Punto de Vistaren Sail Ofizialean mundu osoko hamazortzi herrialdetako hemeretzi film ikusi daitekez
2026-02-17 07:49 ZinemeaAurten, 900 film inguruk emon dabe izena Sail Ofizialerako.
Badakigu zein izango dan Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazinoarteko Jaialdiaren Sail Ofiziala; 20. urteurrena izango da apirilaren 20tik 25era Iruñean. Hemeretzi filmek zortzi film luzek eta hamaika film laburrek izango dabe sariak jasoteko aukerea.
Hautatutako filmeen artean, Carlos Casas, Gala Hernández López, Rocío Mesa, Adrián Canoura, Adrià Expòsit-Goy eta Víctor Ladera zinemagile eta artisten produkzino barrienak dagoz, Espainian lehen aldiz ikusiko diranak. Horreezaz gan, beste hainbat zinemagileren nazinoarteko tituluak be izanen dira, besteak beste, lMaryam Tafakory, Sarah Vanagt, Teresa Arredondo eta Tania eta Semillites Hernández-en koerrealizazinoa.
Besteak ondoko herrialdeotan produzidutakoak izango dira Iruñean: Argentina, Mexiko, Japonia, Espainia, Qatar, Grezia, Iran, Erresuma Batua, Txile, Italia, Austria, Bielorrusia, Kuwait, Kirgizistan, Grezia, Frantzia, Portugal edo Belgika. Produkzino guztiak estreinaldiak dira lurralderen batean, izan be, munduko lau estreinaldi, Europako estreinaldi bat eta Espainiako lau estreinaldi izango dira.
Punto de Vista Jaialdiaren Sail Ofizialeko filmak epaimahaiek emondako sariren bat irabazteko lehian ibiliko dira, Nazinoarteko Epaimahaiak zein Gazte Epaimahaiak banatuko baititue sariak, baita jaialdiko ikus-entzuleek eurek be, apirilaren 25ean, zapatuan, Baluarten egingo dan amaierako galan. Sari honeek banatuko dira: Film onenaren Punto de Vista sari nagusia —10.000 euro—, Zuzendari onenaren Jean Vigo saria —5.000 euro—, Film labur onenaren saria —3.000 euro, EITBren babesagaz—, Publikoak hautatutako Film onenaren sari berezia —1.650 euro— eta Gazteek hautatutako Film onenaren saria, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzeagaz —1.500 euro—. Eta, gainera, Nazinoarteko Epaimahaiak aitamen berezi bi be emon leikez, diru-saririk barik. Gazteen Epaimahaiko kide izateko, martiaren 27ra arte emoten ahalko da izena webean.
Inés Calero, Ekhiñe Etxeberria, Antonio Miguel Arenas eta Margot Mecca dira, Miquel Martí Freixasegaz batera —Punto de Vistako zuzendari artistiko barria aurtendik aurrera—, Sail Ofizialeko filmen aukeraketa egiteaz arduratzen dan programazino-batzordea osotzen dabenak.
Kontuak kontu, Benita, Alan Berlinerren filmak zabalduko dau Punto de Vista eta Una película de miedo, Sergio Oksmanenaren filmak zarratuko dau jaialdia.
2026ko Punto de Vistaren Sail Ofiziala:
3cm of Complexity, Anna Vasof. Austria, Grezia. 2025. 21 min. Espainiako estreinaldia.
Cairo Streets, Abdellah Taïa. Frantzia. 2025. 19 min. Espainiako estreinaldia.
Coroa de Espinhos, Francisco Moura Relvas. Portugal. 2026. 19 min. Munduko estreinaldia.
Daria’s Night Flowers, Maryam Tafakory. Iran, Erresuma Batua, Frantzia. 2025. 16 min. Espainiako estreinaldia.
Desde la montaña vemos la montaña, Julián García Long. Belgika, Argentina. 2025. 32 min. Espainiako estreinaldia.
Esa otra selva blanca, Teresa Arredondo. Txile. 2025. 67 min. Espainiako estreinaldia.
Eurydice in the Underworld, Felicity Palma. Italia. 2025. 14 min. Europako estreinaldia.
Fomos Ficando Sós, Adrián Canoura. Espainia. 2025. 82 min. Espainiako estreinaldia.
I Lit The Fire!, Valeria Lemeshevskaya. Bielorrusia, Kirgizistan, Azerbaijan. 2025. 60 min. Espainiako estreinaldia.
Krakatoa, Carlos Casas. Espainia, Erresuma Batua, Frantzia. 2026. 79 min. Espainiako estreinaldia.
Like moths to light, Gala Hernández López. Espainia, Italia, Frantzia. 2026. 27 min. Espainiako estreinaldia.
Masayume, Nao Yoshigai. Japonia. 2026. 110 min. Espainiako estreinaldia.
Nuestro Cuerpo Es Una Estrella Que Se Expande, Tania Hernández Velasco eta Semillites Hernández Velasco. Mexiko. 2025. 84 min. Espainiako estreinaldia.
OAO, Rocío Mesa. Espainia. 2026. 25 min. Munduko estreinaldia.
Perishable Idol, Majid Al-Remaihi. Frantzia, Qatar, Kuwait. 2024. 18 min. Espainiako estreinaldia.
Sin ton ni son, Víctor Ladera. Italia, España, Portugal. 2026. 30 min. Munduko estreinaldia.
Vegetare, Adrià Expòsit-Goy. Espainia. 2026. 14 min. Munduko estreinaldia.
Waking Hours, Federico Cammarata, Filippo Foscarini. Italia. 2025. 78 min. Espainiako estreinaldia.
Wishful Filming, Sarah Vanagt. Belgika. 2025. 36 min. Espainiako estreinaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
