Zinebi Gijongo Zinemaldiagaz lankidetzan lau film estreinetako

Bizkaie! 2024-10-22 12:24   Zinemea

Pedro Ruizen azken dokumentala estreinauko da Bilbon: Le huitième étage. Jours de révolte.

Bilboko Udalak atondutako Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak sinergien alde egin dau barriro 66. edizinoan, baliabideak optimizau eta interes bereziko zenbait film eskaini ahal izateko. Esangura horretan, Bilboko jaialdiak 2023an Xixón – FICX Nazinoarteko Zinemaldiagaz hasitako lankidetzea barritu eta Etxepare Euskal Institutuagaz eta Quebeceko Bulegoagaz be kolaborau dau.

Gijongo jaialdiagaz lortutako akordioaren ondorioz, jaialdi biek honako film honeen estreinaldi estatalak partekatuko ditue: Campolivar (Alicia Moncholí, 2024), Errotatiba (Iratxe Fresneda, 2024), Horizontal (Álex Reynolds, 2024) eta Itoiz Udako Sesioak (Larraitz Zuazo, Ainhoa Andraka & Zuri Goikoetxea, 2024).

Alicia Moncholík Campolivar filman planteetan dau gogoratzea eta berpiztea ez dirala gauza bera. Film honetan, Moncholik kontetan dau bere aita urpekaritza istripu batean hil zan egunean bere subkontzientea bere umezaroak menperatzen ebal.

Errotatiba pelikulan, Iratxe Fresneda zuzendariak gizakiak memoriaren hauskortasuna babesteko lekuak zelan sortzen dituan hausnartzen dau. Personak desagertu egiten dira, bizi izan ziran eraikinak edo lan egin eben eta zoriontsu izan ziran lekuak.

Álex Reynoldsek ikuslea Horizontal filman tartekatzen dau, narrazinoagaz lotzeko modu barriak aztertu daizan, aurrez pensatutako itxaropenak dudan jarriz. Reynoldsek emonaldiaren eta kontakizunaren konbentzinoakaz jokatzen dau, baita ikusleak pantailatik eta irudien mundutik harago dagoan gure pertzepzinoari aurre eginez beteten dauen rolagaz be.

Larraitz Zuazoren Itoiz udako sesioak aurrerengo film luzea Zinebiren ikusleen artean gehien espero dabena da, 2019an proiektua Zinebi Networking Bilboko Dokumentalen Nazinoarteko Foroaren bigarren edizioan aurkeztu ebenetik. Bilboko jaialdiak mundu mailako estreinaldia hartuko dau orain.

Zinebik Etxepare Euskal Institutuagaz eta Bartzelonako Quebeceko Bulegoagaz be kolaboretan dau 66. edizio honetan eta Quebeceko zinema garaikideari buruzko saio berezi bat programau dau Festival de Cinéma de la Ville de Québec (FCVQ) jaialdiaren bitartekaritzeari esker, Pedro Ruiz argazkilari eta errealizadore quebectarraren azken dokumentala estreinauko da Bilbon: Le huitième étage. Jours de révolte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu