Colectivo Da Silva, Leihotikan eta STR, Amorebieta-Etxanon

Bizkaie! 2025-04-14 12:35   Musikea

BBK Live Herrian ekimenaren barruan.

Urtero lez, Bilbao BBK Live jaialdia Bizkaiko hainbat udalerritan izango da Kobetamendiko hitzordu nagusiaren aurretik, Herrian eta Hirian ekimeni esker. Halanda ze, Amorebieta-Etxano izango da Herrian egitasmoaren helmugaetako bat eta maiatzaren 24an musika zuzenean izango dabe herriko kaleetan, doban.

Egitarau osoa prentsaurrekoan aurkeztu da. Berton izan dira Ainhoa Salterain, Amorebieta-Etxanoko alkatea; Nora Sarasola, BBK Gizarte Ekintzako zuzendaria; eta Libe Mancisidor, Industrias Sortzaileen Fundazinoko zuzendaria.

Ainhoa Salterain alkateak adierazo dauenez, Amorebieta-Etxano kulturearen alde egiten dauen udalerria da eta gure kaleetara musikea eta artea zuzenean hurreratzen dituan Herrian ekimena hartzeak konpromiso hori indartzen dau. Aukera bikaina da herria bizibarritzeko, baita finkautako artistak eta proposamen barriak ikusteko be.

Ekitaldia BBK Fundazinoak eta Industrias Sortzaileen Fundazinoak sustatu dabe, Bilbao BBK Live jaialdiagaz  batera.

Programea

Estaduko musikea eta euskal eszenako izen nabarmenak batzen ditu kartelak:

  • Colectivo Da Silva.
  • Los Deltonos.
  • Leihotikan.
  • Rakky Ripper.
  • Marilia Monzón.
  • Tiburona.
  • STR.
  • Pauline en la Playa.
  • VVV [Trippin’ You].

Herrian eta Hirian: kulturea eta musikea Bizkaiko kaleetan

Herrian eta Hirian BBK Fundazinoak eta Industrias Sortzaileen Fundazinoak sustatutako ekimenak dira. Helburua da musikea Bizkaiko hainbat udalerri eta auzotara hurreratzea.

Herrian ekimena udalerri bitan egingo da, Abanto-Zierbenan maiatzaren 17an eta Amorebieta-Etxanon maiatzaren 24an. Musika ziklo horri amaierea emongo deutso Hirian ekimenak, Bilboko La Peña-Abusu auzoan bagilaren 7an.

Abanto Zierneba Herrian

Maiatzaren 17an izango da Abanto Zierbena Herrian ekimena. Ondoko talde honeek izango dira:

  • Aimarz.
  • Amoma Molona.
  • Amatria.
  • Ben Yart.
  • Confeti de Odio.
  • Galerna.
  • Jimena Amarillo.
  • Los Niños Jesus.
  • Las Petunias.
  • The Soulers.

La Peña - Abusu Hirian

Hirian ekimenari jagokonez, ondoko honeek parte hartuko dabe:

  • Airbag.
  • Los Bengala.
  • Capsula (Ziggy Stardust).
  • Greta.
  • Hens.
  • Javiera Mena.
  • Kiliki.
  • Lablackie.
  • Lamia Mari.
  • Michael Foster.
  • Miravalles.
  • Parquesvr.
  • Pi L.T.
  • Puñales.
  • Ruiseñora.
  • Sunny Wright IV.
  • Svsto.
  • Ultralagrima.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu