66. Zinebin Laura Poitrasek jasoko dau Ohorezko Mikeldia

Bizkaie! 2024-11-08 07:46   Zinemea

Inaugurazinoko galan hartuko dau, gaur, hilak 8, iluntzeko 19:30ean.

Zinebik 66. edizinoan parte hartu daben euskal film laburrak proiektauko ditu gaur, hilak 8, Golem – Alhondiga zinema-aretoetan, goizeko 09:30ean. Film laburrak honako honeek dira: Alex Reynoldsen Horizontal (fikzinoa), Tamara García Iglesiasen Locas del ático (dokumentala), Iratxe Fresneda Delgadoren Errotatiba (dokumentala), Lorea Lyons eta Ane Inés Landetaren Azkena (animazinoa), Jorge Moneo Quintanaren Exergo (dokumentala) eta Aitzol Saratxagaren Ehiza (fikzinoa).

Kontusk kontu, 66. Zinebi – Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia gaur, hilak 8, hasi eta zemendiaren 15ean amaituko da.  

Danetara, 44 herrialdetako 132 film hartuko ditu: 103 film labur (gehienez 30 minutu), 3 film ertain (30 eta 60 minutu artean) eta 26 film luze (60 minutu baino gehiago irauten dute). 132 filmak 75 emakumezko eta 74 gizonezkok zuzendu ditue.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu