2025eko udabarri honetan sano indartsu dator Baionatik Kuma No Motor
2025-04-08 12:39 MusikeaIa 15 urteko lan zikinaren ondoren, 100 kontzertu baino gehiago joko ditue.

OFF!, Terror, Zeke edo Hatebreed taldeakaz eta amorrua euskera hutsean adierazoteak dauen indarragaz, hardcore-punk eszenaren ezkutuko harribitxia.
Eguaztenean, apirilaren 9an, Baionako hirukoteak Haize Kontra abestiaren bideoklipa aurkeztuko dau, 2023an plazaratutako Baiona zikina azken diskotik datorrena (Dispear Records). Modu ezin hobea Euskal Herrian, Frantzian eta Espainian taldeak joko dituan kontzertu data barriak iragarteko eta hurrengo diskoa lantzen hasi baino lehen zaleek pazientzia hartzeko.
Kuma No Motor zuzenean. Erretratua: Sabina Hourcade.
Abisua: lepondoa busti, luzatzeak egin eta hortz-babeslea jantzi.
Disfear, Total Chaos, Victims edota Tragedy taldeen jarraitzaileei gomendatzeko musikea. Aurreko disko biak punkaren indar gordinenari emonak ziran, baina Baiona zikina hirugarren lanak soinu eta eragin barrietan saiatzeko aukerea emon eutsen Iban Carricano (baxua/ahotsa), Txomin Urriza (gitarra) eta Mattin Ihidope (bateria) taldekideei. Baina lasaitu gaitezan, Kuma No Motoren nortasuna egiten daben kantu azkar, gordin eta biziak hor dagoz! Horixe da, hain zuzen be, Haize Kontra kantuak batzen dauena. Kantu ebolutiboa da, intro geldo eta herrestaria dauena, eta sortzaileek dinoenez, Black Sabbath talde mitikoa dau inspirazino-iturri. 3 minutuan intensidadea apurka-apurka igoten da, hardcore eta d-beat talka suntsitzaile batean... Eta gora eta gora jarraitzen dau, ziztu bizian, tontorreraino!
Horregaz batera, Ibanen ahotsak txistua bezela botaten ditu filosofia politiko-sozialeko berbak: Haize Kontra kantuak beren burua korrontearen kontra aldarrikatzen daben personak aitatzen ditu, modu libre eta independentean pensetan dabela uste daben horreek. Jarrera kritikoa hartzen dabe berez, eta dana ukatu, dana dudan jarri eta ezertan sinistu ez. Persona horreek arbuio sistematikoko jarrera ideologikoan jausten dira, guru edo figura (gehiegi) mediatiko batzuek proponiduten daben aurreretxi eta ustekeriak elikatuta, gauza bakotxa modu kritiko eta independentean balorau beharrean. Horregatik, kantuaren leloak galdera hau egiten dau: Baina nor dira zure maisuak? Nogaz fidatzen zara?.
Haize Kontra abestiaren bideoklipak egoaren galtzea sinbolizetan dau, erresistentzia lez, eta benetan libre izateko ha galdu behar dala erakusten du. Desegite horren alegoria bisuala da, uragaz loturea daben eszenen bidez. Muntaketeak lagundu egiten deutso kantuaren intensidade-igoereari, gero eta sekuentzia azkarragoakaz eta gero eta inpaktu gogorragoakaz, amaierakoo errealidadera heldu arte, hor egoa isurtzen baita eta gorputzetatik eta arpegietatik alde egiten baitau. Bideo honetarako, muturreko musiketatik ez datorren profesional batengana jo dau taldeak, Sebastien Abesengana. Zuzendari independenteak Kuma No Motoren musikearen irudi indartsu, eder eta poetikoen bidez adierazoteko desafioa hartu dau, % 100 monokromoa dan estetikeagaz!
Estudiorako bidea berreskuratu aurretik 2025ean kontzertuak joten jarraituko dau hirukoteak, eta, holan, negura arteko kontzertu moltsoa iragarri dau Kuma No Motorrek:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!