Zinebik 'Tasio' eta 'Mikelen heriotza' berreskuratuko ditu
2024-10-23 13:30 ZinemeaHorreezaz gan, La muerte de Mikel desde una perspectiva queer berbaldia eskainiko dabe.
Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak orain dala 40 urte estreinautako film nabarmen bi berreskuratuko ditu 66. edizinoan: Montxo Armendarizen Tasio eta Imanol Uriberen La muerte de Mikel hain zuzen be.
Euskadiko Filmategiak Tasio Boloniako Zinetekaren mendeko L 'Immagine Ritrovata laborategietan zaharbarritu dau, 1984an Elías Querejetak produzidutako eta Montxo Armendarizek zuzendutako film luze ikonikoa. Cannesko Zinemaldiko Classics sailean berrestreinau eta Klasikoak sailean Donostia Zinemaldian egon ondoren, Bilbon aurkeztuko da Zinebiren 66. edizinoko sariak banatu ondoren, zemendiaren 15ean, barikua, José Luis Alcaine argazki-zuzendariaren aurrean. Jose Luis Alcaine 5 Goya sariren irabazlea da eta Ohorezko Mikeldi sarietako bat jasoko dau. Beste Mikeldi Saria Laura Poitras zinemagile iparramerikarrak jasoko dau inaugurazino-ekitaldian, zemendiaren 9an.
Erakunde bien arteko lankidetzea, halanda be, Film Laburren Nazinoarteko Lehiaketearen lehen emonaldian hasiko da. Bertan, Armendarizek zuzendutako Carboneros de Navarra/Nafarrako ikazkinak film laburraren bersino digitalizatua proiektauko da. 1981eko edizinoan estreinau zan, Sari Nagusia eskuratuz. Beraz, Zinebira bueltauko da (lehiaketatik kanpo) zemendiaren 9an, zapatua, lehiatuko diran film laburren lehen saioa edegiz.
Imanol Uribe Zinebiko Ohorezko Mikeldi Sariak zuzendutako La muerte de Mikel filma zinema-aretoetan estreinau eta lau hamarkada geroago, San Salvadorren jaiotako zinemagile bizkaitarraren fikzinoko bigarren film luzea berreskuratuko dau jaialdiak. Zemendiaren 14an, eguena, Santiago de Pabloren berbetan, euskal gizartearen intolerantziaren kontrako akusazino orokorra da, EAJri egindako matriarkatutik, HBtik Guardia Zibilera. Casilda de Miguelek Los cineastas. Historia del cine en Euskal Herria lanean deutson bezela, Uriberen kontakizunak oinarri dauen nortasun propioaren bilaketeak generoa eta nazinoa kontzeptuak auzitan jartea eskatzen dau.
Masterclassa, Queer perspektibagaz
Eguaztenean, hilak 12, Zinebi Networking programearen barruan, La muerte de Mikel desde una perspectiva queer masterclassa eskainiko da Bilboko AS Fabrik Chamber aretoan, 10:15etik 11:00etara. Alaitz Arenzana Zinegoak jaialdiko zuzendari artistikoak, Begoña del Teso kazetari eta idazleak eta Emilio Papamija ODAko (Ikus-Entzunezko Baliabideen Aniztasunaren Behatokia) Ikerketa zuzendari eta Trans ordezkaritzako zuzendariak film horren berrikuspena proponiduko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!