Ana Popovic Bilbon, doban

Bizkaie! 2024-07-23 10:39   Musikea

Erantzun handiko Bibao Blues Festivalean.

Jaialdiaren hirugarren edizinoa, Bilboko Udalak sustatua eta guztiz doban, 25etik 28ra, Arenalean izango dira kontzertuak. Lehenengo egunean, Del Toro Blues band, Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way, Tòfol Martínez Blues band eta The Lazy Tones taldeek joko dabe Volotea Blues Challenge 2025 jaialdian Estaduko ordezkari izateko lehian.

The Fabulous Thunderbirds eta D.K. Harrell-ek Estaduan eskeiniko dituen kontzertu bakarrak izango dira jaialdian. T-Birdsetako liderra dan Kim Wilson harmonizista ospetsuak, gainera, aurtengo Bilbao Blues Festival saria jasoko dau bere musika-ibilbide apartagaitik.

Garagarrilaren 25etik 27ra, The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan, Shawn Pittman, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Chino Swingslide Trio, La Perra Blanco, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project lako taldeak iragarri ditue.

Jaialdia aurkezteko prentsaurrekoan, Ibai García Blues Project taldeak jo dau baina, barikuan, hilarenk 26an joko dau.

Jaialdiaren programazinoa eta taldeen informazioa webgune ofizialean dagoz.

Egitaraua

Eguena 25

Arenaleko Kioskoan. Volotea Blues Challenge finala:

  • 19:30 | Del Toro Blues Band.
  • 20:15 | Sirjo Cocchi & Balta Bordoy-The Blues Way.
  • 21:00 | Tòfol Martínez Blues band.
  • 21:45 | The Lazy Tones.
  • 22:30 | Emoitzak.

Barikua 26

Arenaleko Kioskoan:

  • 19:00 | Ibai Garcia Blues Project.
  • 20:45 | Texas Blues Guitar Summit feat. Anson Funderbourgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman.
  • 22:30 | Southern Avenue.

Zapatua 27

Oro agertokian

  • 12:30 | Chino Swingslide Trío.
  • 14:00 | Shawn Pittman.

Arenaleko Kioskoan:

  • 19:00 | Martha High & The Soul Cookers.
  • 20:45 | D.K. Harrell.
  • 22:30 | The Fabulous Thunderbirds.

Domekea 28

Oro agertokian

  • 11:00 | Boogie Woogie klaseak.
  • 12:30 | Kid Carlos Band.
  • 14:00 | D.K. Harrell.

Arenaleko Kioskoan

  • 19:00 | La Perra Blanco.
  • 20:45 | Rockin’ Soul Sistas featuring Terrie Odabi & Annika Chambers Paul DesLauriers-egaz.
  • 22:30 | Ana Popovic.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu