Amorantek erresistentzia kantuak interpretauko ditu 'La Marsellesa de los borrachos' filman

Bizkaie! 2024-11-07 08:40   Zinemea

Zinebin, zemendiaren 10ean, 19:00retan, BBK Aretoan eskainiko dabe. Doban.

Pablo Gil Rituertok zuzendu dauen dokumentalean Amorantek zintearen soinu-bandearen zati bat eta bere kantutegiko beste pieza batzuk interpretauko ditu. Proposamen performatiko honek memoria eta soinu-artxiboak batzen ditu, joaneko zauriak edegita dagozan lurralde baten geografia emozional eta politikoa osatuz.

1961eko udan Cantacronache taldeak, diktadura betean, Iberiar peninsulako iparraldean erresistentziaren abesti herrikoiak batuz egin eban isileko bidaia berreskuratzen dau filmak. Mende erdi baino gehiago aurrerago, film honetako lantaldeak Cantacronacheren urratsak jarraitu eta geldialdiak egiten ditu Katalunian, Asturiasen, Kantabrian edo Euskadin.

Film dokumentalak erresistentzia antifaxistako abestiak berreskuratzen ditu, besteak beste, María Arnal & Marcel Baguès, Nacho Vegas, La Ronda de Motilleja, Labregos do tempo dos Sputniks, Faia Díaz Novo, Coro Minero de Turón edo Víctor Herreroren berrinterpretazinoakaz, besteak beste.

Ikuskizunagaz batera, Amoranteren (Iban Urizar) interpretazinoa izango da, zuzenean pelikulan jasotako abestietako bat, baita elgoibartarraren kantutegiko beste pieza batzuk be, tradizinoa eta modernidadea modu magikoan besarkatuz.

La Marsellesa de los borrachos feat. Amorante live!

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu