Cuchillo sormen-estudioak egin dau aurtengo kartela
2024-09-19 11:05 ZinemeaDziga Vertov artistan oinarrituta.
Bilboko Udalak atondutako Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak 66. edizinoaren irudia aurkeztu dau, Cuchillo sormen-estudioak sortutakoa.
Zemendiaren 8tik 15era egingo dan aurtengo Zinemaldiaren irudirako, zinema dokumentalaren sustraietan oinarritu da estudioa, Dziga Vertov generoaren aitzindari handienetako bat eta kino-glaz (Cine-Ojo) kontzeptu enblematikoa ardatz hartuta.
Begia funtsezko elementua da Zinebiren kartelean eta zinemak behatzeko eta sortzeko dauen kapazidadea sinbolizetan dau, ikuslea errealidadeari ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik begiratzeko konbidaduz, adierazo dabe atontzaileek.
Artistearen benetako izena, Denis Arkadievitch Kaufman zan eta gidoirik, tramarik edo aktorerik bako zinemea defendiduten eban. Berarentzat, zinemea ez zan artea bakarrik, gizartea eraldatzeko tresna baino. Haren lanik ezagunenetako bat El hombre de la cámara (1929) da, Ukrainako Kiev urian oinarritutako sinfonia urbanoa.
Cuchillo sormen-estudioa
Bilbon dau egoitzea eta 2015ean sortutako sormen-estudio independentea da, identidadean eta diseinu interaktiboan espezializauta. Estaduan zein nazinoartean aintzat hartuak izan diran denporaz kanpoko proiektuak lortu ditu, beti be diseinuaren, teknologiaren eta sormenaren buztarketearen bidez ingurune digitala eraldatzeari begira. Artistearen ibilbidean zehar, Bilboko estudioak 17 ADG Laus sari jaso ditu, 7 Site of the Day sari eta bost aldiz izentau dabe Urteko Estudio onena lehiaketa berean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!