Lehenengo egunean, 25ean, InBiGu Gipsy Jazz taldeak joko dau
2025-01-24 10:23 MusikeaBetiko Musika ekimeneko makinatxu bat kontzertu eskainiko ditue Bilbon.
Bilboko Udalak Betiko Musika de siempre programeari ekingo deutso, sarrera libreko eta helduei zuzendutako musika estilo askotako sei kontzertu atonguta. Saio guztiak Otxarkoaga auzoko Udaltegian egingo dira, 19:00retan, zapatuetan, urtarrilaren 25etik apirilaren 5era. Bilboko auzoetan zuzeneko musikea zabaltzea eta bizitza kulturala animetea dira helburuak, 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoaren barruan.
Lehenengo egunean, 25ean, InBiGu Gipsy Jazz taldeak joko dau (2019an sortutako taldea da eta jazz kantu klasikoak eta rock eta euskal kantuak nahasten dituan errepertorioa eskaintzen dau. Beren kantuetan swinga eta hot jazza ijitoen sustraietan oinarritutako oinarri musikalagaz buztartzen ditue); eta apirilaren 5ean amaituko da Juanjo Navas kantari bilbotarrak eskainitako Txaleo ikuskizunagaz.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!