'Loa eta Laia' animazino telesail digitalak 4. denporaldia estreinau dau

Bizkaie! 2026-01-28 08:12   Zinemea

Ilusinoz eta arduraz hazi da Loa eta Laia.



Jaiotzez euskalduna eta familia osoarentzat egina, animazio telesail digital ezagunaren laugarren denporaldiak didaktika musikalean eta balio unibersaletan sakonduko dau, urtarrilaren 27tik aurrera YouTuben eta Makusi plataforman.

Ikustea gure abestiak eta istorioak herriz herri eta mundura heltzen dirala, egunerokoan aurrera jarraitzeko energia eta konpromiso handia emoten deusku, azaldu dabe Josu Bergarak eta Paul Caballerok, sortzaileek.

Denoraldi honek hamar atal ditu, urtarriletik abendura bitartean emitidutekoak (garagarrilean eta abuztuan ez), eta musika-heziketan egingo dau berezia: notak, erritmoak, melodiak, harmonia eta musikako beste oinarri batzuk jorratuko ditue. Didaktikaz gan, ume eta familientzako ohiko balioak islatu dira: irudimena, eguneroko errutinak eta ohiturak, bardintasuna, ekidadea eta iraunkortasuna.

Loa eta Laia protagonista

Ausartak, sortzaileak eta dibertigarriak dira. Lagun onak izanik, musikea maite dabe eta abesti bakotxean abentura barriak biziten animetan dira. Helburua da entzuleei musika eta balioen uniberso aberatsa hurbiltzea.

Qiang eta Niko lagunakaz batera, talde indartsu eta dinamikoa dira, erritmo eta melodia askogaz publiko guztia liluratuz.

Ikus-entzunezko eta sareetako eragina

Azken urtean Loa eta Laiak sekulako bultzadea izan dau: 8 miloe ikustaldi baino gehiago YouTuben eta 4.000 harpidedun, gainera, ikastetxeetan eta auzoetako jaietako erabilienetako abestiak sortu ditue.

Oparirik politena abestia, adibidez, Euskal Herriko kaleetan abesten da Gabonetan, eta proiektuaren oihartzuna AEBetako Boisera be heldu da, han bere umeek euren bideoak bialdu ditue.

Zuzeneko ikuskizunak eta kontratazino aukera barriak

Telesail digital honetatik harago, Loa eta Laia proiektuak zuzeneko ikuskizunen eskaintza berezia landu dau, familia osoarentzat pentsauta. Emonaldietan musikeak, abestiek eta koreografiek bat egiten dabe zuzeneko eszenatokian bertan: Loa eta Laia personajeak, lagun diran Qiang, Niko, eta oraintsu gehitu jakezan Tin eta Ton, zuzeneko musikeagaz eta ikus-entzunezko baliabideakaz girotzen dira, ikusleek istorio eta abestiak modu berezian bizi deiezan.

Ikuskizun honetan, umeek eta familiek euren abesti kuttunenak zuzenean entzuteko eta ikasteko aukerea dabe, baita jantzan eta parte hartzen ibilteko be.

2026ko urtarrilaren 17an Amurrioko Antzokian egin zan estreinaldiak erantzun bikaina izan eban, publikoaren txalo zaparradeagaz eta aretoa goraino beteta. Hori izan da eszenatokietako lehen geltokia, baina aurtengo agendan badagoz hitzorduak:

● Martiak 15, Getxok Muxikebarrin
● Maiatzak 16, Galdakaoko Torrezabal Aretoan.

Horreekaz batera, taldea prest dago Euskal Herriko edozein lekutan ikuskizuna eskaintzeko eta kontratazino eskaerak jasoteko. Ume eta familia jaialdiak, ikastetxe edo udal ekitaldi bereziak, edo kultura programazinoak osotzeko.

Dobako baliabide didaktikoak eskura

Komunidadeko familiakaz batera, irakasleentzako eta ikasleentzako lagungarriak diran material didaktikoakaz aberastu da loaetalaia.eus webgunea nabarmendu daitekez.

Nazinoartekotzea eta sariak

Euskal Herritik harago, Loa eta Laia ikus-entzunezko proiekzinoen nazinoarteko etxeakaz hartu-emonetan dagoz, nazinoartean zabaltzeko. Era berean, azken urtean izentapen bi lortu ditue Seriesland sarietan eta YouTubeko umeentzako kanal onena izentapenagaz eta KIDSFestival Nazinoarteko saria irabazteko finalean dagoz. Sari hau urtarrilaren 30ean banatuko da, laugarren denporaldiko lehen atala estreinauko dan astean bertan.

Talde profesional bikaina

Loa eta Laia proiektuaren indarra sektoreko profesional eskarmentudunen taldean dago. Josu Bergara Aretxabaletak musika konposizio eta zuzendaritza lanak egiten ditu eta Paul Caballero Barturenek sortu ditu animazinoa eta ilustrazinoak. Eurekaz batera, Ane Martínez eta Leire Aparicio abeslariak, eta David Sánchez Damián produktore musikalaren arduraduna dagoz. Alkarregaz, istorio, musika eta animazinoak ikusleen gustura egokitzen ditue.

Sustatzaile eta babesleak

Laugarren denporaldia Loa eta Laia YouTube kanalean eta EITBko Makusi plataforman egongo da ikusgai.

Aurreko denporaldietan, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza izan dira babesle; laugarren denporaldiko bigarren atalak Industria Erronka programearen babesa izango dau. Etorkizunera begira, proiektuak kolaborazino eta beste babesle batzuk onartuko leukez.

Loa eta Laia

Euskeraz sortutako ume eta familia proiektu kulturala da, musika baliabide nagusi izanik. Euskera eta kultura transmisinoa, pedagogia eta balio unibersalak buztartuz, Loa eta Laiak komunidade aktiboa eta sortzailea sortu dabe, ikus-entzunezkoen, baliabide didaktikoen eta zuzeneko ikuskizunen bidez.

  • Erretratuak: Adrian Morote.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu