66. Zinebik epaimahai bi ditu

Bizkaie! 2024-11-06 08:58   Zinemea

Bata film laburren ardurea izango dauena eta bestea Opera Prima film luzeeena.

Lehenengo kasuan, Anahí Berneri, Esther García Rodríguez, Claudius Gentinetta, Olatz Ganboa eta Nebojsa Slijepcevic dira kideak.

ZIFF – Zinebi First Film Nazinoarteko Lehiaketako epaimahaia Teresa Lavina, Veton Nurkollari eta Myriam Tafakoryk osotzen dabe.


Zinebi – Bilboko Udalak atondutako Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren Sail Ofizialak nazinoarteko lehiaketa bi ditu: bata film laburrei eskainia eta bestea opera prima film luzeei eskainia (ZIFF-ZINEBI First Film).

Film Laburren Nazinoarteko Lehiaketako epaimahaia honako honeek osotuko dabe aurten:

- Anahi Berneri

Argentinar zinema zuzendari, gidoilari eta produktorea da. Alanis (2017) filmagaz zuzendaritza onenaren Zidarrezko Maskorra irabazi eban Donostia Zinemaldiaren 65. edizinoan. 1997an egin eban debuta zuzendaritzan, Modelo para armar film laburragaz eta bere lehen film luzea Un año sin amor (2005) izan zan. Donostia Zinemaldian FIPRESCI Saria irabazi eban Encarnación lanagatik (2007). Bere azken filma Elena sabe (2023) da, Mar del Platako Nazinoarteko Jaialdian estreinautakoa, Claudia Piñeiroren eleberrian oinarritua.

- Esther García Rodríguez

El Deseo filmaren produktore exekutiboa da. 40 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar, Pedro Almodovar zuzendari ospetsuaren film guztiak produzidu ditu, besteak beste, Matador (1986). Guillermo del Toro, Isabel Coixet, Lucrecia Martel, Álex de la Iglesia eta Damián Szifronekin kolaborau dau produktore lanetan. Goya sarietan eta Oscar sarietan askotan autortu dabe haren lana. 2018an, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak emondako Zinematografia Sari Nazionala jaso eban.

- Claudius Gentinetta

Komikigile eta animazinoko filmen zuzendaria suitzarra da eta diseinatzaile lanak be egiten ditu. Lucernan, Kasselen eta Liverpoolen hezia, bere ibilbidean animazinoko filmak sartzen dira, besteak beste, Sleep (2010), Selfies (2018) – Suitzako Zinemaren Astean animazinoko film onenaren saria irabazi ebana – edo Think Something Nice (2022) – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren 64. edizinoan estreinautakoa.

- Olatz Ganboa

Euskal aktorea Max sarirako izentau eben 2024an, María Goiricelayak zuzendutako Festen (2023) Arriaga Antzokiaren obran egindako lanagaitik eta Euskal Aktoreen Batasuneko (EAB) emakumezko aktore onenaren saria be irabazi dau. El sueño de la Sultana (Isabel Herguera, 2023) animazinoko filmeko ahotsetako bat izan zan, eta oraintsu, Antena 3 Mediako Ángela (2024) telesailean lan egin dau.

- Nebojsa Slijepcevic

Gangster of Love (2013, Kanadako Hot Docs jaialdian estreinautakoa) eta Srbenka (2018, Visions du Réelen eta ZINEBIn estreinautakoa) film luzeen zuzendaria da. Bere azken lana Cannesko Zinemaldian film labur onenaren Urrezko Palma eskuratu eban eta Europako Zinema Akademiaren urteko Europako Film Labur Onenaren Sarirako izentautautako The Man Who Could not Remain Silent (2024) film laburra da.

ZIFF – Zinebi First Film Nazinoarteko Lehiaketako epaimahaia honako honeek osotuko dabe aurten:

- Teresa Lavinar Irlandan bizi dan euskal dokumentalistearen lana giza eskubideetan eta justizia sozialean oinarritzen da, ordezkaritza txikiko taldeak azpimarratuz. Untold Secrets filmak zarratu eban Galway Film Fleadh 2021ean eta Semincin saritu eben. Haren film barriena Mincéir (2022) film dokumental ertaina da. Orain hilebete batzuetatik Irlandako Zinema Iberoamerikarraren Nazinoarteko Jaialdiko (FICII) zuzendaria da.

- Veton Nurkollari DokuFesteko zuzendari artistikoa da, Kosovoko Errepublikako ekitaldi kultural handiena eta Europako hego-ekialdeko film labur eta dokumental jaialdi garrantzitsuenetako bat. Haren sorreran lagun talde bategaz batera lan egin eban 2002an. Gaur egun, ez-fikzinoko filmetarako Cinema Eye Honors sariak hautatzeko batzordeko kidea da eta Europako Zinema Akademiako kidea.

- Myriam Tafakory

Artista bisual eta zinemagile irandarra da eta Locarnoko (Suitza) Zinemaldiaren aurreko edizinoan Film Labur Onenaren saria irabazi eban. Haren filmek Urrezko Hugo saria jaso dabe Chicagoko Zinemaldian, Tiger saria Rotterdameko film labur onenari eta Barbara Hammer saria Ann Arborreko Zinemaldian (AEB). AEB). Tafakoryren lana New Yorkeko MoMAn, BOZARen (Brusela) edo Washington D.C.ko National Gallery of Art-en erakutsi da. Jarman 2024 sarirako izentauta dago.

Kontuak kontu, Sail Ofizialeko eta Film Laburren Nazinoarteko Lehiaketea osatzeko aukeratutako lanek 83.000 euroko sariak jaso leikiez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu