'Maspalomas', 42. Zinemastearen film onena

Bizkaie! 2026-02-02 07:40   Zinemea

Zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak be irabazi ditu.

Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zinemasteak, Vital Fundazinoak atontzen dauen euskal zinemearen jaialdiak, sariak emon barri ditu. Ekitaldia, urtarrilaren 31n izan da Gasteizko Europa Jauregian. Jon Plazaolak eta Nerea Mazok aurkeztu dabe.

Maspalomas filmak irabazi ditu sari garrantzitsuenak. Epaimahaiak adierazo dauenez: film biribila eta arriskutsua da eta lotsa barik berba egiten dau hirugarren edadekoen homosexualidadeaz.

Epaimahaia, ondoko honeek osotu dabe: Sonia Almarcha aktoreak; Cristina Delgado kazetariak; Eulalia Ramón aktore eta zuzendariak; Javier Ruiz Caldera zuzendari eta gidoilariak; eta Enrique Villén aktoreak.

Zinemasteak sei kategoria ofizial ditu: film onena, zuzendaritza onena, gidoi onena, interpretazino onena, bigarren mailako interpretazino onena eta, aurtengo nobedadea, jatorrizko soinu-banda onena.

Irabazleen zerrendea

  • Film onena: Maspalomas (Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi).
  • Zuzendaritza onena: Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi (Maspalomas).
  • Gidoi onena: Alberto Vazquez eta Frances Xavier Manuel Ruiz (Decorado).
  • Interpretazino onena: Jose Ramon Soroiz (Maspalomas) eta Olaia Aguayo (Jone, batzuetan).
  • Bigarren maiolako interpretazino onena: Nagore Aranburu (Los domingos).
  • Jatorrizko soinu-banda onenea: Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi (Gaua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu