Azkena Rock Festivala Amurrio eta Bastidan izango da
2025-05-08 12:38 MusikeaMaiatzaren 17an eta bagilaren 14an, hurranez hurran.
Laugarren urtez, Araba ARF Tour ekimena Amurrio eta Bastidan izango da, doban. Ekimenak, Arabako Foru Aldundiaren eta Amurrioko eta Bastidako udalen laguntzea dauka.
Maiatzaren 17an, zapatua, Oñatiko Legatin eta Gasteizko Nukore taldeak Amurrion izango dira. Bestalde, bagilaren 14an, Bastidan eskainiko dira kontzertuak: bilboko Nightwaves eta Amurrioko The Clayton taldeen eskutik.
Atontzaileek eskerrak emon deutse Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailari, horren inplikazinorik gabe ezinezkoa da Azkena Rock Festival jaialdiagaz batera atondutako ekimena egitea; baita Amurrioko eta Bastidako Udalei esker be.
Azkena Rock Festival jaialdia, bagilaren 19an, 20an eta 21ean izango da Gasteizko Mendizabalan. Jaialdiaren agertokietan artista ezagun ugari batuko dira, esaterako: John Fogerty, Manic Street Preachers, Dinosaur Jr., The Flaming Lips, Public Image Limited, The Damned, Melissa Etheridge, Lucinda Williams, Turbonegro, Margo Price, Richard Hawley eta The Hellacopters.
Sarrerak hemen.
Programazinoa
- Maiatzak 12, zapatua, Amurrion:
- 19:00: Letagin.
- 20:30: Nukore.
- Bagilak 14, zapatua, Bastida:
- 20:00: Nightwaves.
- 21:30: The Claytons.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!