemagile, artista eta espezialistakaz topaketak eta izaera akademiko eta kulturaleko jarduera paraleloak izango ditu. Zinemaldiko proiekzinoak Bilboko hainbat espaziotan izango dira, besteak beste, BBK Aretoan, Bizkaia Aretoan, Guggenheim Bilbao Museoan eta EOI Bilbon.

Zortzigarren edizio honen helburua da zinemea arreta kritikoaren, erantzukizunaren eta jarrera hartzearen ekintza lez aldarrikatzea. Ikuspegi honek programazino osoa hartzen dau, hautatutako filmek botereari, lanari, identidadeari, historiari eta lurraldeei lotutako gaiak jorratzen baititue, zinema analisi politiko, sozial eta kulturalerako tresna bihurtu daitekeela erakutsiz, indar adierazkorrari eta ikerketa formalari uko egin barik.

Zinecittàk ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren lankidetzea dau eta Euskadiko italiar zinema garaikideari eskainitako ekitaldi nagusia da.

2026ko edizinoan, Paolo Sorrentinoren La Grazia fimaren erabateko estreinaldia Espainia nabarmentzen da. Urteko film italiarrari begira dagoz zaleak eta Toni Servillo eta Anna Ferzetti ditu protagonista. Film hau da Zinemaldiaren amaieran emoteko aukeratua eta Estatuko zinema-aretoetara heldu baino ia hilabete bi lehenago erakutsiko dabe hemen.

Barrikuntzak Zinecitta 2026an

Aurtengo edizinotik aurrera, Zinecittak Italiako eskualde bat ezagutarazoko dau. Liguria izango da 2026ko protagonista, zinemearen, lurraldearen, nortasunaren eta itsasoaren kulturearen arteko alkarrizketea aztertzen dauen programazinoagaz eta eskualdeko ordezkari instituzionalen parte-hartzeagaz.

Horrezaz gan, Zinecittà zinemaldiak urte honetatik aurrera presentzia handiagoa izango dau Euskadin eta Bilboko edizinoari urrian Donostian egingo dan programazinoa gehituko jako. Ekimen honen helburua da gure lurraldean etenik bako presentzia sendotzea, publiko, espazio eta erakunde gehiago inpliketako.

Egitaraua

  • Astelehena 23

10:00. Itsasmuseum

Regata Culturale Topaketak.

19:00. Sala BBK

Edegiera.

19:00. BBK Aretoa

Il ritorno di Maciste (Mauricio Sciarra, 2023). Jatorrizko bersioa italieraz, gaztelaniazko azpitituluakaz. Sartzea doban.

  • Martitzena 24

17:00. Euskaditalia: L’italiano con il cinema (zinemearen bidez italierea ikasteko klase praktikoa). Italieraz.

19:30. EOI Bilbao zentroko Areto Nagusia. Sotto Nuovi Cieli. Storie di Donne Italiane in Spagna (Pietro Davide Jona, 2024). Jatorrizko bersinoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluakaz. Sartzea doban.

  • Eguaztena 25

11:00. EOI-HEOI

Masterclass Paolino Nappigaz Elio Petriren zinemeari buruz (Italieraz).

19:00. Bizkaia Aretoan, Gloria! (Margherita Vicario, 2024). Jatorrizko bersinoa italieraz, euskerazko azpitituluakaz. Sartzea doban.

  • Eguena 26

19:00. Bizkaia Aretoan, M-il figlio del secolo (Kap. 1-2). (Joe Wright, 2025). Jatorrizko bersinoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluakaz. Sartzea doban.

  • Barikua 27

19:00. Guggenheim Museoko Auditoriumean, Palazzina Laf (Michelle Riondino, 2023). Jatorrizko bersinoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluakaz. Sartzea doban.

  • Zapatua 28

19:00. Bizkaia Aretoan, La Grazia (Paolo Sorrentino, 2025). Jatorrizko bersinoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluakaz. Sartzea doban.

Kontuak kontu, Zinecittà 2026ko proiekzinoak eta jarduerak jentearentzat zabalik dagoz lekua bete arte. Emonaldi indibidualetarako sarrerak aretoetako leihatiletan egongo dira eskuragarri, baita webgune ofizialean adierazotako salmenta-kanaletan eta Zinecittàren profil sozialetan be. Ekitaldi berezietara, topaketetara eta master classeetan sartzea doban da edo aldez aurretik izena emonda izan daiteke, jarduera muetaren eta espazioen edukierearen arabera.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu