'Eraman zutela' filmak irabazi dau Huhezinema Saria

Bizkaie! 2026-01-26 09:30   Zinemea

Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi dira zuzendariak.

Deñe García-Bravo, Mikel Balerdi eta Garikoitz Iturbe Etxebarria. | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtarrilaren 23an egin eben Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizinoko sari banaketa ekitaldia, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. 

Lan finalisten proiekzinoaren ondoren hasi zan sari banaketea, Maria Blanco aurkezlearen gidaritzapean. Aretoa leporaino bete zan eta maila handiko lanak eskaini zituen.

Epaimahaiak sari nagusia Deñe Garcia-Bravori eta Mikel Balerdiri emon eutsen, (Gipuzkoa) bizilagunaren gorpuzkiaren bilaketea kontetan dau; 1936ko abuztuaren 25ean hil eben. Aranzadi Zientzia Alkartearen lana jarraituz, García-Bravok eta Balerdiak prozesu osoa dokumentau eben.

Irabazleak

- Sail Ofiziala:

  • Huhezinema Saria: Eraman zutela, Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi (650 euro eta Hazi saskia).
  • Ikusle Saria: Eraman Zutela, Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi (Arteaga jatetxean persona bientzako jatordua).

- Ikasle Saila:

  • Ikasle Saria: Zeharkatzen gaituena, Eire Maya (300 euro eta Hazi saskia).
  • Ikusle Saria: GR 31, Ainhize Landa (Carros Cingarosen persona bientzako gaua).
  • MU ikasle lan onenari saria: Harrigorena, Aner Olaizola (200 euro eta Hazi saskia).

- Bideoklip Saila:

  • Bideoklip Saria: Emoie, Ximon Agirre eta Alex Perez (300 euro eta Hazi saskia).
  • Ikusle Saria: Saiatu, Danel Ezpeleta eta Aner Olaizola (Txikipolit pensinoan lagun bientzako gaua eta gosaria).

- Sari bereziak:

  • Berria Saria: Ultramarino, Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti (350 euro, 6 hilebeteko dobako harpidetzea eta Berriako produktuak).
  • Hogei4 Saria: Dicen que tu padre, Aitor Abio (1.500 eurotan baloratutako kamera ekipamendua eta proiekturako aholkulkaritza teknikoa).

Barrikuntza eta unibersidadeko talentua

Aurten, jaialdiak egiturea, espazioak eta edukiak barritu ditu. Halanda ze, goiz bitan masterclass eta berbaldiak eskaini zituen Ideienean, Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko Aretxabaletako campusean hain zuzen be.

Hirugarren eta azken jardunaldiak egitarau bete-betea eskaini eban. Goizean Podcast gelea martxan egon zan: saioan, Etxaun Arregi eta Itziar Manero izan ziran, baita Itziar Ituño modu telematikoan be. Zinemeak gizarte eraldaketan izan leikeen eragina izan zan erispide, etorkizuneko komunikatzaileei bide barriak erakusteko helburuagaz. Audioaren eta soinu-ingurunearen munduagaz jarraituz, eguerdian Dolby Atmos saioa izan zan, soinu espazialaren esperientzia, ikus-entzunezkoen arloko ekintzailetzarako IdeiEnea beketako baten bidez jorratua.

Beste alde batetik, Bizkaie! Ataria jaialdiaren babeslea izan da.

(Lantaldea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu