XII. Zinebi Networking: 15.000 euroko sari bi

Bizkaie! 2024-10-29 10:07   Zinemea

Sariak, zemendiaren 15ean emongo ditue Arriaga Antzokian.

Bilboko Udalak atondutako Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak Zinebi Networking Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren zazpigarren edizinorako hautatutako 14 proiektuak aurkeztu ditu. Ekimen horrek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren finantzaketea dau eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA), EITB Media S.A.U. (EITB), Zineuskadi Alkartea eta Europa Creativa Desk Media Euskadi, Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolaren (ECAM) lankidetzea.

Betiko lez, Zinebi Networking Foroan Estadu osoan sortzen dabizen proiektuak onartu dira. Proiektuek 15.000 euroko sari bi eskuratzeko aukerea izango dabe. Sariak, zemendiaren 15ean emongo ditue Arriaga Antzokian Zinemaldiaren amaiera ekitaldian: Euskadiko dokumentu-film-luzeen proiektu onenaren saria (Zinebi Networking EITB 2024 Saria) eta Estaduko ganerako herrialdeetatik datorren proiekturik onenaren saria (Zinebi Networking 2024 Saria).

Ondoko honeek dira edizino honetarako Zinebi Networking EITB 2024 sarirako aukeratutako proiektuak:

- Euskadiko produkzino edo koprodukzinoak:

  • Ante ti mi sombra? (Natxo Leuza). El Santo Films S. L.
  • Correspondencias para habitar el mundo (Laura Gabay).
  • Irailak 27 (Izaskun Arandia). Izar Film Europe S.L.
  • Y así seguirán las cosas (Marina Palacio). Lara Izagirre Garizurietak produziduta.

- Estaduko produkzino edo koprodukzinoak:

  • The Dutchbat (Guillermo Roqués, Rafael Honrubia, Javier Marín). 15L Films, Silence Comunicación, near/by film, Basalt Film eta TV3.
  • Level (Anna Berkhof, Carlos Mora).
  • Luna en Escorpio (Maria Corriàs, Aizpea de Atxa).
  • M de Álex (Iván Blanco). BRBR kolektiboa.
  • A montaña na miña parede (Carla Andrade). Filmika Galaika.
  • Murmur (Lupe Pérez García). Suricata Stories.
  • La noche de la infancia (Xisi Sofía Ye Chen). LaCima.
  • On eres quan hi eres? (¿Dónde estabas cuando estabas?) (Joana Montllor). La Selva Ecosistema, Odessa Films eta LaCima.
  • The Possibility of Man (Vanesa Abajo Pérez). Tourmalet Films eta Worldvisuals Film.
  • Sempre nsieme (Alberto Baldini). Mubox Studio.

15.000 euroko sari biak ikus-entzunezkoen sektoreko hemeretzi profesional konbidatuetatik zortzik osotutako epaimahai batek emongo ditu: Alejandro Alvarado Jodar, Malagako Unibersidadeko zinemagile, irakasle eta ikertzailea; Antonio Miguel Arenas, ECAMeko Banatzaileko koordinatzailea; Montserrat Armengou Martín, Televisió de Catalunyako Sense Ficció saioko zuzendaria; Concha Barquero Artés, zinegile, programatzaile eta Malagako Unibersidadeko irakaslea; Maria Basagoiti Salazar, EITBko antena eta koprodukzino eskubideen arduraduna; Arkaitz Basterra, zineman espezializautako zuzendari, gidoilari eta aholkularia; Paola Buontempo, zinegilea, programatzailea eta irakaslea Zinemaren Unibersidadean (FUC); Raphaëlle Cittanova, networking ekitaldien eta koprodukzino bileren kudeatzailea Cannes Docs-en, Marion Czarnyn, proiektuen programatzaile eta kudeatzailea, Campusaren arduraduna Fipadocen; Ione Feijoo, marketinaren, komunikazinoaren eta Basque Audiovisual markaren nazinoarteko garapenaren arduraduna; Tamara García Iglesias, komisarioa eta zinemagilea; Ainhoa González Sanchiz, Desk Media Euskadi Europa Sortzailearen Bulegoko koordinatzailea; Berry Hahn, zinema-programatzailea eta salmenta-agentea Square Eyesen; Louise Martin Papasian, zinemagilea eta zinema-komisarioa; Noé Mendelle; Scottish Documentary Instituteko zuzendaria; Nevena Milašinovique, salmenta-agentea eta banaketan aditua; Ana Peláez, RTVEko dokumentalen koprodukzioko produktore exekutiboa; Leticia Pérez Rico, Movistar Plus+ dokumentalen eta musikearen arduraduna; eta Daria Voumard, Locarnoko Zinemaldiko Locarno Pro Industriako zuzendaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu