22 miloe euro bideratuko ditue urtean ikus-entzunezkoen balio-kate osoa bultzatzeko

Bizkaie! 2026-02-05 07:50   Zinemea

Sektoreak 472 miloe euro sortzen ditu.

Andoni Iturbe eta Ibone Bengoetxea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak zehaztu dauenez, 22 miloe euro inguru bideratu doguz sektorearen balio-kate osoa bultzatzeko, sorkuntzea zein nazinoartekotzea.

Kulturako sailburuorde Andoni Iturbegaz batera Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea talentuagaz, politika iraunkorrakaz eta erakundeen arteko lankidetzeagaz eregitako sistemea dala azpimarratu dau.

Eragile ekonomikoa eta enplegu-sortzailea

Lehendakariordeak sektorearen indar estrukturala nabarmendu dau:

472 miloe euroko balio erantsia sortzen dau, Euskadiko kultura-ekonomiaren % 27,6 (EUSTAT).
Lanaldi osoaren baliokideak diran 28.500 enplegu baino gehiago batzen dituan ekosistema baten parte da.

Ikus-entzunezkoei jagokenez, ekonomia erreala, kalidadeko enplegua eta herrialderako ondoizatea nabarmendu ehar doguz, adierazo dau.

Agerraldia baliogarria izan da euskal zinemeak nazioartean dauen indarra nabarmentzeko:

  • 242 film izentau edo hautatu ditue nazinoarteko jaialdietan azken aldion.
  • 611 parte-hartze eta 410 sari, presentzia jarraituaren isla.
  • Euskal produkzinoek nazinoarteko 15 miloe ikusle baino gehiago izan ditue azken urteetan.

Euskal ikus-entzunezkoek nazinoartean daben presentzia ez da kasualidadea, estrategia koherente eta iraunkor baten emoitzea da, adierazo dau Bengoetxeak.

Zineuskadi

Bengoetxeak nabarmendu dauenez, Zineuskadi ikus-entzunezkoen ekosistemearen zerbitzura dagoan tresna publiko bat da, euskal talentuak nazinoartean dauen presentzia indartzeko asmoa dauena. 2025ean, sustapen-fasean egozan 20 proiektu babestu zituan, 23 produktora baino gehiagok nazinoarteko merkatuetan parte hartzeko aukerea erraztu eben eta Euskadiko 42 zinema-aretogaz lankidetzan ibili zan Europako eta euskerazko zinemearen emonaldiak sustatzeko: ez gara egitura isolatua, gure produkzinoak mundu osoan mobiduten, lehiatzen eta proiektetan laguntzen dauen tresna baino, adierazo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu